Makina-Herreminta (eu)

    Sorapediatik

    Sapa

    Construcciones SACIA

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Sabino Achoteguik 1906 urtean sortu zuen, Sabino Achótegui y Compañía izenarekin.

    Hasieran zulatzeko makinak egin zituzten, batez ere TC-36 eta TS-1 modeloak.

    1926 urtean Otto Hölke alemana kontratatu zuten, limadorak diseinatzeko. Hurrengo 50 urtetan gama zabala garatu zuten, 300 mmtan hasi eta 750 mm arte: L/300, L/350E, L500, L/500E, L/550E, L/650E eta L/750.

    1970n hamarkadaren erdialdean, Alemaniako litzetzia erosi zuten 1100 mmtako fresadorak egiteko.

    Gerra aurretik torlojuak ekoizten zituzten, eta urte luzeetan nahikoa ondo ibili ziren: torlojugintza motel zebilenean makinagintzak laguntzen zion, eta alderantziz. Baina petroleoaren krisiak (1973) gogor jo zituen Soraluzeko lantegiak, eta SACIA ez zen salbuespena izan. Irtenbide bila, 1970 hamarkadan Billabonako XXX eta Bergarako Madinarekin elkartu zen Ceventor[1] sortzeko. Hurrengo urteetan, hiru enpresak batu ziren, eta makinak ekoizteari laga zioten, torlojugintzan zentrarzen.

    Gora behera askoren ondoren, 1993 urtean langileek enpresaren jabe egin ziren eta Tornillería del Deba SAL<rdf>Tornilleria del Deba. Web orri ofiziala.</ref> sortu zuten. Billabonako lantegia aspaldi itxi zuten, Soraluzekoa gero eta, azkenean, Bergarakoa itxi zuten lantegi berria Mekolalden zabaltzeko.


    Osuma

    Donostiako erakusketa

    Soraluce Koop.E.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Kezka soziolaboralak zituzten Soraluzeko langile gazteen artean, Enrique Larrañaga abadearen laguntzaz, 1962. urtean Soraluce kooperatiba sortu zuten: Denak ginen oso gazteak eta gugan nagusi zen justizia sozialaren nahia gauza guztien gainetik. Batera ugazaba eta langile izateko enpresa sortu nahi genuen.

    Ordutik hona makina herramienta arloan dihardu. Gaur egun (2015) 215 langile ditu, eta salmentak 80 miloitik gorakoak dira. Lau planta ditu, hiru Osintxun eta beste bat Bergaran.

    Fresatzeko eta mandrinatzeko makina (2015)

    50 urteetako historian zehar, Soralucek produktu mota asko ekoiztu ditu, aurreko urteetakoak kanpo lizentzia baten menpe: zulatzeko makina erradialak, makina bereziak, mandrinatzeko makinak eta mekanitzatu zentroak. Baina 1988-tik bere produktua sortu zuen, fresatzeko-mandrinatzeko makinak, eta horiekin dihardu ordutik hona.

    Gaur egun, Soralucek fresatzeko eta mandrinatzeko makinak sei motakoak ekoizten ditu:

    • Bankada finkodun fresatzeko makinak
    • Mahai finko eta zutabe mugikorreko fresatzeko makina
    • Zutabe mugikorreko fresatzeko-mandrinatzeko makinak
    • Mandrinatzeko makina horizontalak
    • Fresaketa torneaketa zentroak
    • Torneaketa bertikaleko zentroak.


    Unamuno

    Somabe (Soraluzeko Makina Bereziak)

    Erreferentziak

    1. Central de Venta de Tornillos.