Ramon de Gorosta (eu)
Ramon de Gorosta | |
---|---|
Jaio | 1834 |
Hil | 1889 |
Profila | Armagilea Josulaguna |
Armagilea
Ramón de Gorosta Soraluzen jaio zen 1.834 urtean, lehen karlistada puri-purian zegoela.
Familiak bataiatzera eraman zuenean, zubia gordetzen ari ziren soldadu liberalek ia errekara bota zuten, baina azken momentuan bolondres karlistek salbatu zuten.
Hamabi urtetan etxeko arma tailerrean lanean hasi zen. Tailer hau herriko onenetarikoa zen, eta bertan egindako fusil, karabina eta pistolak Soraluzeko Erret Arma Fabriketara bidaltzen zituzten, aztertzeko.
1858 Orbaizetara joan zen, munizio fabrikara, bi urtetako kontratuaz. Bi urte geroago Soraluzera itzuli zen, eta handik Madrilgo Maestranzara, 500 errealeko soldata ederraz. Ohiko lanaz gain, hainbat asmakizun egin zituen, beti ere armen esparruan.
Josulaguna
1862 urtean amak baimena eman zion Josu Lagundian sartzeko. Puerto de Santa Maria-ra joan zen, noviciadoa egitera. Ordutik hil artean erizaina aritu zen, batez ere txiro eta behartsuen artean.
1889an biriketako minaz[1] hil zen, Murciako San Jeronimo egoitzan.
Famatua eta estimatua omen zen herrian, ze Gorrotxategi bertsolariak jaietan jarritako bertso batek aipatzen du:
- Plazentziara festak
abuztuan urbil - jende dana jaietan
dago trankil trankil - gora bera zezena
kalietan dabil - gaxo txar batek jota
gure Gorosta il
Liburuak
Ramon de Gorostari buruzko bi liburu idatzi dira:
- 1.892 urtean Vida del Hermano R. Gorosta, Rafael de los Reyes anaiak idatzia.
- 1.972 urtean Un guipuzcoano desconocido. Ramón de Gorosta (1834-1889), Ramiro Larrañagak idatzia.
Aurrekoarean ardatza Gorostaren bizitza erlijiosoa da. Ramiroren liburuan, berriz, Ramón-en langile urteak kontatzen ditu, Soraluzeko lan sistema eta giroa luze eta zabal azalduz.
Irudiak
(Handitzeko sakatu)
Erreferentziak
- ↑ Tuberkulosia.