Ekonomia. BPG per capita (eu)
Datuak
Urtea Soraluze Debabarrena Gipuzkoa E.A.E. 1996 11.026 € 14.052 € 15.454 € 14.784 € 2000 18.841 € 20.228 € 20.971 € 20.226 € 2005 23.868 € 26.310 € 27.648 € 27.363 € 2008 22.986 € 29.560 € 32.551 € 31.816 € 2010 20.312 € 27.840 € 31.315 € 30.655 € 2012 19.723 € 28.090 € 30.804 € 30.163 € 2014 20.712 € 28.326 € 30.958 € 30.546 € 2015 21.985 € 30.057 € 31.911 € 31.528 €
Bilakaera
1996-2005 urteetan, nahiz eta ingurukoena (Debabarrena, Gipuzkoa eta Euskal Autonomia Erkidegoa) baino apalagoa izan, Soraluzeren BPGak[1] gora egin zuen indartsu (%216), gainontzekoak baino hobeto (%179% eta %187 artean).
Baina hurrengo bost urteak oso txarrak izan ziren. 2005-2008 epean BPGa behera hasi zen, ingurukoenek ondo gora egiten zuten bitartean. Eta hurrengo bi urtetan, denak behera egin bazuten ere, Soraluzerenak besteek baino gehiago.
2010-2015 epean, berriz, Soraluzeren (eta Debabarrenaren) BPGak ez zuen bilakaera txarrik izan, %8a hazi zen eta. Gipuzkoa zein EAErena, berriz, %3 besterik ez zen hazi.
Hala ere, gaur eguneko egoera nahiko penagarria da, Soraluzeren BPGa ingurukoen %70an dago eta[2].
Erreferentziak
- EUSTAT. Udal barne produktu gordina (BPG).