Plaza Barriko iturriaren bide trazadura (eu)
Plaza Barriko iturriaren bide trazadura | |
---|---|
Egilea | Javier Elorza |
Urtea | 2018 |
Hiria | Soraluze |
Tamaina | 48 x 33 zm. |
Mapa zertan den
1831 urtean Plaza Barria eraiki zuten, eta bertan iturria. Ura bertara ekartzeko Ipiñarrieta baserri ingurutik ur-hodia egin zuten.
Hiribilduaren 675. urteurrenean, beste ekintzekin batera, Soraluzeko Udalak mapa hau argitaratu zuen.
Maparen azalpena
Mapak Plaza Barriko iturria hornitzen duen ur-hodien bide trazadura erakusten du.
Trazadura honetan 10 puntu bereizten dira mapan (batzuk beren argazkiaz osatuta):
- Ipiñarrietako ur-biltegia. Iturburuko urak hartzeko hasierako ur-biltegia, Korta eta Ipiñarrieta baserriak lotzen dituen pistaren behealdean.
- Bertarako lotura osagarria, ur-emaria handitzeko.
- Urruzkarateko ur-biltegia. Baserrira doan pista hasten den tokia baino 30 metro gorago.
- Aintzinako euri-uren galeria, Urruzkarate azpian. Harlanduzkoa da, 30-40 metro luze.
- Hormigoizko ur-biltegia. San Andreserako errepidea egin zenean eraikia.
- Arku gaineko ubidea. Barrenetxe azpian dago, Zabaleta baserria baino 200 metro gorago. Tarte honetan ubideak estalkia zuen, harri triangularrez egina.
- Zabaletako ur-biltegia. Baserri ostean dago, azpiko errepidearen bihurgunetik gora.
- Bozkoitxi ondoko ur biltegirako bidean dagoen iturria.
- Ikastetxeko goiko patioko hodia
- Plaza Barriko iturria.
Testu osagarriak
Horriaren beste aldean mapak testu osagarriak dakartza, euskaraz eta erderaz.
Lau ataletan antolatuta daude:
- Gure ondarea ezagutuz
- Proiektuaren oinarriak
- Elementu bereizgarriak
- Azpiegituraren ezaugarriak
Bitxikeriak
Iturriaren bultzatzaile nagusia Ambrosio Maria de Aldasoro eta Lasalde izan zen. Herriko alkatea izan zen (1827), lanen gainbegiralea eta, dirua falta zenean, Udalari beharrezkoa aurreratu zion, lanak amaitzeko. Honetaz gain beste herrilanak egiteko dirua aurreratu zuen: Frontoia eta Labaderoa.
Zabaleta baserriko lurretik pasatzeko baimena lortzeko, hitzarmena egin zuten bertako jabearekin: ...idazteko luma baten lodierako ur-txorrota hartzeko eskubidea dauka azken honek baserriaren ondoan dagoen erregistrotik.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Erreferentziak
Mapa ekartzeko Liburutegi digitalera joan.