Auzi Orokorra (eu)
Espainian gorrien agintaldiari buruzko Auzi Orokorra, Ministerio Fiskalak eraikitakoa[1], Auzi Orokorra edo Causa General moduan ere ezagutua.
Espainiako Auzi Orokorra
Espainako gerra zibilaren (1.936-1.939) ostean, orduko Justizia Ministroak, Eduardo Aunos-ek, ikerketa prozesu itzel bat bultzatu zuen 1.940ko apirilaren 26ko dekretu baten bidez.
Helburua, dekretoaren sarreraren arabera, "gorrien agkntaldiaren garaian egindako ekintza kriminalak jasotzea" zen. Gerra garaiaz gain, ikertutako epeak Errepublikako urreak ere hartzen zituen; hau da, 1.931 urtetik 1.939 arte hartzen zituen.
Auzi Orokorraren ikerketa (eta ondorioak) 1.960 hamarkada bukatu arte jarraitu zuen: 1.969 urteko lege-dekretu baten bidez Francisco Francok gerra bukatu aurreko delitu guztiak preskibatutzat eman zituen.
Auzi Orokorraren emaitzak bi modutan erabili zituzten. Alde batetik, ikerketetan identifikatutako "errudunak" atxilotzeko eta epaitzeko, aurretik esperxeratuta edo fusilatuta ez baziren behintzat. Eta bestetik 1.936eko altxamentu militarra zuritzeko.
1.980 urtean dokumentzio guztia Madrilgo Artxibategi Historiko Nazionalera pasa zen (ia 4.000 kutxa), eta 2.011 urtean Salamankara eruan zuten, Memoria Historikoaren Gunera.
Gaur egun agiri guztiak digitalizatuta daude. Kontsultak Portal de Archivos Españoles[2] (PARES) atarian egin daitezke.
Auzi Orokorra Soraluzen
Beste herri gehienetan bezala, Soraluzen Auzi Orokorrari ekin zioten. Aurrena, hildakoen zerrenda egin zuten, lau izenekin: Serafin Achòtegui, Manuel Lersundi Orueta, Agustín Arrieta Larreategui eta Francisco Gárate Unceta-Barrenechea. Gero Elorrion fusilatutako beste bi gehitu zituzten, José Ormazábal Albizu eta Ignacio Oyarzábal Olano (azken hau ez zen Soraluzekoa, baina behin auzia Soraluzen hasita, agiri guztiak Soraluzeko bilduman gordetzen dira).
Bakoitzarekin jarraitutako prozesua oso antzekoa izan zen. Lehena, gertuko baten lekukotasuna, noiz atxilotu zuten, noiz eta zeintzuk hil zuten jakitzeko. Datu gutxi zirenean, ea beste lekukoren bat egon zitekeen.
Gero, salatuen bila hasi ziren. Soraluze kasuan, bi afusilatuta zeuden ordurako (José María Lete eta Manuel Múgica) eta hirugarrena desagertua (José Vázquez).
Kasu batean (Manuel Lersundi) gorpuari buruzko ikerketak ere egin ziren.
Prozesuaren hasieran alkateak eta udal idazkariak parte hartu bazuten ere, gero bake epailea eta epaitegi idazkaria arduratu ziren.
Ondorengo ataletan Soraluzeko Auzi Orokorrean agertzen diren soraluzetarrei buruzkoak azaltzen dira, eta zein orrialdetan agertzen diren beren izenak.
Hildakoak
Serafín Achótegui Urreztieta
- Sarrera nagusia: Serafin Achotegui (eu)
Manuel Lersundi Orueta
Agustín Arrieta Larreategui
Francisco Gárate Unceta-Barrenechea
José Ormazábal Albizu
Ignacio Oyarzábal Olano
Salatuak
José María Lete Larrañaga
- Sarrera nagusia: Jose Mari Lete (eu)
José Vàzquez (el asturiano)
Manuel Múgica Ariznabarreta (Carol, Manolo)
Lekukoak
- Asunción Banda-Ormaechea Arrieta. Serafín Achóteguiren alarguna. Lekuko gisa deitu zuten, baina Serafinen anaia agertu zen, Ignacio. (6. orrialdean)
- Ignacio Achótegui Urreztieta. Serafín Achóteguiren anaia, Bergaran abadea. (8. orrialdea)
Marcelo Lersundi Aramberri Domingo Arrieta Larreategui José Ladis Aguirrebeña Juan Gárate Unceta-Barrenechea Saturnino Ormazabal Albizu Arturo Oyarzabal Landa eta María Olano Amiano
Agintariak eta administrazioa
Bi udal agintarik hartu zuten parte, prozesuari hasiera ematen:
- Miguel Larrañaga, alkatea (2. eta 3. orrialdeak).
- Arturo Oregui, udal idazkaria (2. eta 3. orrialdeak).
Hortik aurrera Soraluzeko Bake-epaitegia arduratu zen prozesuaz:
- Angel Bolumburu, bake-epailea. (6. orrialdea)
- Ramón Bereicua Axpe, bake-epailea. (17., 26., eta 42. orrialdeak)
- Alejandro Jauregui, bake-epailea. (46. orrialdea)
- Eduardo Gallastegui Maiztegui, Bake-epaitegiko idazkaria.(6., 7., 17., 26., eta 42. orrialdeak)
- Arsenio Maiztegui, Bake-epaitegiko idazkaria.(46. orrialdea)
Agiriak
Soraluzeko Auzi Orokorraren agiriak Salamancan gordetzen dira, Memoria Historikoaren gunean. Agiriak irakurtzeko, sakatu hemen.
Guztira 52 orrialdek osatzen dute Soraluzeko Auzi Orokorra:
Data | Edukia | |
---|---|---|
31 | 1940/01/01 | Agiri bildumaren azala |
Erreferentziak
- ↑ Causa general instruida por el Ministerio Fiscal sobre la dominación roja en España.
- ↑ Portal de Archivos Españoles. Auzi Orokorraren dokumentazioa.