«Ramiro Larrañaga (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
8. lerroa: | 8. lerroa: | ||
==Bizitza== | ==Bizitza== | ||
Armagile familia batean jaio zen. Neba-arrebetan nagusiena zenez, aita hil zitzaienean, izeba moja baten bidez, Iruñera bidali zuten ikastera. Han zegoela, 1936ko gerrak harrapatu zuen, eta artean nerabea zela, 15 urterekin, erreketeekin frontera joan behar izan zuen, ''Tercio de Zumalacárregui''-rekin. Ebroko batailan eta Valenciako kanpainan parte hartu zuen. | |||
Gerratik Soraluzera bueltatu zenean, grabatzaile lanari ekin zion kanoi-fabrikan. 1945 urtetik aurrera maisu moduan. Jakin minak bultzatuta, zizela grabatuetan erabiltzeko modu berriak garatu zituen. Ondoren, apaindurazko grabaketak egiten ikasi zuen Eibarko eskopeta-fabrika batean. Ostean, fabriketatik aldenduta bere kontura hasi zen beharrean, eta zenbait urtez Soraluzeko udaletxeko bulegari izan zen. | Gerratik Soraluzera bueltatu zenean, grabatzaile lanari ekin zion kanoi-fabrikan. 1945 urtetik aurrera maisu moduan. Jakin minak bultzatuta, zizela grabatuetan erabiltzeko modu berriak garatu zituen. Ondoren, apaindurazko grabaketak egiten ikasi zuen Eibarko eskopeta-fabrika batean. Ostean, fabriketatik aldenduta bere kontura hasi zen beharrean, eta zenbait urtez Soraluzeko udaletxeko bulegari izan zen. |
16:21, 1 apirila 2018(e)ko berrikuspena
Ramiro Larrañaga Fernández de Arenzana | |
---|---|
Jaio | Soraluze, 1924/04/22 |
Hil | Donostia, 2005/05/19 |
Profila | Grabatzailea, idazlea eta armetan aditua |
Bizitza
Armagile familia batean jaio zen. Neba-arrebetan nagusiena zenez, aita hil zitzaienean, izeba moja baten bidez, Iruñera bidali zuten ikastera. Han zegoela, 1936ko gerrak harrapatu zuen, eta artean nerabea zela, 15 urterekin, erreketeekin frontera joan behar izan zuen, Tercio de Zumalacárregui-rekin. Ebroko batailan eta Valenciako kanpainan parte hartu zuen.
Gerratik Soraluzera bueltatu zenean, grabatzaile lanari ekin zion kanoi-fabrikan. 1945 urtetik aurrera maisu moduan. Jakin minak bultzatuta, zizela grabatuetan erabiltzeko modu berriak garatu zituen. Ondoren, apaindurazko grabaketak egiten ikasi zuen Eibarko eskopeta-fabrika batean. Ostean, fabriketatik aldenduta bere kontura hasi zen beharrean, eta zenbait urtez Soraluzeko udaletxeko bulegari izan zen.
Bere lan-ibilbidea Donostiako Aurrezki Kutxan bukatu zuen. bertan, denboraldi batez, argitalpen-zerbitzuan ere aritu zen zuzentzaile lanetan.
Grabatzaile moduan hasi zen armak eta bere bilakaera historikoa aztertzen, eta Soraluzeren historia ere. 1970tik aurrera hasi zen nabarmentzen idazle eta arma-aditu moduan, artikulu ugari argitaratzen Boletín de la R.S.B.A.P. eta Vida Vasca aldizkarietan. Ildo horretan, hainbat elkarteren partaide ere izan zen: Euskalerriaren Adiskideen Elkartea (1973), Eusko Irakaskuntza, Institut Suisse d'Armes Anciennes...
2003. urtean Beñat Doxandabaratz Otaegik elkarrizketatu zuen, eta Errebolberra euskaldun batek asmatu zuen[1] izenarekin argitaratu zuen.
Liburuak
Hona hemen entzutetsuenak:
- (1970) Placencia de las Armas. Monografía
- (1972) Un guipuzcoano desconocido, Ramón de Gorosta (1834-1889)
- (1978) La prueba de las armas portátiles (1. zatia)
- (1981) El damasquinado de Eibar (1. zatia)
- (1981) Síntesis histórica de la armería Vasca
- (1984) Museo de Armas-Eibar (Juan L. Calvorekin elkarlanean)
- (1988) Los Zuloaga. Dinastía de artistas vascos. Armeros, grabadores, damasquinadores (3. zatia)
- (1990) 500 años de armería vasca
- (1993) Soraluze Placencia de las Armas. Monografía histórica
- (1996) El grabado en Eibar. Nuestros grabadores
- (2000) Los bocetos de Plácido Zuloaga
- (2001) Armeros vascos. Repaso histórico - Raices y desarrollo
- The Art and Tradition of the Zuluagas
Gainera, hainbat atal idatzi zituen beste liburuetan:
- (1973) Los gremios armeros vascos. (Euskal Antropologiaren III Astea liburuan)
- (1985) Pórtico en la iglesia de Placencia-Soraluze (Monumentos Nacionales de Euskadi: Guipuzcoa liburuan)
- (1990) El armamento durante la 1ª guerra carlista (Zumalacárregui. Estudios históricos I liburuan)
- (1992) Las RR. FF. y sus gremios armeros (Estudios jurídicos, históricos y archivísticos liburuan)
- (1992) Los armeros vascos y América ( Presencia Vasca en América liburuan)
Artikulu batzuk
- (1948) La Virgen de Ezocia
- (1948) Origen de la armería placentina
- (1950) Datos estadísticos de la VIlla de Placencia de las Armas
- (1971) Datos recogidos de la monografía de Placencia
- (1972) Sagarraga: casa solar y ferrería
- (1975) Sorprendente lugar de retiro de un Capitán General
- (1975) Retazos de un pasado
- (1978) La incógnita de un libro histórico
- (1978) La “Euscalduna” una importante fábrica guipuzcoana
- (1978) 30 de junio de 1834. Hoy se cumplen 144 años de la gran inundación de Placencia de las Armas
- (1979) El Monasterio de Santa Ana
- (1980) Errege-etxea. La casa del rey
- (1980) Un viejo festival taurino
- (1983) Placencia a fines del XIX
- (1983) Personajes placentinos
- (1984) Placencia en 1836: una situación angustiosa
- (1987) El atrio de la iglesia de Placencia de las Armas, Soraluze
- (1988) El escudo municipal
- (1988) El inventario de bienes de un armero del siglo XVI
- (1989) Galería de placentinos distinguidos
- (1990) Cristobal Colón era de Placencia
- (1990) 650 cumpleaños de Soraluze
- (1995) Relación de algunas palabras euskéricas habituales en Soraluze-Placencia de las Armas
- (2003) Apellidos
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Erreferentziak
Ramiro Larrañaga. Wikipedia
- ↑ Errebolberra euskaldun batek asmatu zuen. Ramiro Larrañaga-rekiko elkarrizketa.