«Ramiro Larrañaga (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    56. lerroa: 56. lerroa:
    * (1979) [[Monasterio de Santa Ana (eu)|El Monasterio de Santa Ana]]
    * (1979) [[Monasterio de Santa Ana (eu)|El Monasterio de Santa Ana]]
    * (1980) [[Errege-etxea. La casa del Rey (eu)|Errege-etxea. La casa del rey]]
    * (1980) [[Errege-etxea. La casa del Rey (eu)|Errege-etxea. La casa del rey]]
    * (1980) [[Un viejo festival taurino (eu)|Un viejo festival taurino]]
    * (1983) [[Placencia a fines del XIX (eu)| Placencia a fines del XIX]]
    * (1983) [[Placencia a fines del XIX (eu)| Placencia a fines del XIX]]
    * (1983) [[Personajes placentinos (eu)| Personajes placentinos]]
    * (1983) [[Personajes placentinos (eu)| Personajes placentinos]]

    15:43, 13 martxoa 2018(e)ko berrikuspena

    Ramiro Larrañaga
    Fernández de Arenzana
    Ramiro Larrañaga Fernandez de Arenzana (zuri-beltzean).jpg
    Jaio Soraluze, 1924/04/22
    Hil Donostia, 2005/05/19
    Profila Grabatzailea, idazlea eta armetan aditua


    Bizitza

    Armagintzan lan egiten zuen familia batean jaio zen. Neba-arrebetan nagusiena zenez, aita hil zitzaienean, izeba moja baten bidez, Iruñera bidali zuten ikastera. Han zegoela, 1936ko gerrak harrapatu zuen, eta artean nerabea zela, 15 urterekin, erreketeekin frontera joan behar izan zuen, Tercio de Zumalacárregui-rekin. Ebroko batailan eta Valenciako kanpainan parte hartu zuen.

    Gerratik Soraluzera bueltatu zenean, grabatzaile lanari ekin zion kanoi-fabrikan. 1945 urtetik aurrera maisu moduan. Jakin minak bultzatuta, zizela grabatuetan erabiltzeko modu berriak garatu zituen. Ondoren, apaindurazko grabaketak egiten ikasi zuen Eibarko eskopeta-fabrika batean. Ostean, fabriketatik aldenduta bere kontura hasi zen beharrean, eta zenbait urtez Soraluzeko udaletxeko bulegari izan zen.

    Bere lan-ibilbidea Donostiako Aurrezki Kutxan bukatu zuen. bertan, denboraldi batez, argitalpen-zerbitzuan ere aritu zen zuzentzaile lanetan.

    Grabatzaile moduan hasi zen armak eta bere bilakaera historikoa aztertzen, eta Soraluzeren historia ere. 1970tik aurrera hasi zen nabarmentzen idazle eta arma-aditu moduan, artikulu ugari argitaratzen Boletín de la R.S.B.A.P. eta Vida Vasca aldizkarietan. Ildo horretan, hainbat elkarteren partaide ere izan zen: Euskalerriaren Adiskideen Elkartea (1973), Eusko Irakaskuntza, Institut Suisse d'Armes Anciennes...

    2003. urtean Beñat Doxandabaratz Otaegik elkarrizketatu zuen, eta Errebolberra euskaldun batek asmatu zuen[1] izenarekin argitaratu zuen.


    Liburuak

    Hona hemen entzutetsuenak:

    Gainera, hainbat atal idatzi zituen beste liburuetan:

    • (1973) Los gremios armeros vascos. (Euskal Antropologiaren III Astea liburuan)
    • (1985) Pórtico en la iglesia de Placencia-Soraluze (Monumentos Nacionales de Euskadi: Guipuzcoa liburuan)
    • (1990) El armamento durante la 1ª guerra carlista (Zumalacárregui. Estudios históricos I liburuan)
    • (1992) Las RR. FF. y sus gremios armeros (Estudios jurídicos, históricos y archivísticos liburuan)
    • (1992) Los armeros vascos y América ( Presencia Vasca en América liburuan)


    Artikulu batzuk


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Erreferentziak

    Ramiro Larrañaga. Wikipedia

    1. Errebolberra euskaldun batek asmatu zuen. Ramiro Larrañaga-rekiko elkarrizketa.