«Mosketeak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    17. lerroa: 17. lerroa:

    ==Tiro egiteko sistema==
    Moskete guztiek tiro egiteko sistema berbera erabiltzen zuten.
    ''Avancarga'' zirenez, kainoiko ahotik polbora gordinaren karga bat sartzen zen, ondo zapaldu gero eta, azkenik, jaurtigaia (gehienetan berunezko pilotak).
    Kanioaren beste aldean almetxa[[Almetxa edo kazoleta. Polbora mehea jartzen zen tokia.]] zegoen. Bertan polbora mehea sartzen zen, eta ixten zen.
    Almetxako polbora mehea piztu eta gero, lehertzen zen. Zulo txiki batez, ''oido'' izenekoa, sugarra kainoi barrura pasatzen zen, bertako polbora pizten eta tiroa eraginez.
    Gorago agertzen den moduan, lau teknologia erabili ziren: argi-mukia (edo metxa), errobera, suharria eta pistoia.
    [[Fitxategi: Mosketeak._Mosketaria_argi-mukia_prestatzen.jpg | thumb | left | 250 px | Mosketaria argi-mukia prestatzen]]
    ==Mosketariak==
    ==Mosketariak==
    Arkabuzak arinak izanik, arkabuzariak lehen lerroetan borrokatzen zuten, askotan kaskoaz eta bular-oskolaz babestuta. Mosketariek, pisua zela eta, larruzko txalekoa besterik ez zeramaten. Inoiz buruz buru borrokatu behar bazuten, ezpata eta sastagaia erabiltzen zuten, edota moskete bera mailu moduan.

    26. lerroa: 39. lerroa:

    ==Argi-mukizko mosketeak==
    ==Argi-mukizko mosketeak==
    Aurreneko mosketeek arkabuzen sistema berbera erabiltzen zuten, argi-mukia (edo metxa).
    Aurreneko mosketeek arkabuzen sistema berbera erabiltzen zuten, argi-mukia<ref>Argi-mukia. Metxa.</ref>.
     
    Behin polbora mehea almetxan sartuta, mosketariak argi-mukia pizten zuen, eta poliki poliki erretzen zen almetxara heldu arte. Orduan bertan zegoen polbora mehea lehertu, sugarra kainoira pasa eta tiro egiten zuen.

    Argi-muki hau beti piztuta egon behar zen, bi aldeetatik. Mosketeak gotorlekuetan erabiltzen ziren bitartean arriskua ez zen hainbestekoa, geldi egoten zirelako. Baina gudu-zelaietara eraman zituztenean arriskua askoz handiagoa izan zen, eta istripu asko egon ziren polbora-tutuak edota kargak pizten baziren.
    Baina argi-mukia pizteko sua behar zen, eta horretarako beste argi-muki bat erabiltzen zuten, beti piztuta behar zuena. Mosketeak gotorlekuetan erabiltzen ziren bitartean arriskua ez zen hainbestekoa, geldi egoten zirelako. Baina gudu-zelaietara eraman zituztenean arriskua askoz handiagoa izan zen, eta istripu asko egon ziren polbora-tutuak edota kargak pizten baziren.

    Mosketeen abantaila nagusia sartzeko ahalmena zen: poliki poliki armadurak gudu zelaietatik desagertzen joan ziren, alperrikako zirelako. Ondorioz, mosketeek ez zuten honenbeste indarrik behar eta arindu zituzten.
    Mosketeen abantaila nagusia gorputzetan zein armaduretan sartzeko ahalmena zen: poliki poliki armadurak gudu zelaietatik desagertzen joan ziren, alperrikako zirelako. Ondorioz, mosketeek ez zuten honenbeste indarrik behar eta arintzen joan ziren.

    Mosketeen pisua arinduta, XVII mendearen erdialdean eusteko kakoak desagertu ziren, eta poliki poliki musketariek arkabuzariak ordeztu zituzten, soldadu batean su-ahalmena eta malgutasuna biltzen zirela. Garai haietan pikariak ere desagertzen hasi ziren.
    Mosketeen pisua arinduta, XVII mendearen erdialdean eusteko kakoak desagertu ziren, eta poliki poliki musketariek arkabuzariak ordeztu zituzten, su-ahalmena eta malgutasuna biltzen zituztela.

    20:15, 15 urtarrila 2018(e)ko berrikuspena

    Mosketea suzko arma izan zen, infanteriako gudariek erabilia XVI mendetik XIX mendera.

    Ahotik kargatzen zen, eta tiroa egiteko teknologia hobetuz joan zen: argi-mukia (edo metxa), errobera, suharria eta pistoia. Azken bi motei fusilak ere esaten zitzaien.

    Jatorria

    Mosketeak XVI mendean agertu ziren, Alemaniako Dresden inguruan, arkabuzaren bilakaera moduan: handiagoak eta indartsuagoak.

    Arkabuzek 50 bat metrotako irismen eraginkorra zuten, eta gehienetan 25 metrotara erabiltzen ziren. Arma arinak zirenez, malgutasun handia ahalbidetzen zien arkabuzariei gudu-zelaietan.

    Mosketeak, berriz, handiagoak ziren: metro edo metro t’erdiko kainoiak zituzten. Honela irismen bikoitza lortzen zuten, eta jaurtigai astunagoak erabiltzen zituzten. Baina, handiak eta astunak izateaz gain, egurrezko kako baten gainean jarri behar ziren ondo destatzeko[1]: ondo erabiltzeko indarra eta trebezia behar ziren.

    Harresietan erabiltzeko mosketea (XVII mendea)

    Horregatik, hasiera batean gaztelu eta gotorlekuak defendatzeko artilleria txikia moduan erabiltzen ziren. 1.660 urtearen inguruan, aipatutako egurrezko kakoak erabiliz, gotorlekuetan ezik gudu-zelaietan ere erabiltzen hasi zen: eraso zein defentsan, pika-batailoiak erdiak jartzen zituzten eta bi hegaletan[2] moskete eta arkabuz konpainiak.

    Astunagoak eta garestiagoak zirenez, mosketeek ez zituzten arkabuzak ordezkatu berandu arte: arkabuzak XVII mende arte erabiltzen jarraitu ziren.

    Tiro egiteko sistema

    Moskete guztiek tiro egiteko sistema berbera erabiltzen zuten.

    Avancarga zirenez, kainoiko ahotik polbora gordinaren karga bat sartzen zen, ondo zapaldu gero eta, azkenik, jaurtigaia (gehienetan berunezko pilotak).

    Kanioaren beste aldean almetxaAlmetxa edo kazoleta. Polbora mehea jartzen zen tokia. zegoen. Bertan polbora mehea sartzen zen, eta ixten zen.

    Almetxako polbora mehea piztu eta gero, lehertzen zen. Zulo txiki batez, oido izenekoa, sugarra kainoi barrura pasatzen zen, bertako polbora pizten eta tiroa eraginez.

    Gorago agertzen den moduan, lau teknologia erabili ziren: argi-mukia (edo metxa), errobera, suharria eta pistoia.

    Mosketaria argi-mukia prestatzen

    Mosketariak

    Arkabuzak arinak izanik, arkabuzariak lehen lerroetan borrokatzen zuten, askotan kaskoaz eta bular-oskolaz babestuta. Mosketariek, pisua zela eta, larruzko txalekoa besterik ez zeramaten. Inoiz buruz buru borrokatu behar bazuten, ezpata eta sastagaia erabiltzen zuten, edota moskete bera mailu moduan.

    Soinean gurutzatuta hamabi apostoluak eramaten zituzten; hau da, egurrezko hamabi tutu, bakoitza polbora gordinaren karga zehatz batekin[3]

    Soinean gurutzatuta ere hauts-kaxa zeramaten, polbora meheaz beteta, gero almetxan[4] jartzeko; eta alboko poltsa batean berunezko balak edo pilotak.

    Argi-mukizko mosketeak

    Aurreneko mosketeek arkabuzen sistema berbera erabiltzen zuten, argi-mukia[5].

    Behin polbora mehea almetxan sartuta, mosketariak argi-mukia pizten zuen, eta poliki poliki erretzen zen almetxara heldu arte. Orduan bertan zegoen polbora mehea lehertu, sugarra kainoira pasa eta tiro egiten zuen.

    Baina argi-mukia pizteko sua behar zen, eta horretarako beste argi-muki bat erabiltzen zuten, beti piztuta behar zuena. Mosketeak gotorlekuetan erabiltzen ziren bitartean arriskua ez zen hainbestekoa, geldi egoten zirelako. Baina gudu-zelaietara eraman zituztenean arriskua askoz handiagoa izan zen, eta istripu asko egon ziren polbora-tutuak edota kargak pizten baziren.

    Mosketeen abantaila nagusia gorputzetan zein armaduretan sartzeko ahalmena zen: poliki poliki armadurak gudu zelaietatik desagertzen joan ziren, alperrikako zirelako. Ondorioz, mosketeek ez zuten honenbeste indarrik behar eta arintzen joan ziren.

    Mosketeen pisua arinduta, XVII mendearen erdialdean eusteko kakoak desagertu ziren, eta poliki poliki musketariek arkabuzariak ordeztu zituzten, su-ahalmena eta malgutasuna biltzen zituztela.

    Errobera-mosketeak

    Argi-mukizko mosketeek lehertzeko arrisku handia zuten. Gainera, argi-mukia usain handia botatzen zuen erretzerakoan, ustegabeko erasoak ekiditzen; eta euria ari zenean argi-mukia piztea ia ezinezkoa zen.

    Horretarako, armaren almetxa[6] hobetu zuten, behin kargatuta ezin zeal zabaldu tiroa bota barik. Eta errobera sistema jarri zuten, txinpartak sortzeko edozein eguraldiarekin. Sistema honekin posible izan zen arropa azpian armak eramatea, izkutatuta.

    Dena dela, sistemak ez zuen arrakasdta handirik izan. Alde batetik, garestia zen; eta bestetik mekanismoa oso konplexua zuen: armagile oso trebeak behar ziren eraikitzeko, eta mantentze-lan arduratsuak eskatzen zituzten.

    Fusilak

    Mosketeen hurrengo bilakaera suharri-mosketak izan ziren.

    XVII mende bukaeran suharri sistema asmatu zuten, eta fusilak sortu. Aldi berean baionetak sortu ziren, eta kartutxoak asmatu, polbora gordina eta jaurtigaiak paperezko tutuetan biltzen.

    Aldaketa guzti hauekin tiroa egiteko erritmo biziagoa lortu zen, eta arriskuak txikitu.

    Suharri-mosketeei fusilak esaten zitzaien.

    Erreferentziak

    1. Destatu. Punteria egin.
    2. Erderaz, ‘’en mangas’’. Alboetan.
    3. [[Honek ederki adierazten du tiro batetik bestera zenbat denbora ematen zuten.
    4. Almetxa. Kazoleta.
    5. Argi-mukia. Metxa.
    6. Kazoleta, polbora sartzen zen zuloa.