«Kalebarren (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
12. lerroa: | 12. lerroa: | ||
}} | }} | ||
==Argazkiak== | ==Argazkiak== |
23:16, 11 azaroa 2017(e)ko berrikuspena
Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago. Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
Kokapena
Kalebarren Labaderogainetik Plaza Zaharrera doan kalea da. 72 metro luze ditu, eta 4 metro zabal.
Zenbakiak emateko orduan munduko kale gehienen kontra egin zuten: normalean, 1-etik hasita zenbaki bakoitiak ezkerreko etxeei ematen zaizkie, eta bikoitiak eskumako etxeei; halaxe egiten da mundu guztian, eta Soraluzen ere... Kalebarrenen ezik! Ezagutzen ez diren arrazoiengatik, eskumako etxeek zenbaki bakoitiak dituzte, eta ezkerrekoek bikoitiak.
Argazkiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Historia
Kalebarren herriko kale zaharrenetakoa da, Placencia de Soraluce modu ofizialean sortu baino lehenagokoa. Izatez, Alonso Jauna Erregeak Soraluze eta Herlaibiako biztanleak biltzeko agindu zuen, eta herriari harresiak emateko. Kalebarren harresi barruan geratu zen.
Garai hartan Soraluzeko herri-kaskoa gaurkoa baino txikiagoa zen, eta Kalebarren laburragoa, Zabaleta[1] errekaraino heltzen zen. Gaur egun erreka hau estalita dago: Erregetxe aldetik dator, eta Kalebarren 7aren azpitik pasa da. Parean geratzen diren bi etxeak, Kalebarren 14 eta 16 zenbakidunak, estuagoak eta txikiagoak dira, kaleko azkenak zirelako.
Ostera, erreka estali zenean etxe berriak egin ziren, eta beste muturrean Plaza Zaharra sortu zuten, Irure jaunaren jauregiraino.
Zenbaki bakoitiak
Etxe gehienek ezaugarri berberak dituzte: zabalera berekoak, Kalebarrenetik Etxaburueta (edota Goikokaletara) heltzen dira. Gainera, lehengo solairua kalearen gainera dator, txapela moduan: alboko hormak aurera egiten dute, eta bere artean arku moduko batzuen bidez lehengo pisua eraikitzen da. Azken zenbakietan ez da halaxe pasatzen, baina alboko hormak aurreratuta daude: itxura denez, etxeak berregiterakoan ez ziren ausartu lehengo moduan egiten.
Jatorrizko etxe gehienek bi solairu zituzten, eta hormak harrizkoak. Hortik gorakoak geroago jaso ziren, egurrez eta adreiluz. Etxe batzuk harria bistan daukatenez, Kalebarrenen zein Goikokaletan, errez nabarmendu daiteke.
Plaza Barria
Plaza berria 1831 urtean egin zuten, eta horretarako Kalebarreneko eskumako hiru etxeak bota zituzten. Oraindik ikus daiteke arkuen hasiera, plaza ertzeko horman.
1. zenbakia
Plaza Barria egin eta gero, alboko etxeak bota zirenez, etxe honek hegoaldeko etxaurrea irabazi zuen. Ataria Kalebarreneko etxaurrean dauka, puntu erdiko arku ederra. Atea ere garaikoa du.
Behe solairuan Lete tailerra egon zen urteetan. Gero, Kalebarren, aldera Jose Luis Alberdi harakinak bere harategia zabaldu zuen. Aurreko urteetan ataritik sartzen zen harategira, baina gerora Kalebarrenerako leihoa apurtu eta bertatik pasua zabaldu zuten. Harategia Gabolatsera aldatu zutenetik lokala ez da erabili.
Plaza Barriko aldean, aldiz, Donostiako Aurrezki Kutxa egon zen urteetan. Gipuzkoako Aurrezki Kutxarekin bat egin ondoren, sukurtsal hau itxi egin zuten. Ger Montse Ordaxek denda zabaldu zuen. 2017 urtetik Iratxo bertan dago.
Etxaburuetako etxaurrea, berriz, lehenengo pisura ematen du. Bertan Bolia ezizeneko taberna egon zen (Bolia andra tabernariari esaten zioten, oso lodia zelako, borobila; 15 zentimo ere esaten zioten, potoloa eta txikia zelako). Gerra aurreko urteetan Karlisten Zirkulua ere bertan egon zen, bigarren solairuan; baina gerra ostean Batzokia izandakora pasa ziren. Urteetara Elduaien altzari-denda egon zen, eta Eusko Alkartasunekoek pisu osoa erosterakoan Bolia izeneko taberna zabaldu zuten.
3. zenbakia
Etxe hau ez da Etxaburuetaraino heltzen, erdibidean geratzen da.
Behean, XX mendearen hasieran, Bizenta Urizarrek (Mantxo) eta Ignacia Galarraga bere errainak denda zabaldu zuten. 195x urtean laga zuten, eta orduan Margola tindategiak sukurtsala zabaldu zuen. Honek ixterakoan Yoque izeneko arropa denda zabaldu zuten, baina urte gutxitara itxi zuten. Ostera, 200x urtetik 2017 arte Instalaciones Kalebarren-ek publikorako bulegoa zabaldu zuen. 2017tik aurrera Mapfreko bulegoa bertara ekarri zuten.
Etxaburueta 1. zenbakia
Hurrengo etxea ez da Kalebarrenekoa, Etxaburuetakoa baizik, ataria bertan duelako.
Azpian Iñarra harategia dago, 19xx urtetik. Aurretik...
5. zenbakia
Etxe hau Etxaburuetaraino heltzen da edo, hobeto esanda, Goikokaletaraino.
Etxe azpian, gerra ostean Auxilio Social zelakoaren egoitza zegoen, behartsuei janariak eta bestelako premiazkoak banatzeko. Gero, Nieves Mantxikik denda zabaldu zuten, eta azkenean Mendatako Gregorio Uribe eta Asun andreak Mendata taberna zabaldu zuten, 2017. urte arte zabalik egon dena.
Lehen pisuan Arrate autoeskola dago, eta Goikokaletan dauka sarrera nagusia, etxearen beste aldean.
7. zenbakia
Etxe hau Kalebarrenekoa den arren, 1990 urtean goitik behera berregin zutenetik ataria Goikokaletan dauka.
Azpian Goiara lurrindenda dauka, esparru osoa hartzen duela. Etxea berritu baino lehen, ataria bertan zegoen. Sartu eta eskumara Sebastian Arzuagaren denda zegoen: janariak, pentsuak... denetik egoten zen.
9. zenbakia
Zenbaki honetan Zabaleta botika egon da urteetan. 2015 urtean traspasatu zuten, eta ordutik aurrera Oruesagasti botika da.
Garai batean atariak beheko planta osoa hartzen zuen: erdiko arkutik sartzen zen, eta alboetan bi leiho zeuden. Gerora, Zabaleta botika zabaltzerakoan, leiho biak beheraino zabaldu zuten, ezkerrekoa ataria egiteko eta eskumakoa botikara sartzeko.
Etxe hau Zabaleta erreka gainean eraikita dago; Goikokaletatik oso ondo ikusten da. Inoiz erreka gainezka egin izan duenean, euri handitako sasoian edo, ufalak etxea alderik alde zeharkatu izan du.
11. zenbakia
196x urtean Saioa kafetegia zabaldu zuten. 19xx urtean itxi zuten, eta gerora Banco Hispano Americano-k bulegoa zabaldu zuen: bezero askorik ez zuen herrian, baina SAPArekin lanean hasi zenez, bete beharreko baldintza bat bulegoarena izan zen. SAPAk beste banku batekin hasi zenean, bulegoa bertan behera itxi zuten.
13. zenbakia
Hau da azken zenbaki bakoitia. Bertan harategia egon zen, Kalebarren aldera; barrurago hiltegia zegoen, Plaza Zaharretik sartzen zela. Kalebarren aldeko paretan, urteetan, Gayarre zinemaren kartelerak egoten ziren.
19xx urtean bota zuten, eta hainbat urteetan orubea hutsik egon zen. Bakarrik herriko karameleruak egoten ziren bertan.
Gerora Anbulategia eraiki zuten bertan.
Zenbaki bikoitiak
Lurraren egitura dela eta, etxe guzti hauek sotoa daukate, eta erreka aldera terrazak (garai bateko ortuak). Hasiera batean solairu batekoak edo bikoak ziren, baina gerora hazi ziren: gehienak hiru, lau edo bost solairukoak dira, 14. eta 16. zenbakiak ezik. Erreka aldetik gehienak galeria dute: hasieran egurrezko balkoia, komuna albo batean zutela, gero balkoia zabaldu eta itxi, eta azkenik etxe barrura ekarri.
Kalearen beste aldeko etxeekin alderatuz, zenbatik bikoitia dutenak askoz estuagoak dira. Eraikitzeko orduan ere osagai arruntak erabili zituzten: egurra eta adreiluak; harria, izatekotan, sotoetan eta behe solairuan bakarrik. Jauregi etxea kenduta (gaur eguneko Abadetxea), etxe eskasagoak dira.
2. zenbakia
Gaur egun Abadetxea da. Karitas bulegoa ere bertan dago.
Gerra ostean Idigoras arropadenda egon zen beheko solairuan. Hura ixterakoan kapera egiteko aprobetxatu zuten, eguneroko mezak bertan emateko, erosoago eta txikiago delako.
4. zenbakia
Loiola Etxea. XX mende hasieran Cooperativa de Consumo Placencia sortu zutenean, etxea erosi eta bertan zabaldu zuten.
1960.ko hamarkadan etxea bota eta berria altzatu zuten, hiru solairukoa hau, salerosketako aproposago. Aurreko etxetik armarria gorde eta berriro jarri zuten.
6. zenbakia
Laboral Kutxa, Otaharri liburutegia, KLB 6
8. zenbakia
Joko aretoa
10. zenbakia
Ferreteriaren erakuslehioa, Otola okindegia
12. zenbakia
Ferreteria Criado fruitategia
14. zenbakia
Peñalba liburutegia, burdindegia
18. zenbakia
Kontxita Labaienen ileapaindegia, bitxidenda
20. zenbakia
Agirrezabal ileapaindegia
22. zenbakia
Txoko taberna
Erreferentziak
- ↑ Halaxe esaten zaio izen bereko baserri ingurutik datorrelako, ez garai bateko Zabaleta botika azpitik pasatzen delako.