Anbulatorioa (eu)

    Sorapediatik
    (Anbulategia (eu)(e)tik birzuzenduta)
    Anbulatorioa (Kontrargi 2018)

    Babesetxeko anbulatorioa

    1975 urtean herriko kontsultategia babesetxean zabaldu zuten, itxitako ikastetxearen ikasgeletan.

    Baina aurki txiki geratu zen, eta kokapen berri baten bila hasi ziren, anbulatorio handiagoa egiteko.


    Plaza Zaharreko anbulatorioa

    1960ko hamarkadan udal hiltegi berria egin zuten Sagar-errekan, eta Plaza Zaharreko hiltegi zaharra erabiltzeari utzi zioten. Eraikina hainbat urtetan lagata egon ondoren, 1970 hamarkadan bota zuten.

    1980 hamarkada hasieran Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak orubea erosi zuen, eta anbulatorio berria jaso zuen. 1985 urtean zabaldu zuten lau solairuko eraikina.

    (Handiago ikusteko, sakatu gainean)

    Urteekin, Osakidetzaren sareko anbulatorioak Osasun Zentroak bihurtu ziren[1].

    2018 urteko apirilean, berriz, igogailu hidraulikoa kendu eta elektrikoa ipini zuten haren lekuan, lehenagokoa baino zabalagoa eta irisgarritasun aldetik egokiagoa. Bi hilabete eskas iraun zuten lanek eta, bitartean, zerbitzu medikuak Plaza Zaharrean jarritako moduluetan eman zituzten (emagina eta ginekologia kenduta, hauek Elgoibar eta Eibarren eman zituzten)[2]. Modu honetan erabiltzaileen irisgarritasuna bermatu zen, kontuan izanda pertsona nagusiak direla anbulatorioa gehien erabiltzen dutenak.


    Zerbitzu medikuak

    Soraluzeko Osasun Zentroa 08:00tik 15:00ak arte zabalik dago, astelehenetik ostiralera. Ordutegi horretatik kanpoko larrialdi arinak, Mendaroko Ospitaleaz gain, Elgoibarren edo Eibarren artatzen dituzte.

    Bertan ematen diren zerbitzuak: famili-medikuak (3), erizainak (3), pediatra eta emagina.


    Erreferentzia

    1. Soraluzeko Osasun Zentroa. Osakidetza.
    2. Ipinita daude modulu berriak. plaentxia.eus (2018/03/24).