«Agerreburu trikuharria (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    13. lerroa: 13. lerroa:
    Tumuluak 11,5 metrotako diametroa eta 75 zentimetrotako altuera dituena.  
    Tumuluak 11,5 metrotako diametroa eta 75 zentimetrotako altuera dituena.  


    Erdialdean gutxi gorabehera 2 metrotako diametroa eta 60 zentimetrotako sakonera dituen kraterra dauka, bertan hiru harlauza ikus daitezkela. Hauek, antzinako ganbararen aztarnak, honela kokaturik daude: bat zutik dago iparraldean, beste bat barrurantz kulunkatua hegoaldean eta beste bat kanporantz kulunkatua mendebaldean. Tumuluaren gainean beste biren aztarnak daude. Eraikuntzan erabilitako materialak bertako basaltoak eta kareharri margatsuak (tupatsuak)dira.
    Erdialdean gutxi gorabehera 2 metrotako diametroa eta 60 zentimetrotako sakonera dituen kraterra dauka, bertan hiru harlauza ikus daitezkela. Hauek, antzinako ganbararen aztarnak, honela kokaturik daude: bat zutik dago iparraldean, beste bat barrurantz kulunkatua hegoaldean eta beste bat kanporantz kulunkatua mendebaldean. Tumuluaren gainean beste biren aztarnak daude. Eraikuntzan erabilitako materialak bertako basaltoak eta kareharri margatsuak (tupatsuak) dira.


    1921 urteko indusketan, Telesforo Aranzadik, Jose Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek ondorengo materialak berreskuratu zituzten:
    1921 urteko indusketan, Telesforo Aranzadik, Jose Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek ondorengo materialak berreskuratu zituzten:

    19:16, 4 abendua 2016(e)ko berrikuspena

    Agerreburu
    Agerreburu 01 (Gipuzkoako ondarea).jpg
    Estiloa Historiaurrekoa
    Mendea Kalkolitiko-Brontzea
    Kokapena Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa
    Mota Trikuharria


    Azalpena

    Bergarako udalerrian dagoen trikuharria, itxas mailetik 840 metrotara. Agerreburu mendiaren iparraldeko sahietsaldean dago, bere gainean dagoen antena errepetidoretik 100 metrotara iparralderantz eta Elosuako auzotik bertara igotzen den errepidetik 13 metrotara.

    Tumuluak 11,5 metrotako diametroa eta 75 zentimetrotako altuera dituena.

    Erdialdean gutxi gorabehera 2 metrotako diametroa eta 60 zentimetrotako sakonera dituen kraterra dauka, bertan hiru harlauza ikus daitezkela. Hauek, antzinako ganbararen aztarnak, honela kokaturik daude: bat zutik dago iparraldean, beste bat barrurantz kulunkatua hegoaldean eta beste bat kanporantz kulunkatua mendebaldean. Tumuluaren gainean beste biren aztarnak daude. Eraikuntzan erabilitako materialak bertako basaltoak eta kareharri margatsuak (tupatsuak) dira.

    1921 urteko indusketan, Telesforo Aranzadik, Jose Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek ondorengo materialak berreskuratu zituzten:

    • Zeramika: ertza kanpoaldera irtena eta hondo laua duten edalontzi zatiak.
    • Giza aztarnak: hezur urri batzuk (galduak).

    2002an Xabier Larrañagak fibrolitazko aizkora aurkitu zuen bere gainazalean.


    Ikuspegi orokorra (Jose)

    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Historia

    Telesforo Aranzadik, José Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek aurkitu zuten 1921. urteko udan[1], bertako mendilerroko trikuarrien miaketa egiteko etorri zirenean.

    Agerreburu izan zen estazio megalitikoan aztertu zuten azken trikuharria.

    Eusko Jaurlaritzak 2003.eko ekainak 24an kalifikatu zuen.


    Aranzadi, Barandiaran eta Egurenen indusketak

    Kokapena eta tamaina

    Agerreburu mendi-tontorraren ipar mendebaldean dago, Leiyopagoren hegoaldean eta Prantzesbasoren hego-hegoekialdean, pagadi itxi batek estalitako tokian: galgalean bertan hogetahiru daude eta.

    Tumuluak 12 metroko diametroa du, eta erdian 1,67 metrotako altuera.

    Oraindik gordetzen dira trikuharriaren alboko bi harri, nahiz eta zertxobait mugituta izan; beste harri batzuk, duda barik garai batean trikuharriarenak, galgalean sakabanatuta daude. Lehenek ganbararen ekialde-mendebalde norabidea azaltzen dute (8.a irudia eta 18. argazkia). Hona hemen harrien neurriak eta materiala:

    Alboko harria Materiala Luzeera Altuera Lodiera
    a Arbela 1,47 m 1,27 m 0,25 m
    b Arbela 1,41 m 1,10 m 0,15 m
    c Ofita 1,00 m 0,97 m 0,28 m
    d Ofita 0,90 m 0,90 m 0,45 m
    e Arbela 1,28 m 0,62 m 0,08 m
    g Arbela 0,85 m 0,65 m 0,05 m
    h Arbela 0,82 m 0,35 m 0,22 m
    Lurrontzia

    Indusketa

    Indusketa oso denbora laburrean egin genuen, trikuharria irauli zuten azken altxor bilatzaileek lana erraztu zigutelako, trikuharriaren barruko lurra albo batera metatu zuten eta; nahiz eta beste aldetik, eta hau damutzekoa da, barruan topatutako hezur guztiak apurtu eta sakabanatu zituzten. Guk giza-hezur zatiak eta zeramika pusketak topa genituen.

    Ostean, langileekin kontuak argitu eta gero, beraiek eta Plazentzia-Elosua estazio dolmenikoa agurtu genituen.


    Erreferentziak