«Fueros de Guipúzcoa (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
16. lerroa: | 16. lerroa: | ||
==Liburua zertan den== | ==Liburua zertan den== | ||
XIX. mende erdialdean Foruen argitalpenik ez zegoenez, egileak liburu hau osatu zuen interesatu guztien eskura jartzeko. | |||
Liburuak lau zati ditu. Lehenean, Gipuzkoako foruak (330 atal) eta gehigarriak (29 atal) jasotzen dira. Bigarrenean, berriz, 1758tik 1866 arte gehitutako izenburu osagarriak. | |||
Hirugarrenak foruei buruzko hausnarketak: foruak, aldaketak, erlijio espiritua, administrazioa, gerra, merkataritza, hezkuntza eta ongintza. | |||
22:12, 10 abendua 2023(e)ko berrikuspena
Fueros de Guipúzcoa | |
---|---|
Egilea | Nicolás de Soraluce y Zubizarreta |
Hizkuntza | Gaztelera |
Urtea | 1866 |
Argitaletxea | Imprenta del Banco Industrial y Mercantil |
Hiria | Madril |
Izenburu osoa
Fueros de Guipúzcoa, títulos adicionales y consideraciones, reglamentos, sumario histórico, etc. etc.
Gipuzkoako foruak, titulu gehigarriak eta kontsiderazioak, araudiak, laburpen historikoa, etab.
Liburua zertan den
XIX. mende erdialdean Foruen argitalpenik ez zegoenez, egileak liburu hau osatu zuen interesatu guztien eskura jartzeko. Liburuak lau zati ditu. Lehenean, Gipuzkoako foruak (330 atal) eta gehigarriak (29 atal) jasotzen dira. Bigarrenean, berriz, 1758tik 1866 arte gehitutako izenburu osagarriak.
Hirugarrenak foruei buruzko hausnarketak: foruak, aldaketak, erlijio espiritua, administrazioa, gerra, merkataritza, hezkuntza eta ongintza.
Soraluzeri buruzkoak
(5-6. orrialdeak)
- INDUSTRIA: Antzinako burdinola ospetsuetatik ia ez dago bakar bat ere martxan... Lantegiak... Errenterian, Pasaian, Donostian, Hernanin, ibaiertzetako herrietan, Oria eta Urola ibaietan bereziki, Zarautzen, Elgoibarren, Eibarren, Soraluzen, Bergaran, Arrasaten eta beste batzuetan ikusten dira.
(59-60. orrialdea)
- I, II, III eta IV. ATALAK. HERRIEN JARLEKUEN ORDENA, BOTOA EMATEKO ETA ORDAINTZEKO SUAK
- HERRIEN JARLEKUAK eta botoa emateko txanda. Soraluze 23. jarlekua. 26 suekin botoa ematen du, 26 suekin laguntzen du.
(76. orrialdea)
- XIII IZENBURUA. Probintziaren Ermandade Alkatei buruzkoa, eta nola jokatu behar den Ermandadeekin
- I ATALA. ERMANDADE ZAZPI ALKATEEN URTEKO HAUTAKETA
- Beste bat Arrasate, Bergara, Gatzaga, Elgeta, Soraluze eta Eibar bere auzoekin: Arrasate da hautatze-tokia eta lehen bi urtetako egoitza, eta Bergara hirugarrenean.
(93. orrialdea)
- ERANSKINA. XIV izenburua
- IV ATALA. GIPUZKOAKO ESKRIBAJTZA-KOPURUA 109ra MURRIZTEA
- Numeriak. Soraluze 1
(106. orrialdea)
- ERANSKINA. XVIII izenburua
- I ATALA. GIPUZKOAKO ALKABALAREN BETIRAKO BANAKETA
- Soraluzeko Kontzejua 17,232 1/2 marabedí.
(130. orrialdea)
- ERANSKINA. XXIV izenburua
- I ATALA. GIPUZKOAKO 100 GIZONEKO KUPOAREN BANAKETA ERREGE ZERBITZURAKO
- Soraluze gizon 1/2.
(209. orrialdea)
- IX izenburua
- Aldi berean, Batzordea bere interesen alde, Soraluzeko hiribilduko udalari (1757) zera erantzun zion, foru militarrak ez zuela bertako lantegietako zuzendaria salbuesten zergak ordaintzetik -alkoholdun edarien ordainketatik-, eta 1758an agindu zuen zergak ordaintzeko edariak kontsumitzen ziren tokian.
(218. orrialdea)
- XIV izenburua
- BERGARAKO BARRUTIA
- Herria: Soraluze. Notaria: 1. Kokapena: Soraluze
(366. orrialdea)
- BATZARREN ETA ALDUNDIAREN ARAUTEGIA
- BATZAR OROKORRAK
- III ATALA. KARGUA UZTEN DUEN DIPUTATU OROKORRAREN EGOITZA, BERRIEN IZENDAPENA, KOPURUA ETA BESTE ESKUDUNTZAK
- 12. artikulua
- Oharra. ... Behin aurrekoak argituta, hona hemen 1852eko jarlekuen ordena... Soraluze, 24 su.
(511. orrialdea)
- PLACENCIA. Edo garai bateko Placencia de Soraluce.
Erreferentziak
Fueros de Guipúzcoa. Espainiako Liburutegi Nazionala (Madril).