«Sologoeneko zentral historikoa (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
97. lerroa: | 97. lerroa: | ||
[[Fitxategi: Agarrebeiztei_baserria._Txabola_01_(Kontrargi_2002).jpg | thumb |left | 400px | Agarrebeizteiko ur-biltegia (Kontrargi 2002)]] | |||
==Ozuma: datu teknikoak== | ==Ozuma: datu teknikoak== | ||
===Sarrerako erretenak eta ur-biltegia=== | ===Sarrerako erretenak eta ur-biltegia=== | ||
Ustiaketa honen urak bi errekatik hartu, eta [[Agarrebeiztei baserria (eu)|Agarrabeiztei]]ko ur-biltegira eramaten ziren. | |||
Ozuma errekatik zetorren erretena porlanezkoa zen, sekzio trapezialarekin, eta estalita zegoen. Guztira 787,70 metro zituen. Oitturritik zetorrenak ezaugarri berberak zituen eta luzeera, berriz, 1.100 metrotakoa zen. | |||
Agarrebeizteiko ur-biltegia Sologoeneko zentrala baino 302 metro altuago dago. Neurriak 16 x 6 metro dira (kanpotik). Harrizko ganga batek estaltzen du, eta gainetik lurra dauka. | |||
[[Fitxategi: Sologoeneko_zentrala._Deba_ibaiaren_azpiko_tutua_(Juan_Carlos_Astiazarán_2019).jpg | thumb | right | 400px | Ibai-azpiko tutua (J.C. Astiazarán 2019)]] | |||
===Tutu behartua=== | ===Tutu behartua=== | ||
Ura Agarrebeizteiko ur-biltegitik zentraleraino tutu behartu baten bidez eramaten zen. Tutu honen diametroa 200 milimetrotakoa zen, eta burdin urtuaz egina zegoen. | |||
Tutuak 634 metro zituen, eta Deba ibaia azpitik pasatzen zen, [[Irukurutzeta errebuelta (eu)|Irukurutzeta errebuelta]] parean, ''sifoia'' erabiliz. | |||
Honetaz gain, 200 metrotako beste tutu batek [[Joangoerreketa (eu)|Joangoerreketatik]] (Sologoen errekatik) ekartzen ur gehiago zuen. Tutu hau zuzenean heltzen zen turbinaraino. | |||
===Pelton turbina=== | ===Pelton turbina=== | ||
Ur honek Pelton motako turbina mugitzen zuen; izatez, turbina mota hau oso egokia da aldapa handiko urak ustiatzeko, nahiz eta emari eskasa izan<ref>Gaur egun mota honetako sistemak Pirinioetan, Kantauri mendietan, Alpeetan… ikus daitezke.</ref>. | |||
123. lerroa: | 128. lerroa: | ||
Urak behin turbinatu ondoren, hustubidea zegoen (irteerako erretena) berauek Deba ibaira berriz isurtzeko. Hustubide hau errepidearen azpitik pasatzen zen. | Urak behin turbinatu ondoren, hustubidea zegoen (irteerako erretena) berauek Deba ibaira berriz isurtzeko. Hustubide hau errepidearen azpitik pasatzen zen. | ||
<gallery mode="packed-hover" heights=" | <gallery mode="packed-hover" heights="120"> | ||
Sologoen._Eraikina._Behe_solairuaren_planoa.jpg | Eraikina. Behe solairuaren planoa | Sologoen._Eraikina._Behe_solairuaren_planoa.jpg | Eraikina. Behe solairuaren planoa | ||
Sologoen._Eraikina._Lehen_solairuaren_planoa.jpg | Eraikina. Lehen solairuaren planoa | Sologoen._Eraikina._Lehen_solairuaren_planoa.jpg | Eraikina. Lehen solairuaren planoa | ||
Sologoen._Erretena_09._Irteerakoa.jpg | Irteerako erretena | Sologoen._Erretena_09._Irteerakoa.jpg | Irteerako erretena | ||
</gallery> | </gallery> | ||
137. lerroa: | 139. lerroa: | ||
23:03, 17 uztaila 2023(e)ko berrikuspena
- Oharra: Gaur egungo Sologoeneko zentrala ikusteko, sakatu hemen.
Izenak
Garai baten Elektrika edo la eléctrica moduan ezagutzen zen.
Lehen urteak
Zentralaren sorrera
Zentral honek hainbat tokitako urak biltzen zituen: Deba ibaitik, Urruztitik eta Joangoerreketatik.
Emari nagusia Deba ibaitik hartzen da. 1898. urteko ekainak 4an Jose Miguel Aranguren Pagoegik emakida lortu zuen, baina bi urte geroago Bergarako Juan Jose Larrañaga eta Santos Gallastegiri saldu zien, 1900.eko urtarrilak 14an hain zuzen. Ostean Larrañaga jauna jabe bakarra bihurtu zen. Cristina Francisca alabak eta Jose Francisco Sologaistua suhiak zentralaren ardura hartu zuten.
Ozumako emakida
1911.ko urriak 19an Juan Jose Larrañagak beste emakida bat lortu zuen, Urruztitik (Osuma eta Oitturri lurretatik) datorren ura ustiatzeko. Ur hauek Deba azpitik ekarri zituen zentraleraino, baina ez ziren ubide nagusiko urekin nahasten: turbina propioa zuten, Pelton motakoa. Turbina honetara ekarri zituzten Joangoerreketako urak ere.
Juan Jose Larrañaga hil zenean semeek hartu zuten zentrala, Higinio Larrañaga y hermanos izenpean.
Antonio Zabalaren eskuetara
1913.ko martxoak 14an Juan Jose Larrañagaren semeek zentrala eta emakidak Antonio Zabala Garai jaunari saldu zizkioten. Honek Sagar-erreka zentrala ere erosi zuen 1915. urtean.
1920.ko otsailak 13an, jabe berriak hiru emakidak Elektra Irurak-Bat enpresari pasa zion. Enpresa hau Antonio Zabala y Cía enpresarena zen, eta jabea beti Antonio Zabala.
1934. urteko uztailak 18an Elektra Irurak-Bat enpresak izena aldatu zuen, Zabala, Unzurrunzaga y Cía bihurtuz, Antonio Zabalaren familia politikoari lekua egiteko.
Cristina Francisca Larrañagak eta Jose Francisco Sologaistuak zentrala laga zutenean, Santi Etxeberriaren aita eta osaba aritu ziren urte askotan.
Kokapena
Sologoen: datu teknikoak
Sologoeneko zentralak hiru tokitako urak erabiltzen zituen: Deba ibaitik, Ozuma eta Urruzti arteko errekatik eta Joangoerreketatik (Sologoen erreka).
Osintxuko presa
Presa nagusia Deba ibaian dago, Osintxuko auzoan (Bergara), Mugarri baserriaren bestekaldean, udal mugarritik 350 bat metro gora eta Osintxuko zubitik 550 bat metrotara.
Presa 3,5 metro altu, 2,5 metro sendo eta 31,5 metro luze da. Hauetatik 28 ura gainetik isurtzeko erabiltzen dira, eta gainontzeko 3,5 metrotan uhatea eta erretenaren mekanismoak daude.
Sarrerako erretena
Presatik abiatuta, urak ia 824 metro egiten zituen turbinara heltzeko. Horietatik 438,3 aire zabalean, eta beste 385,5 bi tuneletan.
Turbina XXX
Deba ibaitik zetozen urak XXX tubinan turbinatzen ziren. Potentzia hemen sartu ueta enparauak.
Ozuma: datu teknikoak
Sarrerako erretenak eta ur-biltegia
Ustiaketa honen urak bi errekatik hartu, eta Agarrabeizteiko ur-biltegira eramaten ziren.
Ozuma errekatik zetorren erretena porlanezkoa zen, sekzio trapezialarekin, eta estalita zegoen. Guztira 787,70 metro zituen. Oitturritik zetorrenak ezaugarri berberak zituen eta luzeera, berriz, 1.100 metrotakoa zen.
Agarrebeizteiko ur-biltegia Sologoeneko zentrala baino 302 metro altuago dago. Neurriak 16 x 6 metro dira (kanpotik). Harrizko ganga batek estaltzen du, eta gainetik lurra dauka.
Tutu behartua
Ura Agarrebeizteiko ur-biltegitik zentraleraino tutu behartu baten bidez eramaten zen. Tutu honen diametroa 200 milimetrotakoa zen, eta burdin urtuaz egina zegoen.
Tutuak 634 metro zituen, eta Deba ibaia azpitik pasatzen zen, Irukurutzeta errebuelta parean, sifoia erabiliz.
Honetaz gain, 200 metrotako beste tutu batek Joangoerreketatik (Sologoen errekatik) ekartzen ur gehiago zuen. Tutu hau zuzenean heltzen zen turbinaraino.
Pelton turbina
Ur honek Pelton motako turbina mugitzen zuen; izatez, turbina mota hau oso egokia da aldapa handiko urak ustiatzeko, nahiz eta emari eskasa izan[1].
Eraikina eta hustubidea
Eraikinak hiru zatitan eginda zegoen. Zaharrena erdiko zatia zen. Salogoen turbina sartzeko. Beheko plantan Salogoen turbina zuen, eta lehenenan makinistaren etxebizitza.
Gero, ezkerreko zatia eraiki zen (hegoaldekoa). Beheko plantan Pelton turbina zegoen, sala de maquinas. Beste solairua zuen gainean.
Iparraldean, berriz, biltegia zegoen.
Urak behin turbinatu ondoren, hustubidea zegoen (irteerako erretena) berauek Deba ibaira berriz isurtzeko. Hustubide hau errepidearen azpitik pasatzen zen.
Zentralaren energia-ekoizpena
Zentralak urtero bataz beste 815.000 kwh ekoizten ditu, baina kontutan hartu behar da gaur egun %50eko etekina duela. 2018 urteko inbertsioa etekin hau igotzeko da.
Udalak erosi
Jose Luis Larrañaga alkatea zela, 1965. urteko uztailak 13an Soraluzeko Udalak zentrala erosi zuen, dagozkion emakidekin.
Urteetan geldituta egon zen, Iberduero inguruko monopolioa zuelako. Egoera kaxkarrean bazegoen ere, urte batzuk geroago paretik Guardia Zibilen konboia pasatzen ari zela ETAk bonba eztandarazi zuen eta eraikin zaharra zeharo hondatu zuen.
Eusko Jaurlaritza eratu zenean, Energiaren Euskal Erakundea sortu zuen[2]. Energia esparruan kanpoko mendekotasuna arindu nahian, erakunde honek zentral zaharren berrizteak bultzatu zituen. Bertxineko (Andoain) eta Ereñozuko (Errenteria) zentralen ostean, Soraluzekoa hirugarrena izan zen.
Zaharberritze honetan Joanerreketatik eta Urruztitik zetozen urak ez ziren erabili. Beraz, zentrala turbina bakarrarekin geratu zen, Deba ibaiaren urek eragindakoa.
Sologoeneko Zentral Hidroelektrikoa (Central Hidroelectrica Sologoen S.A sozietate publikoa) 1989ko abenduaren 28an eratu zen, eskritura publiko bitartez. Eta Gipuzkoako Lurraldeko Industria Ordezkaritzaren baimena lortu ondoren, 1991ko irailaren 19an ipini zen martxan Sologoeneko zentrala, orduko alkatea Luis Felipe Galarraga zela.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)