«Kortazarreko erromatar kanpamendua (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    38. lerroa: 38. lerroa:

    ==Ondorioak==
    ==Ondorioak==
    XIX. mende aurretik uste zen Kantabriar Gerretan Augusto enperadoreak Gipuzkoatik Asturiaserainoko esparrua konkistatu zuela. Baina XIX. mendean historia berrikusi zuten, eta Augustok bakarrik kantabro eta asturen aurka aritu zela ondorioztatu zen. Euskaldunok, antza, pakea egin zuten er
    Cuando los romanos aparecieron por las tierras de las actuales Euskadi y Navarra, en el primer siglo antes de Cristo, los habitantes de estas zonas vivían en los poblados de la llamada Edad de Hierro. La pregunta que se hacen los historiadores y arqueólogos es: ¿hubo conflicto, guerra y conquista? El arqueólogo vizcaíno Antxoka Martínez Velasco (izquierda), especializado en esa época, cree que sí, y que prueba de ello son los vestigios de campamentos militares romanos que han aparecido en las últimas décadas. En algunos casos, esos emplazamientos habían sido confundidos con restos de poblados de la Edad de Hierro.

    61. lerroa: 64. lerroa:
    Aurkikuntza egiaztatzeko, udan bi lan egin mota ziren. 9 lagunen talde batek garbiketak eta katak egin zituzten, beste bi lagun miaketa-magnetikoaz arduratzen ziren bitartean. Lehengo aldia da halako erromatar gotorlekua agertu dela Gipuzkoa osoan.

    1936-1939 tartean soldaduak bertan gotortu zirenez, aztarnategia hainbat puntutan irauli zuten. Gainera, topatutako aztarna gehienak garai honetakoak ziren.
    1936-1939 tartean soldaduak bertan gotortu zirenez, hainbat puntutan aztarnategia iraulita agertu zen zuten. Gainera, topatutako aztarna gehienak garai honetakoak ziren.
     
    19:06, 4 otsaila 2022(e)ko berrikuspena

    Kortazarreko / Karakateko
    erromatar kanpamendua
    Kortazarreko Haitza. Erromatar kanpamendua (Arkotxa Martinez 2016).jpg
    Estiloa Erromatarra
    Mendea K.a. I.
    Kokapena Kortazarreko Haitza
    Mota Arkeologia

    Azalpena

    Kortazarreko erromatar kanpamendua castra aestiva motakoa zen; hau da, udan erabiltzekoa. Erromatarrek uda partean egiten zuten gerra, eta egitura hauek egokiak ziren gau batez edfo hilabetez erabiltzeko. Topografoak aurretik joaten ziren eta paraje egokia aukeratzen zuten. Gero, soldadu-saldoa heltzerakoan norberak bazekien kanpamendua altzatzeko bere lana zein zen.

    Kanpamendua aldapan dago. Tontorrean kanpamendua eraiki zuten, eta aldaparen erdian defentsa lerroa; horretarako lubakia zulatu eta ateratako lurra goiko aldean pilatu zuten, aggeri edo lubeta bat antolatuz[1]. Lurrezko hesi hartan enborrak sartu zituzten, bizpahiru metrotako vallum edo egurrezko hesia altzatuz. Honen gainean verma izeneko pasabidea zegoen, zaindarientzat.

    Hesi honen erdialdean atea zegoen. Eta ateburuan, kanpamendu barruan, antzeko beste hesia altzatu zuten, atea babesteko asmoz. Kanpamenduko alboek zein atzekaldeek ez ziren hesituta: Arkotxa Martinezen esanetan, "(erromatarrek) ez zuten hesirik behar, beraientzako garrantzitsuena etsaia begi bistan izatea zen, modu honetan... lehen bailehen berun-jaurtigaiak habailaz jaurtitzeko".

    Lubakia eta lubetaren aztarnak (Antxoka Martinez)

    Kortazarreko haitzerainoko errepidea egin zutenean, antenak bartan jartzeko, defentsaren hegoaldeko ertza jan egin zuten. Lurraren koloreztapen desberdinek ederki asko erakusten dute garai bateko lubakia (ordutik hona berriro beteta) eta lubeta (askoz apalagoa, baina ikusgarri oraindik).

    Egindako indusketetan ez da gertu ezer noizkoa den zehazteko. Segur aski, Kristoren aurreko azken hamarkadetan eraikiko zuten, Bellum Civile (K.a. 49-44) eta Kantabriar Gerren (K.a. 29-19) tarteko epekoa izango da.

    Kortazarrekoa ez da Burdin Aroko kastroa: hauek harrizko hesiak zituzten, kastro osoa ixten zuten, eta atea ertz batean zegoen. Kortazarreko kanpamenduan, berriz, lurrezko hesia (lubeta) agertu da, alde batean bakarrik, eta atea erdi-erdian zuen, erromatar kanpamendu "klasikoen" moduan.

    Bi mila urte geroago, Espainiako Gerra zibilean (1936-1939), beste soldadu batzuek ere bertan gotortu ziren, erromatarren gotorlekuan hain zuzen. Ondorioz, hainbat puntutan aztarnak nahastuta daude.

    Arkotxa Martinez, Karakateko kanpamendu erromatarrari buruzkoak azaltzen
    (begiratu 31:15 minutuan)
    El final de la edad del Hierro en Gipuzkoa. Panorama actual e hipótesis de interpretación
    Arkotxa Martinez Velasco (Koldo Mitxelena kulturunea 2022/01/25)

    Ondorioak

    XIX. mende aurretik uste zen Kantabriar Gerretan Augusto enperadoreak Gipuzkoatik Asturiaserainoko esparrua konkistatu zuela. Baina XIX. mendean historia berrikusi zuten, eta Augustok bakarrik kantabro eta asturen aurka aritu zela ondorioztatu zen. Euskaldunok, antza, pakea egin zuten er

    Cuando los romanos aparecieron por las tierras de las actuales Euskadi y Navarra, en el primer siglo antes de Cristo, los habitantes de estas zonas vivían en los poblados de la llamada Edad de Hierro. La pregunta que se hacen los historiadores y arqueólogos es: ¿hubo conflicto, guerra y conquista? El arqueólogo vizcaíno Antxoka Martínez Velasco (izquierda), especializado en esa época, cree que sí, y que prueba de ello son los vestigios de campamentos militares romanos que han aparecido en las últimas décadas. En algunos casos, esos emplazamientos habían sido confundidos con restos de poblados de la Edad de Hierro.

    «En los poblados de la Edad de Hierro de Gipuzkoa no se han encontrado signos de batalla, de destrucción. Pero eso no significa que no hubiera ataques por parte de las tropas romanas. Yo creo que sí hubo conquista, y los campamentos que hemos hallado son prueba de ello. Pero todavía nos faltan datos. Lo más lógico es que los indígenas se resistieran ante aquellas gentes que venían a cambiarles sus modos de vida», manifestó Martínez.

    Ilntze (lekeitio), Andagosta (raba), Fitero-zintroniko, Gazplaz (Zizur), Zarbeta (Aranguren ibarra). beti K.a- I. mendekoa. ;os Cascajos (Zangoza) eta Allide (Ibiriku), Kristo osteko I. mendkoak

    Geroago, 29 y 19 a.C. Palentziako Bernorio eta La Loma, Augustok egindakoak nkantabro eta asturen gerran.

    2016 urte bukaeran Aranzadiko teknikoek Kortatzarreko haitzen (Karakate) inguruan erromatar gudarosteak eraikitako defensa lerroaren aztarnak topa zituzten, Gipuzkoan agertu den lehena.

    Arkotxa Martinez arkeologoaren iritziz, kanpamendu honek erakusten du gerra izan zela bertakoen[2] eta erromatarren artean (Kantabrian, erromatarrek eta kantabroek urte luzeetan gerratan ibili zirela, ohikoak direla halako defentsa lerro erromatarrak) edo, bestela, komertzioarekin lotuta[3].

    Aranzadikoak lanean (Antxoka Martinez 2016)

    Indusketak (2016)

    XXI mende hasieran Soraluzek, Bergara eta Elgoibarrekin batera, Arbasoak egitasmoa abiatu zuen. Helburua Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa balioan jartzea da.

    2016 urte hasieran arkeologo talde batek egindako bisita batean, Kortazar/ Karakate inguruan defensa lerro bat antzeman zuten, ezaugarri guztien arabera (kokapena, teknika, sarrera sistema...) erromatarren garaikoa izan zitekeena[4].

    Aurkikuntza egiaztatzeko, udan bi lan egin mota ziren. 9 lagunen talde batek garbiketak eta katak egin zituzten, beste bi lagun miaketa-magnetikoaz arduratzen ziren bitartean. Lehengo aldia da halako erromatar gotorlekua agertu dela Gipuzkoa osoan.

    1936-1939 tartean soldaduak bertan gotortu zirenez, hainbat puntutan aztarnategia iraulita agertu zen zuten. Gainera, topatutako aztarna gehienak garai honetakoak ziren.

    Historian lagatako arrastoak

    Aurkikuntza hauek aspaldiko kontu zaharra berretsi zuten, hau da, Mendigainen erromatar kokagunea izan zela, eta Muskiritsu mendiaren izena latinezko Mons Quiritumetik datorrela.

    1922 urtean Julio de Urquijok artikulu bat[5] argitaratu zuen, Juan Antonio Mogelen Leloren kantuari buruzko izkribu batzuk aztertzen. Izkribu horietan, besteak beste, Mogelek dio:

    (Elezahar hori) Mosquirichu Mons quiritum izenaren usteldura dela dioen tradizioan oinarritzen bada, gerta liteke erromatarrak Debatik etorri izana, aipatutako mendira igo eta izen hori ematea.[6]

    Urte berean, Aranzadik, Barandiaránek eta Egurenek aipu berea jaso zuten Exploración de dieciseis dólmenes de la sierra Elosua-Plazentzia bere liburuxkan, baina jatorria aipatu gabe.

    Erreferentziak

    1. Lurreko hesia, mendoitza edota ezponda moduan ere ezagutua.
    2. Estrabonen arabera, Deba ibaitik ekialdera karistiarrak ziren, eta mendebaldera autrigoiak. Beraz, erromatarrak bi tribuen tartean kokatu ziren.
    3. Campamentos romanos en el País Vasco y Navarra. Historia y Arqueología (2018).
    4. Karaketa mendia. Antxoka Martinez (Aranzadiana 2016).
    5. La Crónica Ibargüen-Cachopín y el Canto de Lelo. Julio de Urquijo e Ibarra (RIEV Revista internacional de los estudios vascos = Eusko ikaskuntzen nazioarteko aldizkaria, 13 alea, 3.zbk. 458-282 orr.)
    6. Si (la leyenda) se funda en alguna especie de tradición, que ha quedado, de que Mosquirichu es corrupcion de Mons quiritum, pudo suceder que viniendo los romanos por Deva suviessen a dho monte y le diesen tal nombre.