«1765.eko izurritea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    24. lerroa: 24. lerroa:


    ==Azterketa==
    ==Azterketa==
    Ez da ezagutzen zerk eragin zuen izurritea, baztangarena zen ([[1598ko izurritea (eu)|1598.eko izurritearen]] moduan) edo beste motakoa. Dena dela, Soraluzen izen den hilgarriena izan zen.
    Ez da ezagutzen zer motako izurritea zen.
     
    Ezin izan zen izurri bubonikoaren kasua, [[1598ko izurritea (eu)|1598.eko izurritearen]] moduan, Europako azken agerpena 1720ean gertatu zelako, Marsella eta Proventzan. Akaso baztanga<ref>[https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Baztanga Baztanga edo nafarreria]. Wikipedia (euskaraz).</ref> edo nafarreria izan zitekeen, baina ez dago batere garbi. Dena dela, Soraluzen izen den hilgarriena izan zen.


    Hildakoen arabera, mutil eta gizonak gehiago jotzen zituen (74 hildako) neska eta emakumeak baino (44).
    Hildakoen arabera, mutil eta gizonak gehiago jotzen zituen (74 hildako) neska eta emakumeak baino (44).

    01:24, 19 urtarrila 2022(e)ko berrikuspena

    Bi urteko heriotzak

    1765.eko lehen hilabeteak

    Aurreko urtetako gari uztak oso eskasak izan ziren, bai Euskal Herrian zein Gaztelan. 1765. urtean Carlos III.ak gari merkatua liberalizatu zuen, eta prezioak asko igo zuten, gosea eraginez.

    Soraluzen, aurreko urteak normalak izan ziren osasun aldetik: 1760 (29 hildako), 1761 (42), 1762 (41), 1763 (29) eta 1764 (33). Eta lehen zortzi hilabeteetan ere 21 hildako errejistratu ziren, nahikoa normala.


    San Roke Txiki irudia

    Hasiera

    Irailean izurritea heldu zen Soraluzera. Jende asko gaixotu zen, eta hilabete honetan bost hildako izan ziren, 4 ume eta heldu bat.

    Soraluzetarrak, kezkatuta, San Roke Txiki ekartzea erabaki zuten, irailak 29an, betiko moduan bederatziurrena egiteko:

    Eliz-batzarrari baimena eskatu eta horrek eman ondoren, hiri honetako gaixotasun gaiztoekin bukatzeko, hainbeste jende hiltzen dutenak, Gurutze Santuko ermitatik San Roke jauna ekartzea erabaki da, gaixotasunen abokatua baita, eta bera parrokiako elizan daukagunean bederatziurrena egingo zaio, gaixotasun horiekin bukatzeko.


    Bi urteko heriotzak

    Hilabete gogorrenak

    Baina txarrena oraindik ez zen heldu. Hurrengo bi hilabetetan izurriteak gogor jo zuen Soraluze, 101 hildako eraginez. Mutil eta gizonen artean 62 izan ziren hildakoak; neska eta emakumeak, berriz, 39.

    Abenduan, berriz, hildakoen kopurua asko apaldu zen, 14 besterik ez. Eta hurrengo urterako izurritea desagertua zen herritik.


    Azterketa

    Ez da ezagutzen zer motako izurritea zen.

    Ezin izan zen izurri bubonikoaren kasua, 1598.eko izurritearen moduan, Europako azken agerpena 1720ean gertatu zelako, Marsella eta Proventzan. Akaso baztanga[1] edo nafarreria izan zitekeen, baina ez dago batere garbi. Dena dela, Soraluzen izen den hilgarriena izan zen.

    Hildakoen arabera, mutil eta gizonak gehiago jotzen zituen (74 hildako) neska eta emakumeak baino (44).

    Zerena ez dakigu. Soraluzen jo egin duen gogorrena, dudarik gabe.


    Eragina

    Izurritearen eraginez, 1765 izan zen hildako gehien errejistratu zen urtea (138). Urruti geratzen dira 1795 (97 hildako), 1809 (99) eta 1864 (69).

    Ramiro Larrañagaren arabera[2], 1766.ean Soraluzek 1.356 biztanle zituen. Beraz, aurreko urtean izurriteak biztanleriaren ia hamarrena hil zuen.

    Heriotzek eragin ekonomiko handiak izango zituzten eta, agian honengatik, hurrengo urtean soraluzetar asko Elgoibarretik zetozen matxinoei batu zitzaien.


    Erreferentziak

    1. Baztanga edo nafarreria. Wikipedia (euskaraz).
    2. Soraluze. Monografía histórica. Ramiro Larrañaga (Soraluzeko Udala 1993).