«Sasikoak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
(Orria sortu da. Edukia: thumb | right | 400px | Kajakoen tornua Sasikoak, ezkontzaz kanpo jaiotakoak. Hemen sasiko aitabakoak hartuko ditugu, baina ez aitak...) |
No edit summary |
||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
Sasikoak, ezkontzaz kanpo jaiotakoak. Hemen sasiko aitabakoak hartuko ditugu, baina ez aitak onartutakoak (egon, baziren. Bestela Pero Elio jaunak XVI mende bukaeran). | Sasikoak, ezkontzaz kanpo jaiotakoak. Hemen sasiko aitabakoak hartuko ditugu, baina ez aitak onartutakoak (egon, baziren. Bestela Pero Elio jaunak XVI mende bukaeran). | ||
20:07, 14 urtarrila 2022(e)ko berrikuspena
Sasikoak, ezkontzaz kanpo jaiotakoak. Hemen sasiko aitabakoak hartuko ditugu, baina ez aitak onartutakoak (egon, baziren. Bestela Pero Elio jaunak XVI mende bukaeran).
Kopuruak
Donostiako Elizbarrituko bataio agirien arabera, 1900. arte Soraluzen gutxienez 728 sasiko errejistratu dira[1].
Jaiotza guztiekin alderatuta, ez dira asko izan (%4a).
Baina urteen zehar sasikoan kopurua ez da beti antzekoa izan.
Hiru aro bereizten dira, ondo nabarmen. Lehen aroak XVI. eta XVII. mendeak hartzen ditu. Urte hauetan sasikoen kopurua oso altua da, goia 1625-1650 urtetan jo zuela, Soraluzen jaiotakoen lautik bat sasikoa zela. Gero, XVII. mendea bukaeran, sasikoen kopurua kajakoen parera amiltzen da. Azkenik, XVIII.ren bukaeran hasi ziren gerra eta krisi ekonomikoekin batera, bai kajakoak zein sasikoak hasten dira, paraleloan, XIX. mendearen lehen erdian goiak jotzen duela. Hala ere, kopuruak ez dira oso handiak.
Aro Modernoa (XVI-XVIII mendeak)
Sasoi hartan sexu morala zein ohiturak ez ziren zorrotzegiak. Ondorioz, sasikoen kopurua oso altua zen: Soraluzen, jaiotza agirietan aitaren izenik ez dutenak %15-25an egoten ziren, urtearen arabera. Honetaz gain, baziren aitak aitortutako sasikumeak… eta amaren senarrak aitortutakoak ere.
Baina, sasikumeak gizartean onartuak zirenez, gurasoek (amek, gehienetan) ez zuten presiorik sentitzen bazterretan lagatzeko (garai hartan delitua zena)… Hala ere, inoiz egiten zuten, 1784.ean moduan, gero Martin bataiatu zuten umearen kasuan esateko[2].
Aro Modernoan Soraluzen ez zen kajako ume askorik errejistratu, hamar bat mende bakoitzeko; guztira 18 mutil eta 19 neska.
Hala ere, XVIII. mende bukaeran kopuru hau hazten hasi ziren, hurrengo mendean gertatu zena iragarriz. Inflexio puntua Frantziako Konbentzioaren Gerra (1794) zela esan daiteke, honek egoera ekonomiko-soziala hankaz gora irauli zuen eta.
Aro Modernoa (XVIII. mendea)
XIX. mendea
Ia laurehun urtetan (1540-1900) 86 kajako errejistratu baziren, azken mendean (1801-1900) 51 kasu izan ziren, ia %60a. Guztira 27 mutil eta 24 neska.
Kajakoen kopurua igotzeko arrazoiak asko ziren. Alde batetik, mende aldaketarekin legeak gogortu ziren: 1796.etik aurrera umeak lagatzea ez zen delitu izango, baina 1822.ean abortua delitutzat hartu zen. Bestetik, moral sexuala estutu zen, eta harekin batera ohiturak. Bestetik, inguruan izandako gerrak leudeke: Frantziako Konbentzioaren gerra (1792-1795), Espainiako Independentzia gerra (1808-1814), lehen Karlistada (1833-1839), bigarren Karlistada (1872-1876)... eta hainbat gerrilla, pronuntziamiento, liskar eta matxinada; eta gerra haueta Soraluze okupatua izan zen, kalte ekonomko zuzena jasanez eta hainbat biztanleen emigrazioa eraginez. Azkenik, Soraluzeko armaginek nekez jarraitu zituzten sasoi hartan armagintzak izandako garapen teknologikoak, modu honetan bere lehiakortasuna murriztuz eta herriko ekonomia kaltetuz.
Honen guztien eraginez, XVIII. mende bukaeran kajakoen kopurua igo zen modu nabarmenean, bai modu absolutuan zein jaiotzen ehunekotan; eta XIX. mendearen zehar, gorabeherak gorabehera, ez zen aurreko mailara apaldu.
Agintarien erantzuna
Arazoari aurre egiteko agintariek hainbat ekintza jarri zuten martxan. 1798.ean Kalagorriko apezpikuak inklusa (haur edo ume abandonatuen etxea) sortu zuen Arrasaten. Urte batzuk geroago Gipuzkoako Aldundiak dozena erdi "tornu"[3] ezarri zituen, horietako bat Arrasaten ere; tornu hau Bergarara eraman zuten 1844.ean. Lagatako umeen hilkortasun tasa oso altua izaten zen.
XIX. mendean Gipuzkoan bakarrik 10.000 ume baino gehiago laga ziren tornuetan. Amak, gehienetan, neska gazte ezkongabeak izaten ziren. Askotan umea seinale edo ikurren batekin uzten zuten, inoiz itzultzen baziren berriro jasotzera umea ezagutu ahal izateko; baina oso kasu gutxitan izaten zen hau, %4an asko jota. Soraluzen 1849/03/20an ume jaioberria agertu zen, egunean bertan bataiatu zutela Vicente izenarekin. Handik denbora batera ama agertu zen, Brigida Echeverria Barrundia eibartarra, umea jaso zuen eta Eibarren bataiatu zuen berriro, Candido izenarekin.
Jenero ikuspegia
Bada missing girls izeneko fenomenoa[4], gizarte batean andra baina gizon dezente gehiago direnean. Honen jatorria haurraldian izaten da: neska gehiago abortatzen dira, edo umetan hiltzen dira, edo bazterretan uzten dira, edo mutilak baino gutxiago elikatzen edo artatzen dira… Arrazoia baliabideen eskasean datza: denentzako ez baleude, mutilak lehenestuko ziren nesken aldean. Gaur egunean Asian eta Afrikan ematen bada ere, aspaldian Europan ere eman zen fenomeno hau.
Soraluzen izandako sasikoen jeneroa aztertuta, 378 mutil eta 342 neska agertzen dira (eta beste zortzi izenik ere ez daukatenak). Zenbaki hauekin pentsa daiteke nesken %10a "falta" dela (378 - 342 = 36, bain gutxiago izango dira, izenik gabeko 8 horien gehienak neska izango direlako), baina "missing girls" horiek ez zituzten bazterretan laga, ez Soraluzen behintzat, bertako kajakoen artean ez dira agertzen eta.
Ezin da esan neska horiek abortatuak izan ziren, edo Soraluzetik kanpo lagata, edo zenbakiak berez halakoak izan zirela.
Kajakoak. Inguruko herriak
- Oharra. Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Eibar, Elgoibar eta Debako datuak hartu dira, baita Gipuzkoakoak ere.
Orokorrean, XVI. mende hasieran Gipuzkoako sasikoen kopurua %5ean zebilen, baina umeen datuekin alderatuta, inguruko herrietan kajako gutxiago agertu ziren. Salbuespenak XIX mendekoak dira: 1826-1850 epean Deba eta Arrasate (1798-1844 urteetan kajakoen torno bat Arrasaten izan zen, Kalagorriko apezpikuak ezarria), eta 1851-1875an Bergara (1844.ean Aldundiak Arrasateko tornua bertara eraman zuen).
Baina orokorrean Debarroan kajako gutxiago izan ziren. Eta nabarmenak dira oso Soraluzeko kopuruak, Gipuzkoaren herenak. Agian, herri industriala izanik baliabide gehiago izango ziren eta hortik ume gutxiago laga izana.
Abizenak
Amarenak noski. Inoiz aitarenak, baina hemen ez dira kontuta hartu
Erreferentziak
- ↑ Zuzenean aitaren izenik gabe agertzen direnak, nahiz eta inoiz agiria urratuta izan.
- ↑ Auto de oficio por el hallazgo de un recién nacido expósito en la villa de Placencia (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1784/11/19).
- ↑ Umeak modu anonimoan lagatzeko prestutako etxeak.
- ↑ Missing women. Wikipedia (ingelesez).