«Mendiola baserria (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
41. lerroa: | 41. lerroa: | ||
1728. urtean Soraluzeko Udalak Manuel de Mendiola sindiko prokuradorea ahalbidetu zuen 850 dukateko auzia hasteko. Berme gisa, 25 jauntxok (eta gainontzeko biztanleek) beren ondasunak bahian eman zituzten; tartean Andrés de Arana Mendiola zen, Mendiola eta Mendotz baserriak hipotekatu zituela<ref>(Soraluzeko Udal Artxibategia. Eskritura Publikoen Erregistroa 1728/10/25).</ref>. | 1728. urtean Soraluzeko Udalak Manuel de Mendiola sindiko prokuradorea ahalbidetu zuen 850 dukateko auzia hasteko. Berme gisa, 25 jauntxok (eta gainontzeko biztanleek) beren ondasunak bahian eman zituzten; tartean Andrés de Arana Mendiola zen, Mendiola eta Mendotz baserriak hipotekatu zituela<ref>(Soraluzeko Udal Artxibategia. Eskritura Publikoen Erregistroa 1728/10/25).</ref>. | ||
1761. urtean Carlos III.ak Cantabriako Errejimentua antolatu zuen, [[Zazpi Urteko Gerra (eu)#Cantabriako Errejimentua eta Soraluze | Zazpi Urteko Gerran]] (1756-1763) sartu zenean. Gipuzkoari jarritako soldaduak eskertzeko, erregeak gipuzkoarra nahi zuen bertako ofiziala. Artean hamabost urte zituen Joseph Juaquin de Mendiola San Vicente izena aipatu zen (eta Joseph de Mendiola aitak Aldundiari eskertu zion izena kontutan izana) azkenean beste bat aukeratu zuten. | |||
Bertako biztanleak abizena mantendu dute: 1745. urtean Andrés de Arana-Mendiola zen jabea, eta 1820. urtean José Miguel de Mendiola. 1966. urtean Joxepa Mendiola hil zenean, hutsik geratu zen baserria. Plazentziar asko gogoratzen da oraindik Joxepa Mendiolarekin,dotore-dotore jantzi eta herrira zaldiz jeisten zen emakume apartekoarekin. | Bertako biztanleak abizena mantendu dute: 1745. urtean Andrés de Arana-Mendiola zen jabea, eta 1820. urtean José Miguel de Mendiola. 1966. urtean Joxepa Mendiola hil zenean, hutsik geratu zen baserria. Plazentziar asko gogoratzen da oraindik Joxepa Mendiolarekin,dotore-dotore jantzi eta herrira zaldiz jeisten zen emakume apartekoarekin. | ||
Mendiolakoak aberatsak ziren, eta kondaira bat asmatu zen sasoi hartan, Mendiolan urrea zegoela ezkututa esaten zuena. Makina bat diruzale joan zen Joxepa hil ondoren Mendiolara etxea | Mendiolakoak aberatsak ziren, eta kondaira bat asmatu zen sasoi hartan, Mendiolan urrea zegoela ezkututa esaten zuena. Makina bat diruzale joan zen Joxepa (azken jabea) hil ondoren Mendiolara etxea arakatu eta ahal zuen guztia arrapatzera. Ez zen hala ere inor aberastu. Batzueri entzun diegu esaten Joxeparekin bizi zen Joxe morroiak beste nunbaiten ezkutatu zituela urre guztiak. | ||
[[Fitxategi: Mendiola_baserria._Josefa_Mendiola_(1962).jpg | thumb | 800px | center | Josefa Mendiola (1962)]] | [[Fitxategi: Mendiola_baserria._Josefa_Mendiola_(1962).jpg | thumb | 800px | center | Josefa Mendiola (1962)]] |
18:22, 15 urria 2021(e)ko berrikuspena
Mendiola | |
---|---|
Izen formala | Mendiola |
Bailara | Ezozia |
Altuera | 135 m |
Hedadura | 30 Ha |
Kaletik | 1 km |
Bertako familia
Ez da inor bizi
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Baserriaren inguruko kontuak [1] [2] [3]
Izenak mendiko ola esna nahi du.
Euskal Herrian bada Mendiola izeneko zenbait etxe, baina Soraluzekoak armarri hau du: lau zatitan; 1.a eta 4.a gorriz (gules), zilarrezko arrano banarekin; 2.a eta 3.a zilarrezkoak, bina otso ibiltari beltzekin (sable), paloan jarrita eta gorriz armatuak eta lanpasatuak.
XVII mendean bertan jaio zen Domingo de Mendiola, Santiago, Calatrava eta Alcantarako Orden Militarren Kontuen Ordenadore Nagusia.
Mende horren bukaeran Sebastián de Arana zen jabea. 1721. urtean jabea Andrés Arana de Mendiola zen.
1728. urtean Soraluzeko Udalak Manuel de Mendiola sindiko prokuradorea ahalbidetu zuen 850 dukateko auzia hasteko. Berme gisa, 25 jauntxok (eta gainontzeko biztanleek) beren ondasunak bahian eman zituzten; tartean Andrés de Arana Mendiola zen, Mendiola eta Mendotz baserriak hipotekatu zituela[4].
1761. urtean Carlos III.ak Cantabriako Errejimentua antolatu zuen, Zazpi Urteko Gerran (1756-1763) sartu zenean. Gipuzkoari jarritako soldaduak eskertzeko, erregeak gipuzkoarra nahi zuen bertako ofiziala. Artean hamabost urte zituen Joseph Juaquin de Mendiola San Vicente izena aipatu zen (eta Joseph de Mendiola aitak Aldundiari eskertu zion izena kontutan izana) azkenean beste bat aukeratu zuten.
Bertako biztanleak abizena mantendu dute: 1745. urtean Andrés de Arana-Mendiola zen jabea, eta 1820. urtean José Miguel de Mendiola. 1966. urtean Joxepa Mendiola hil zenean, hutsik geratu zen baserria. Plazentziar asko gogoratzen da oraindik Joxepa Mendiolarekin,dotore-dotore jantzi eta herrira zaldiz jeisten zen emakume apartekoarekin.
Mendiolakoak aberatsak ziren, eta kondaira bat asmatu zen sasoi hartan, Mendiolan urrea zegoela ezkututa esaten zuena. Makina bat diruzale joan zen Joxepa (azken jabea) hil ondoren Mendiolara etxea arakatu eta ahal zuen guztia arrapatzera. Ez zen hala ere inor aberastu. Batzueri entzun diegu esaten Joxeparekin bizi zen Joxe morroiak beste nunbaiten ezkutatu zituela urre guztiak.
Gaur egun baserria erorita dago, hormak besterik ez dira geratzen.
Madozen hiztegi famatuan (Diccionario de Madoz) agertzen da[5]:
- MENDIOLA, Ezozia ballarako baserria, Gipuzkoako probintzian, Bergarako epai-barrutian, Soraluzeko udalerrian
- (MENDIOLA: cas. del valle de Ezozia, prov. de Guipúzcoa, part. jud. de Vergara, térm. de Plasencia).
Erreferentziak
- ↑ Soraluzeko baserriak. (72. orrialdea)
- ↑ Caseríos de Guipuzcoa. (301. orrialdea)
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. (240 orrialdea)
- ↑ (Soraluzeko Udal Artxibategia. Eskritura Publikoen Erregistroa 1728/10/25).
- ↑ Diccionario de Madoz. Madrileko Konplutense Unibertsitatea (Universidad Complutense de Madrid)