«Jose Manrique de Arana (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
2. lerroa: | 2. lerroa: | ||
| izena = Josepho Manrique deArana e Iraola | | izena = Josepho Manrique deArana e Iraola | ||
| irudia = Argazkirik_ez.jpg | | irudia = Argazkirik_ez.jpg | ||
| jaio = | | jaio = 1644 | ||
| hil = 1711 baino beranduago | | hil = 1711 baino beranduago | ||
| profila = Politikaria, militarra | | profila = Politikaria, militarra | ||
8. lerroa: | 8. lerroa: | ||
==Jaiotza eta ezkontza== | ==Jaiotza eta ezkontza== | ||
Jose Manrique de Arana y Salvatierra, gasteiztarra eta Santiagoko zalduna (1630) eta Catalina Josefa de Iraola soraluzetarra 1644ko urtarrilak 19an ezkondu ziren. | |||
Hiru hilabete geroago (1644/04/17) Josepho Manrique de Arana e Iraola jaio zen, Soraluzen ere<ref>Soraluzeko bataio liburuetan Josepho Arana Manrrique Yraola agertzen da.</ref>. | |||
1672ko urtarrilaren 7an Ana Maria Arangurenekin (1655/07/06) ezkondu zen, Arrasaten. | 1672ko urtarrilaren 7an Ana Maria Arangurenekin (1655/07/06) ezkondu zen, Arrasaten. | ||
Urte berean Gasteizko errejidore (udalkide) izan zen, kapare edo nobleek | Urte berean Gasteizko errejidore (udalkide) izan zen, kapare edo nobleek aukeratua. | ||
18. lerroa: | 20. lerroa: | ||
Arabako Erroeta<ref>[https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Erroeta Erroeta]. Wikipedia (euskaraz).</ref> eta Andollu<ref>[https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Andollu Andollu]. Wikipedia (euskaraz).</ref> herrietako jauna izan zen. | Arabako Erroeta<ref>[https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Erroeta Erroeta]. Wikipedia (euskaraz).</ref> eta Andollu<ref>[https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Andollu Andollu]. Wikipedia (euskaraz).</ref> herrietako jauna izan zen. | ||
1657. urtean, | 1657. urtean, hamahiru urtekin, Santiagoko zalduna izendatu zuten. Alcantarako zalduna ere izan zen. | ||
Villa Alegreko markeserria, izen bereko aurretiazko bizkonderriarekin, 1685eko azaroaren 27an eman zioten abenduaren 17ko Errege Despatxoarekin. | Villa Alegreko markeserria, izen bereko aurretiazko bizkonderriarekin, 1685eko azaroaren 27an eman zioten abenduaren 17ko Errege Despatxoarekin. |
21:48, 13 uztaila 2021(e)ko berrikuspena
Josepho Manrique deArana e Iraola | |
---|---|
Jaio | 1644 |
Hil | 1711 baino beranduago |
Profila | Politikaria, militarra |
Jaiotza eta ezkontza
Jose Manrique de Arana y Salvatierra, gasteiztarra eta Santiagoko zalduna (1630) eta Catalina Josefa de Iraola soraluzetarra 1644ko urtarrilak 19an ezkondu ziren.
Hiru hilabete geroago (1644/04/17) Josepho Manrique de Arana e Iraola jaio zen, Soraluzen ere[1].
1672ko urtarrilaren 7an Ana Maria Arangurenekin (1655/07/06) ezkondu zen, Arrasaten.
Urte berean Gasteizko errejidore (udalkide) izan zen, kapare edo nobleek aukeratua.
Villa Alegreko Markesa eta beste tituluak
Arabako Erroeta[2] eta Andollu[3] herrietako jauna izan zen.
1657. urtean, hamahiru urtekin, Santiagoko zalduna izendatu zuten. Alcantarako zalduna ere izan zen.
Villa Alegreko markeserria, izen bereko aurretiazko bizkonderriarekin, 1685eko azaroaren 27an eman zioten abenduaren 17ko Errege Despatxoarekin.
Noblezia titulu hau lortu izana ez da Monarkiari egindako soldadutza-ibilbide garrantzitsua saritzeko, baizik eta, dirudienez, Erregeari egindako dohaintza handin baten ondorioa.
Militarra
Ibilbide politiko eta militar luzea izan zuen. Hasieran Espainiako Guardietako tenientea izan zen.
Espainiako Ondorengoaren gerra sortu zenean oso aurrean zegoen. 1707an, Jorge Blascoren Zalduneria errejimenduko teniente koronela zen,eta honen buru zela Almansako guduan parte hartu zuen.
Lau urte geroago (1711/02/20) Heriotzaren[4] Erregimentuko koronel izendatu zuten, erregimentuak izan zuen azkena[5].
Juan Francisco anaia
Gasteizen jaiotako Juan Francisco Manrique de Arana e Iraola[6]anaiak (1655-1736) karrera militar luzea egin zuen.
1704.tik Ceutako kapitain jenerala zen; eta urtebete beranduago, Jose Antonio de Isasi soraluzetarra laguntzaile moduan hartu zuen. Lau urte geroago Itsas Ozeanoko, Kostetako eta Andaluziako Armadako kapitain jeneral izatera iritsi zenean (1709-1720), Jose Antonio de Isasi berarekin eraman zuen, idazkari gisa.
Ramiro Larrañagak topa topa zuenez[7], 1745. urteko irailak 6an, Juan Francisco de Manrique y Arana jaunak, Capitán General de los Reales Ejércitos de Su Magestad, testamentua eman zuen gure herrian.
Segururena, zahartzaroan, Juan Franciscok familia aldera joko zuen, hortik Soraluzen agertu izana.
Bitxiena zera da, testamentua 1745. urtekoa da, baina Espainiako Real Academia de la Historiaren arabera Juan Francisco 1736. urtean hil omen zen.
Oinordekoa
José Manrique de Arana y Aranguren (Madril, 1688/03/18) izan zen Villa Alegreko bigarren markesa. Zalditeriko kapitaina eta Santiagoko zalduna ere.
Aitaren izen bera zuenez, behin baino gehiagotan nahastu izan dute.
Erreferentziak
- Josè Manrique de Arana e Iraola. Francisco Javier Gutiérrez Núñez (Espainiako Real Academia de la Historia).
- Marquesado de Villa Alegre. Wikipedia (gazteleraz).
- ↑ Soraluzeko bataio liburuetan Josepho Arana Manrrique Yraola agertzen da.
- ↑ Erroeta. Wikipedia (euskaraz).
- ↑ Andollu. Wikipedia (euskaraz).
- ↑ Regimiento de Caballerìa "la Muerte". Caballipedia (gaztelaniaz).
- ↑ Caballipediak dioenez, azken koronela bere semea izan zen, Jose Manrique de Arana y Aranguren. Aita eta semea behin baino gehiagotan nahastu dute.
- ↑ Francisco Manrique de Arana e Iraola. Francisco Javier Gutiérrez Núñez (Real Academia de la Historia).
- ↑ Sorprendente lugar de retiro de un Capitán General. Ramiro Larrañaga (Boletín de la R.S.B.A.P. 31 urtea 1-2, 280-281 orrialdeak, 1975).