«Egotza baserria (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
39. lerroa: | 39. lerroa: | ||
Argaratetarrak XVIII mendean hasi ziren bertan bizi izaten, agian sutearen ostean. | Argaratetarrak XVIII mendean hasi ziren bertan bizi izaten, agian sutearen ostean. | ||
1766 urtean [[Udala. Foru garaia (1766-1845) (eu)|Udalen osaketa legez aldatu zenez]], 1776 urtean 16 lagunek Udalari eskatu zioten milarista moduan onartzeko, norberak bere "etxea" jarriz berme gisa, eta Udalak onartu zituen (1776/10/13). Tartean Joseph de Argárate Egoza zen, Egotza eta [[Lizarriturri baserria (eu)|Lizarriturri]] baserriak aurkeztu zituela. | 1766 urtean [[Udala. Foru garaia (1766-1845) (eu)|Udalen osaketa legez aldatu zenez]], 1776 urtean 16 lagunek Udalari eskatu zioten milarista moduan onartzeko, norberak bere "etxea" jarriz berme gisa, eta Udalak onartu zituen (1776/10/13). Tartean Joseph de Argárate Egoza zen, Egotza eta [[Lizarriturri baserria (eu)|Lizarriturri]] baserriak aurkeztu zituela. | ||
Mende horretan bertan, 1779 urtean hain zuzen, Joseph Hippolito de Ozaetak [[La Cantabria vindicada (eu)|La Cantabria vindicada]] liburuko 10. orrialdean Egotza baserria aipatzen du, izen hau erromatarrek erabili oi zutela hiri izena: | Mende horretan bertan, 1779 urtean hain zuzen, Joseph Hippolito de Ozaetak [[La Cantabria vindicada (eu)|La Cantabria vindicada]] liburuko 10. orrialdean Egotza baserria aipatzen du, izen hau erromatarrek erabili oi zutela hiri izena: | ||
:''Egile erromatarrek erabilitako hiri eta eskualde izenak, euskal jatorrikoak. <br>…Biskargu edo Biskargi, Azkoitiako baserria, eta Egossa edo Egoza izenekoa Soraluze. Eta hiri izenak dira, egile erromatarrek erabiliak, eta beste asko eta asko, inor ez aspertzeko aipatzen ez direnak.'' | :''Egile erromatarrek erabilitako hiri eta eskualde izenak, euskal jatorrikoak. <br>…Biskargu edo Biskargi, Azkoitiako baserria, eta Egossa edo Egoza izenekoa Soraluze. Eta hiri izenak dira, egile erromatarrek erabiliak, eta beste asko eta asko, inor ez aspertzeko aipatzen ez direnak.'' | ||
1793 urtean Juan Artolazabal "zaharrak" baserria Juan Artolazabal Egoza y Aguirrezalbal semeari laga zion testamentuan, [[Lizarriturri baserria (eu)|Lizarriturrikin]] batera<ref>Juan Artolazabal zaharraren testamentua Juan Artolazabal Egoza y Aguirrezabal semeari aipatutako baserria utzi diola "fabricada durante su matrimonio con dicha Maria Ana de Aguirrezabal en los pertenecidos de la misma casería de Egoza" (Soraluzeko Udal Artxibategia 1793/12/08).</ref>. | |||
Juan de Artolaçaval Egoza hau hil zenean, oinordekoek uko egin zioten utzitako ondareei eta bai [[Egotza baserria (eu)|Egotza]] zein hari itsatsitako Lizaryturri eta [[Azaoleaga baserria (eu)|Alzaoleaga]] nagusia Antonio de Unamunori saldu zizkioten<ref>"...caserías de Lizaryturri y Alzaoleaga mayor que son a ella anejas" (ACSAP-SSAKA, Astigarragako Agustinak 1691/05/12). (KONTUZ! Data hau ez omen dago ondo).</ref>. | |||
XX mendeko erdia arte [[Osintxu (eu)|Osintxuko]] ''Martiri Santuen Kofradia''ko partaidea izan da. | XX mendeko erdia arte [[Osintxu (eu)|Osintxuko]] ''Martiri Santuen Kofradia''ko partaidea izan da. |
21:06, 20 apirila 2021(e)ko berrikuspena
Egotza | |
---|---|
Izen formala | Egotza |
Bailara | Txurruka |
Altuera | 200 |
Hedadura | 22 Ha |
Kaletik | 2,9 km |
Bertako familia
Argarate
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]
Izena Egoetxeaga-tik omen dator: hegoaldeko etxearen tokia. Izen bereko beste etxe bat Elgeta inguruan dago. Eta inoiz abizen bereko biztalneak Soraluzen bizi izan dira.
Soraluzen izandako aintzinako olaren bat Egotza inguruan egin zuten; segururena XIX mende bukaeean desagertu zen Bolu izeneko ogi-errota izango zen. Deba ibaiaren gertu, Egotza errekaren urak aprobetxatuz.
1740. urtean Juan Antonio de Bagozcoitia y Argárate zen jabea, bai Egotzarena eta bai Egoza-etxeberriarena, gaur eguneko Egotza-etxetxo.
1746. urteko Udalaren akta batean agertzen denez, aurreko urteetan baserria erre zen[3].
Argaratetarrak XVIII mendean hasi ziren bertan bizi izaten, agian sutearen ostean.
1766 urtean Udalen osaketa legez aldatu zenez, 1776 urtean 16 lagunek Udalari eskatu zioten milarista moduan onartzeko, norberak bere "etxea" jarriz berme gisa, eta Udalak onartu zituen (1776/10/13). Tartean Joseph de Argárate Egoza zen, Egotza eta Lizarriturri baserriak aurkeztu zituela.
Mende horretan bertan, 1779 urtean hain zuzen, Joseph Hippolito de Ozaetak La Cantabria vindicada liburuko 10. orrialdean Egotza baserria aipatzen du, izen hau erromatarrek erabili oi zutela hiri izena:
- Egile erromatarrek erabilitako hiri eta eskualde izenak, euskal jatorrikoak.
…Biskargu edo Biskargi, Azkoitiako baserria, eta Egossa edo Egoza izenekoa Soraluze. Eta hiri izenak dira, egile erromatarrek erabiliak, eta beste asko eta asko, inor ez aspertzeko aipatzen ez direnak.
1793 urtean Juan Artolazabal "zaharrak" baserria Juan Artolazabal Egoza y Aguirrezalbal semeari laga zion testamentuan, Lizarriturrikin batera[4].
Juan de Artolaçaval Egoza hau hil zenean, oinordekoek uko egin zioten utzitako ondareei eta bai Egotza zein hari itsatsitako Lizaryturri eta Alzaoleaga nagusia Antonio de Unamunori saldu zizkioten[5].
XX mendeko erdia arte Osintxuko Martiri Santuen Kofradiako partaidea izan da.
2014. urtean Nagore Martin ahuntz esne gordinez egindako gaztak ekoizten hasi zen, zuzenean saltzeko[6], Egotzamarkarekin.
Erreferentziak
- ↑ Soraluzeko baserriak. (55. orrialdea)
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. (246 orrialdea)
- ↑ Soraluzeko Udalaren Akta liburua 1730-1747 (1746/05/08).
- ↑ Juan Artolazabal zaharraren testamentua Juan Artolazabal Egoza y Aguirrezabal semeari aipatutako baserria utzi diola "fabricada durante su matrimonio con dicha Maria Ana de Aguirrezabal en los pertenecidos de la misma casería de Egoza" (Soraluzeko Udal Artxibategia 1793/12/08).
- ↑ "...caserías de Lizaryturri y Alzaoleaga mayor que son a ella anejas" (ACSAP-SSAKA, Astigarragako Agustinak 1691/05/12). (KONTUZ! Data hau ez omen dago ondo).
- ↑ Sustraia. ETB (2016/05/21)