«Ospital iturria (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
4. lerroa: | 4. lerroa: | ||
==Kokapena== | ==Kokapena== | ||
Iturri hau Sagar-errekan dago: [[Sagarraga industrialdea (eu)|Sagarraga industrialdetik]] gora, autopistako zubitik pasa eta 200 metrotara. Beste izen batzurekin ere ezagutu izan da iturri hau: Kukupeko iturria, Jubilatuen iturria, Agureen iturria... | Iturri hau Sagar-errekan dago: [[Sagarraga industrialdea (eu)|Sagarraga industrialdetik]] gora, autopistako zubitik pasa eta 200 metrotara. | ||
Beste izen batzurekin ere ezagutu izan da iturri hau: Kukupeko iturria, Jubilatuen iturria, Agureen iturria... Azken izen hauek garai batean jubilauen (veti gizonak) helmuga zelako beraien pasialdietan. | |||
[https://www.google.es/maps/@43.172492,-2.425508,18z?hl=eu ''Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen''] | [https://www.google.es/maps/@43.172492,-2.425508,18z?hl=eu ''Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen''] |
21:45, 22 abuztua 2019(e)ko berrikuspena
Kokapena
Iturri hau Sagar-errekan dago: Sagarraga industrialdetik gora, autopistako zubitik pasa eta 200 metrotara.
Beste izen batzurekin ere ezagutu izan da iturri hau: Kukupeko iturria, Jubilatuen iturria, Agureen iturria... Azken izen hauek garai batean jubilauen (veti gizonak) helmuga zelako beraien pasialdietan.
Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Historia
Kontrakoa ematen badu ere, izena ez datorkio Soraluze Ospital zaharretik (gaur eguneko Zahar-egoitza).
Garai batean Sagarraga etxeari Nafarranekua ere esaten zitzaion. Izenak nafarreriarekin (biruela) lotura izan dezake: Sagarraga baserria herritik kanpoan dagoenez eta aldiberean gertu, oso toki aproposa zen hospital gisa erabiltzeko ospital moduan gaixotasun kutsakorrak zirenean, eta hortik Ospital iturri.
Ramiro Larrañagaren artikulu batean agertzen denez[1], Juan de Arteaga izenekoak sei hilabete eman zituen bertan, nafarreria jota zegoelako; eta Pedro de Sagarraga izeneko bati 1597 urtean bi aldiz erre zioten etxea, bertan nafarreriak jotako sendiak hil zirelako eta modu honetan kutsaketa ekiditzeko.
Aurreneko iturria gaur egunekoaren antzekoa zen: iturria erdian, eta jarleku luze bana alboetan. XX mendeko bigarren erdian, 1970. urtearen inguruan, Soraluze Kirol Bazkunak iturria goitik behera berritu zuen, itxura mantenduz baina iturri ingurua aterpe ederraz babestuz.
Erreferentziak
- ↑ Sagarraga: casa solar y ferrería. Ramiro Larrañaga. Boletin de la R.S.B.A.P.