«Komunikabideak. Trenbidea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    31. lerroa: 31. lerroa:


    Lanak 1887 urtean hasi baziren ere, hainbat aldiz eten ziren diru faltaz eta enpresen porrotez. 1897 urtean Estatua egin zen kargu eta, gorabehera askoren ostean, 1919 urtean Mekolalde-Gasteiz tartea inauguratu zuten. Hamar urte geroago Gasteiz-Lizarra tartearen ttanda izan zen.
    Lanak 1887 urtean hasi baziren ere, hainbat aldiz eten ziren diru faltaz eta enpresen porrotez. 1897 urtean Estatua egin zen kargu eta, gorabehera askoren ostean, 1919 urtean Mekolalde-Gasteiz tartea inauguratu zuten. Hamar urte geroago Gasteiz-Lizarra tartearen ttanda izan zen.
    {{#display_map:
      |centre = 43.190939,-2.433330
      |lines  = 43.192979, -2.436374: 43.192549, -2.434818: 43.191945, -2.433649: 43.190701, -2.431594: 43.189927, -2.430650:
              43.188613, -2.429760: 43.189705, -2.430610:
                ~ ~ ~Orange~ ~4;
      |zoom = 14 | height = 900 | type = earth
    }}





    19:02, 15 abuztua 2019(e)ko berrikuspena

    Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
    Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!

    Durango-Zumarraga trenbidea

    XIX mendearen bukaeran, Bilbao eta Donostia ez ziren trenez lotuta, gurdiz eta diligentziaz baizik. Gauzak zein pertsonak garraiatzeko Mirandako buelta egin behar zen: Bilbao >> Urduña >> Ebroko Miranda >> Gazteiz >> Altsasu >> Zumarraga >> Donostia.

    Halako buelta handia ekiditzeko, Ferrocarril Central de Vizcaya enpresa sortu zuten Bilbao-Durango trenbidea egiteko (1882). Arrakasta handia lortu zutenez, trenbidea luzatzea erabaki zuten, Zumarragaraino hain zuzen. Modu honetan Donostiarako bidea asko mozten zen: Bilbao >> Durango >> Eibar >> Soraluze >> Bergara >> Zumarraga.

    Trenbidea lau zatitan eraiki eta zabaldu zuten:

    • Durango-Zaldibar. 1887.ko uztailak 1an zabaldu zen.
    • Zaldibar-Elgoibar (Karkizano). 1887.ko irailak 22an zabaldu zen.
    • Maltzaga-Bergara. 1888.ko uztailak 1an zabaldu zen.
    • Bergara-Zumarraga. 1888.ko abuztuak 26an zabaldu zen.

    Trenbidea bukatu zenean, Bilbaotik mugarainoko garraiobide azkarrena (bidaiariak, merkantziak) trenbidea zen, eta Soraluzetik pasatzen zen.

    Ferrocarriles Vascongados (mapa).png


    Elgoibar-Donostia trenbidea

    Zumarragarainoko trenbidea eginda, Bilbotik Donostiarako bidea asko murriztu zen, bai denbora zein kostuan. Arrakasta bikoitza izan zuen, merkantzia zein bidaiarien aldetik.

    Baina oraindik koxka bat zegoen, trenbideen zabalera: Bilbaotik Zumarragarainoko trenbidea metro bateko zabalera zuen, eta handik Donostiarainokoa zabalera iberikoa zuen[1]. Bidaiariek tren batetik jaitsi eta bestera igo behar zuten, baina merkantzia-bagoiak trenbide batetik bestera pasa ezin zirenez, bagoiez aldatu behar ziren; honek denbora eta kostua gehitzen zuen garraioari.

    Horregatik, Elgoibar - Donostia trenbidea zabaldu zuten, zatika (Elgoibar - Deba alde batetik, Donostia - Zumaia bestetik eta, azkenik, Deba-Zumaia). 1901 urtean martxan zen trenbide berria, eta 1906 urtean tren konpania guztiak batuta Ferrocarriles Vascongados enpresa sortu zuten, sare hau ustiatzeko.

    Ondorioz, ardatz nagusia Bilbo-Donostia bihurtu zen, eta Maltzaga-Zumarraga, berriz, adarra. Soraluzek ez zuen 20 urte iraun komunikabide ardatzan.


    Gasteiz eta Lizarrarako trena

    Beste aldetik, XIX mendean Gasteiz eta Bilbo trenez zuzenean lotzeko proiektuak egin ziren, baina ez ziren gauzatu. Azkenik, eta gehiegizko inbertsioak ez egiteko, Ferrocarriles Vascongados-en sarea erabiltzea erabaki zuten, lotunea bergarako Mekolalden eginez.

    Lanak 1887 urtean hasi baziren ere, hainbat aldiz eten ziren diru faltaz eta enpresen porrotez. 1897 urtean Estatua egin zen kargu eta, gorabehera askoren ostean, 1919 urtean Mekolalde-Gasteiz tartea inauguratu zuten. Hamar urte geroago Gasteiz-Lizarra tartearen ttanda izan zen.


    Mapa kargatzen...


    Trenbidearen trazadura

    Behin Maltzagako geltokitik irtenda, trenbidea Maltzagako zubitik sartzen zen Soraluzen. Zubi honek Deba ibaia zeharkatzen zuen eta, Y baten forma zuenez, Maltzagatik zetorren trenak bi aukera zituen: ezkerrera Elgoibar eta Donostiara eta eskumara Soraluze eta Zumarragara.

    Behin Soraluzeko lurretan sartuta, Maltzagako merkantzia geltokia zegoen; bertan maniobrak egiten ziren, merkantzia trenak osatzeko eta banatzeko. Hortik aurrera trenbidea Deba ibaiaren ezkerretik beti trenbidea poliki poliki altura irabazten zuen, Soraluze atzetik pasatzeko.

    Geltokia puntu gorenean zegoen. Handik aurrera trenbidea behera egiten zuen Olea pareraino, eta gero ibaiaren paraleloan jarraitzen zuen beste kilometro batetan, Egotza errekaraino hain zuzen. Puntu hartan bergarako lurretan sartzen zela.

    Trenbideak bi tunel zituen: geltokikoa (hasieratik eraikita) eta Arkaitzekoa (1910 hamarkadan eginda, trazadura zuzentzeko). Maltzagakoa kenduta ez zuen zubirik, errekak azpitik pasatzeko egindako pasabideak ez baziren, behintzat.

    Trazaduran eta enparauetan egindako aldaketak hauek izan ziren:

    • (1889). Trenbidea zabaldu eta urtebetera, jarritako egurrezko txosna ordezkatu zuten, geltoki berria eraikiz.
    • (191x). Arkaitzeko tunela zabaldu zuten, tarte bat zuzentzeko.
    • (1919). Trenbidea elektrifikatu zuten.
    • (1943). Bigarren bazterbidea eraiki zuten, bere tope eta guzti, geltoki aurreko enparantza erdi erdian.
    • (1962). Orratzak talonatzeko ekipoa ezarri zuten, langile gutxiago erabiltzeko eta gastuak murrizteko.


    Tren zerbitzuak

    Bergararako txartela

    Donostiarako trenbidea zabaldu zutenean, Bilbao, Donostia eta Zumarraga lotzen zituzten trenak Maltzagan gurutzatzen ziren; eta Gasteizeko trenbidea zabaldu eta gero, denak Maltzagan elkartzen ziren.

    Maltzagara heltzen aurreko trena Zumarraga eta Gasteizkoa zen: aurretik bi tren hauek Mekolalden elkartzen ziren, eta elkarretik lotuta Soraluzera heltzen zen, eta hemendik Maltzagara. Bertara heldu eta erdiko trenbidean geratzen zen.

    Handik gutxira Donostiako eta Bilboko trenak heltzen ziren, eta alboetan geratzen ziren. Halaxe markatzen zuten iragarkiak: Tren a Durango y Bilbao (Durango eta Bilborako trena), Tren a Deva y a San Sebastián (Deba eta Donostiarako trena) eta Tren a Zumárraga y Vitoria (Zumarraga eta Gasteizerako trena).

    Behin bidaiariak trenez aldatu eta gero, Donostirakoa eta Bilborakoa abiatzen ziren, eta ostean Zumarraga eta Gasteizerakoak Soraluzeruntz, azken biak elkartuta. Soraluzetik aurrera Mekolalderaino, eta han banatzen ziren.


    Bukaera

    Soraluzeko trenbidearen bukaera hiru epetan egin zen. Lehena 1967ko abenduaren 31an, The Anglo Vasco-Navarro Railroad Company itxi zutenean. Gasteizerako zerbitzuak desagertu ziren.

    Bigarrena 1971ko otsailak 28an, Maltzaga-Zumarraga adarra itxi zutenean. Soraluzeko geltokia zerbitzuri gabe geratu zen. Hala ere, istalazioak mantendu ziren Bergarako azpiestazio elektrikoa martxan zegoelako, eta katenaria erabiltzen zen indarra Maltzagaraino eramateko.

    Azkenean, 1975 urte inguruan Maltzagan egin zuten azpiestazio elektriko berria, eta Bergarakoa itxi zuten. Orduan Soraluzeko trenbidearen istalazio guztiak desegin zituzten.


    Ondorioak

    1888 urtean, trenbidea Soraluzera heldu zenean, gure herria Bilbao-Donostia ardatzean jarri zen berriro.

    Komunikazio askoz hobeak, industriarako zein komertziorako.

    Baina trenbideak ez zuen Soraluze berriro erdibidera ekarri.

    Kentzea hanka sartze ederra! Autobidearen kontrakoa ekarriko zuen, pertsonendako sikiera.


    Erreferentziak

    1. Zabalera iberikoa = Gaztelako 6 oin = 1668 mm.