«Deba ibaia. Kutsadura (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
22. lerroa: | 22. lerroa: | ||
==XX mendeko kutsadura== | ==XX mendeko kutsadura== | ||
XX mendeko 50, 60. eta 70. hamarkadatan Deba bailarak industria eta biztanle garapen izugarria izan zuen. Honek mota guztietako kutsadura biderkatu zuen Deba ibaiaren gainbehera ekologikoa ekarriz. | |||
1958 urtean, Aranzadi Elkarteko Iktiologia Sailak halaxe esaten zuen<ref>[http://www.aranzadi.eus/fileadmin/docs/Munibe/1958053057.pdf Esquema actual de los ríos de la región: Guipúzcoa]. Aranzadi Elkarteko Iktiologia Sailak (1958).</ref>: | |||
::''DEBA IBAIA. Arantzazu eta Ergina mendikateetan sortzen da, Gipuzkoa eta Araba mugako mendietan hain zuzen. Urak hainbat presa eta ubide hidroelektrikoetan ustiatzen dira, eta horregatik oso motel mugitzen dira. Iturburuetan eta aurreko tartetan amuarrainak daude, baina Arrasatek, Bergarak, Eibarrek eta Elgoibarrek, industria asko izateagatik, asko kutsatzen dute bere bide osoan.'' | |||
::''Ibaiak ez dauka ez denborarik ez eta isurketa gabeko tarte nahikorik garbitzeko, ibai garbi baten kate biologikoa berrezarriz. Bere ur zikin, beltz, presa askoek eragindako ibilera motelekoak, barbuak eta loinak besterik ez dituzte onartzen; Mendaro baino lehen, eta marea heltzen denean nahikotxo agertzen dira.'' | |||
::''Deba ibaiari buruz ere, gainontzeko ibaiei buruzko iritzi berekoak gara: industria handia jasatzen du, batez ere burdinekoa, bertan beren ondarrak botatzen duen biztanle kopuru handia (100.000) ere jasatzen du, eta duda barik ez du inoiz kate biologiko osoa izango, amuarraina eta izokina hartzen duena, baina ''industria osoaz''<ref>''Industria osoa esaten diogu bere hiru aldeak kontutan hartzen duena: lehengaien hornikuntza, lanketa edo manufaktura eta hondakin-ezabatze egoki eta kalte gabekoa.''</ref> eta ibaiaren babes egokiarekin bere itxura, zikina eta beltza, ez zen gaurkoa izango, toki atsegina eta ederra izan zitekeen, nahiz eta ertzetan dagoen industri eta giza dentsitate itzela...'' | |||
Hurrengo hamarkadan hondakin industrial oso kutsakorrak isuri ziren behin eta berriro gure ibaira, inongo kontrolik gabe: askotan agertu ziren ibaian milaka arrain ur azalean hilda. Soraluzeri dagokionez, 1970 urterako ibaia hilda zegoen: arrain guztiak desagertu ziren , eta mutilak bertan bainatzeari laga zioten, kutsaduraren beldurrez. 80. hamarkadarako, Deba ibaia Europako kutsatuenetakoa zen. | |||
Hurrengo urteetan egoera okertu egin zen, isurketak gero eta gehiago izan zirela: lantegiek ufal egunak aprobetxatzen zuten "garbiketa" egiteko, erabilitako produktu kimikoak ibaira isuriz eta, ondorioz, ibaiak egunero kolore desberdina hartzen zuen. | |||
Mende bukaerako kontzientzia ekologikoa pizten hasi zen, eta hainbat azterketa egin ziren, horietako bat Aranzadi Elkarteak 2002 urtean argitaratutakoa. Bertan Gipuzkoako ibaien ur-kalitatearen bilakaera aztertzen zen, 1988 eta 2001 artean hain zuzen<ref>[http://www.aranzadi.eus/fileadmin/docs/Munibe/2002039056CN.pdf Variación de la calidad de las aguas de los ríos gipuzkoanos al cabo de veinte años (1981-2001)]. Imanol Arluziaga (Munibe, Ciencias Naturales-Natur Zientziak. 53 zbk., 39-56 orrialdeak, 2002).</ref> | |||
22:22, 8 ekaina 2019(e)ko berrikuspena
Mendeetan zehar, Deba ibaia asko aldatu da gizakien eraginez. Alde batetik uren kutsadura dago, eta bestetik eraldaketa fisikoa.
Kutsaduraren jatorria eta eragina
Ibaiaren ur-kalitatea bi ditu. Alde batetik gizakiok eragindakoa dago, eta bestetik industriak sortutakoa.
Garai batean gizakiok (eta ganaduok) sortutakoa zikina, zaborra eta korotza izaten zen. Gutxi denean, ibaiak baditu baliabideak zabor organiko hauek desegiteko eta ur kalitatea mantentzeko. Azken mendean kutsadura honi garbiketarako produktu kimikoak gehitu zaizkio, indargabetzeko askoz zailagoak.
Industriak, berriz, bi moduz kutsatzen ditu urak. Alde batetik, erabilitako produktu kimikoen (taladrinak, bainuak...) isurketak. Bestetik, bertan eraldatzen diren metal aztarnak, batez ere metal astunak. Urak desegiteko modurik ez daukanez, ibaiaren hondoan geratzen dira, lokatzekin nahastuta, edo itsasorano heltzen dira, zeharkatzen dituen herriak kutsatzen.
Beraz, Soraluzen Deba ibaiak duen kutsaduraz hitz egiterakoan bi jatorri hartu behar dira kontutan: bertako biztanle eta industria alde batetik, eta ur-goiko herrietakoak (Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Oiñati, Antzuola, Bergara eta Elgeta) bestetik.
Kutsadura historikoa
Deba ibaiaren kutsatze prozesua gizakiak bere inguruan bizi izaten jarri zirenean hasi zen. Baina, gutxi izanik, ibaiak bazuen nahikoa indarra uraren kalitatea lehenera ekartzeko eta, beraz, kutsadura honek ez zion kalte handirik egiten uraren kalitateari.
Beste koxka bat jarduera industrialarekin batera etorri zen, hau da, gutxienez XV. mendetik aurrera. Ez zioten alferrik esaten Soraluzeri autserri[1], burnia forjaz eta limaz lantzerakoan bertan sortzen zen hautsarengatik. Burdinola eta sutegietan sortutako hondakinak, lehenago edo geroxeago, ibaira isuriko ziren seguru aski.
Hala ere, XX mende arte ibaia nahikoa ongi kontserbatu zen, gaur eguneko ikuspegitik jarduera industriala ez baitzen izan oso handia: lantegi gehienak artisautzakoak ziren eta ez ziren ia produktu kimikorik erabiltzen.
Ezin jakin zehazki nolakoa zen ibaia garai hauen aurretik, ez baitago daturik. Baina badakigu XIX mende bukaera arte Soraluzen izokinak harrapatu izan direla, eta arrain honek oso ur garbiak behar dituela kontuan hartuta, gaur eguneko Bidasoa ibaiaren antza izango zuen seguraski, bi ibaiak hidrografikoki eta orografikoki oso antzekoak direnez.
XX mendeko kutsadura
XX mendeko 50, 60. eta 70. hamarkadatan Deba bailarak industria eta biztanle garapen izugarria izan zuen. Honek mota guztietako kutsadura biderkatu zuen Deba ibaiaren gainbehera ekologikoa ekarriz.
1958 urtean, Aranzadi Elkarteko Iktiologia Sailak halaxe esaten zuen[2]:
- DEBA IBAIA. Arantzazu eta Ergina mendikateetan sortzen da, Gipuzkoa eta Araba mugako mendietan hain zuzen. Urak hainbat presa eta ubide hidroelektrikoetan ustiatzen dira, eta horregatik oso motel mugitzen dira. Iturburuetan eta aurreko tartetan amuarrainak daude, baina Arrasatek, Bergarak, Eibarrek eta Elgoibarrek, industria asko izateagatik, asko kutsatzen dute bere bide osoan.
- Ibaiak ez dauka ez denborarik ez eta isurketa gabeko tarte nahikorik garbitzeko, ibai garbi baten kate biologikoa berrezarriz. Bere ur zikin, beltz, presa askoek eragindako ibilera motelekoak, barbuak eta loinak besterik ez dituzte onartzen; Mendaro baino lehen, eta marea heltzen denean nahikotxo agertzen dira.
- Deba ibaiari buruz ere, gainontzeko ibaiei buruzko iritzi berekoak gara: industria handia jasatzen du, batez ere burdinekoa, bertan beren ondarrak botatzen duen biztanle kopuru handia (100.000) ere jasatzen du, eta duda barik ez du inoiz kate biologiko osoa izango, amuarraina eta izokina hartzen duena, baina industria osoaz[3] eta ibaiaren babes egokiarekin bere itxura, zikina eta beltza, ez zen gaurkoa izango, toki atsegina eta ederra izan zitekeen, nahiz eta ertzetan dagoen industri eta giza dentsitate itzela...
Hurrengo hamarkadan hondakin industrial oso kutsakorrak isuri ziren behin eta berriro gure ibaira, inongo kontrolik gabe: askotan agertu ziren ibaian milaka arrain ur azalean hilda. Soraluzeri dagokionez, 1970 urterako ibaia hilda zegoen: arrain guztiak desagertu ziren , eta mutilak bertan bainatzeari laga zioten, kutsaduraren beldurrez. 80. hamarkadarako, Deba ibaia Europako kutsatuenetakoa zen.
Hurrengo urteetan egoera okertu egin zen, isurketak gero eta gehiago izan zirela: lantegiek ufal egunak aprobetxatzen zuten "garbiketa" egiteko, erabilitako produktu kimikoak ibaira isuriz eta, ondorioz, ibaiak egunero kolore desberdina hartzen zuen.
Mende bukaerako kontzientzia ekologikoa pizten hasi zen, eta hainbat azterketa egin ziren, horietako bat Aranzadi Elkarteak 2002 urtean argitaratutakoa. Bertan Gipuzkoako ibaien ur-kalitatearen bilakaera aztertzen zen, 1988 eta 2001 artean hain zuzen[4]
Gaur egungo egoera
Gaur egungo egoera nahiko ezberdina da, ibaiaren egoera ekologikoa nabarmen hobetu baita, 2000. urtetik aurrera batez ere. Gizartea eta gobernuak konturatu ziren eragindako sarraskiaz, baita beharrezkoak zirela hainbat neurri hartzea. Ala ere, ibaiaren osasun ekologiko egoki bat lortzeko oraindik asko dago egiteko.
Garai batean, guztiz arrunta zen industria hondakinak ibaira isurtzea, 80. hamarkadatik aurrera neurriak hartzen hasi ziren legeen bitartez, isurketen aurkako neurriak gero eta zorrotzagoak bilakatuz. Ala ere, isunak eta neurri zuzentzaileak ez dira nahikoa izan, 2018-ko otsailean adibidez, Soraluzen ehunka arrain azaldu ziren uretan hilda ibaira egindako isurketa kutsatzaile baten ondorioz.
Isurketen arazoan, hobekuntzak ez dira etorri soilik neurri zuzentzaileen ondorioz, gizartearen kontzientziazioa ere oso garrantzizkoa izan da zentzu honetan. Ibaiak duen garrantzi ekologikoa aintzat hartzea eta honen hobekuntza sustatzen jarraitzea oso garrantzizkoa da. Ibaiaren egoera ekologikoa hobetu duen beste neurri garrantzitsu bat, araztaileen instalazioa izan da. Araztaileen bitartez, ur fekalen bilketa eta garbiketa egiten da, ondoren ibaira isurtzeko.
Elgoibarko araztailua
Gaur egun, ibaira begiratzen badugu, ageria da izan duen hobekuntza; jada ez dugu ibaia kolore ezberdinekin ikusten edo bitza dariola, gainera arrainak ikus daitezke uretan, orain dela 30 urte ezinezkoa zirudiena. Beraz, gizarteak bide hau jarraitzen badu eta ez baditu garai bateko akatsak errepikatzen, agian helduko da eguna ibaian igeri egitera bueltatuko garena.
Etorkizuna
Ibaiaren hondoa inoiz garbitzea posible ikusten da, baina gainontzekoak kentzea (zubiak, ibaiertzetako hormak) ia ezinezkoa dela ematen du.
Erreferentziak
- ↑ Hauts + herri.
- ↑ Esquema actual de los ríos de la región: Guipúzcoa. Aranzadi Elkarteko Iktiologia Sailak (1958).
- ↑ Industria osoa esaten diogu bere hiru aldeak kontutan hartzen duena: lehengaien hornikuntza, lanketa edo manufaktura eta hondakin-ezabatze egoki eta kalte gabekoa.
- ↑ Variación de la calidad de las aguas de los ríos gipuzkoanos al cabo de veinte años (1981-2001). Imanol Arluziaga (Munibe, Ciencias Naturales-Natur Zientziak. 53 zbk., 39-56 orrialdeak, 2002).