«Zezenak XX mendean (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
65. lerroa: | 65. lerroa: | ||
Sokamuturrarako zezenak [[Hiltegi zaharra (eu)|Hiltegi zaharrean]] gordetzen ziren, eta hura bota zenetik [[Goikokaleta (eu)|Goikokaletaren]] behekaldean antolatzen da zezendegia. | Sokamuturrarako zezenak [[Hiltegi zaharra (eu)|Hiltegi zaharrean]] gordetzen ziren, eta hura bota zenetik [[Goikokaleta (eu)|Goikokaletaren]] behekaldean antolatzen da zezendegia. | ||
== | ===Eszenategia=== | ||
Plaza Zaharra beti izan da sokamuturraren eszenategia. Esparruaren leku zabalena da, eta beraz zezenak denbora gehien ematen duen ingurua. Gainera, bankuak direla eta aukera asko ematen die zaleei. Eta Erregetxetik ikuspegi ezin hobea dago ikuskizunaz gozatzeko. | Plaza Zaharra beti izan da sokamuturraren eszenategia. Esparruaren leku zabalena da, eta beraz zezenak denbora gehien ematen duen ingurua. Gainera, bankuak direla eta aukera asko ematen die zaleei. Eta Erregetxetik ikuspegi ezin hobea dago ikuskizunaz gozatzeko. | ||
16:07, 17 martxoa 2019(e)ko berrikuspena
XIX eta XX mendeko sokamuturrak (1950 arte)
Gipuzkoako herri askotan bezalaxe, Soraluzen ere sokamuturra korritzen da jaietan.
1889ko bertsoak
1889 urtean Ramon de Gorosta hil zela eta, urte hartako jaietan Gorrotxategi bertsolariak jarritako bertso batek biak aipatzen ditu:
- Plazentziara festak
abuztuan urbil - jende dana jaietan
dago trankil trankil - gora bera zezena
kalietan dabil - gaxo txar batek jota
gure Gorosta il.
Jarduera
Izenak esaten duenez, sasoi batean sokamuturra zen: hau da, zezenak soka zuen muturrean lotuta, handik gobernatzeko.
Hortik aspaldiko esaldu hura: Soka libre! Soka libre! Hori Eibarkua da ta!.
Gerora, eta hainbat lekuetan bezalaxe, zezenei soka kendu zieten. Hala ere sokamuturra esaten zaio oraindik, nahiz eta erderazko entzierro berba indarra hartzen ari den.
Sasoia
Herriko jaiak Andramaritan izaten zirenez, urte askotan San Roke Txiki egunean[1] izan dira sokamuturrak, goiz eta arratsaldez.
Esparrua
Sasoi batean sokamuturra Santa Ana arkupetik Plaza Zaharreraino korritzen zen, zezenak komentu ondoan gordetzen zirela. Hortik dator Zezena dator arkupetik... Santa Ana kaletik abesti ezaguna.
Dena dela, hiltegi zaharra egin zenetik zezenak berran gordetzen ziren, Plaza Zaharrean.
Sasoi hartan sokamuturra Santa Ana kalean, Plaza Barrian, Kalebarren eta Plaza Zaharrean egiten zen.
1949 urteko zezenketa: Félix Etxaniz eta Julián Arana
1949 urteko Andramaritako bezperan, abuztuak 14an haiz zuzen, zezenketa antolatu zuten.
Bi toreatzaile izan ziren, herrikoak biak: Félix Etxaniz (el Arruza placentino) eta Julian Arana Ituarte (el Tigre)[2] bere laguna.
Bi zekor ekarri zituzten, Calahorrako Jesús Díaz Díaz ganadutegitik. Honetaz gain, Josetxu Etxebarria Bilboko nobilleroa ekarri zuten, director de lidia moduan.
Sasoi batean egiten zen moduan, zezenketarako Plaza Zaharra antolatu zuten: areiaz estali zorua, oholez itxi, palkoak, aulkiak... eta sarrerak!
Paseilloa, berriz, Gila tabernan hasi ziren.
XX eta XXI mendeko sokamuturrak (1950tik aurrera)
Industrializazioak gauza asko aldatu zituen Soraluzen, eta sokamuturrari ere eragin zion.
Sasoia
Alde batetik, aberasrasunarekin batera langileen eskubideak hazten hasi ziren; ordaindutako oporrak, esateko, gero era luzeagoak ziren, abuztu osoa hartu arte. Etorkinak beren herrira itzultzeko aprovefxatu zuten, eta bertan jaiorakoak ooporrerara joaten hasi ziren. Ondorioz, Andremarietan giroa asko apaldu zen.
Santiago eta Santa Ana jaiei indarra eman zieten, jendea oraindik herrian zegoelako. Ordutik Santa Ana egunean sokamuturra izaten da (goiz eta arratsaldez), eta inoiz zezen-suzkoak izan dira.
Dena dela, San Roke Txiki eguneko sokamuturrak oraindik egiten ari dira, herrian geratzen direnen gozagarri.
Esparrua
Industrializazioa eta aberastasunarekin ibilgailuak egin ziren kaleen jaun eta jabe.
Trafikoa ahal den gutxien oztopatzeko, sokamuturraren esparrua bi aldiz egokitu dute. 1950 hamarkadan Santa Ana kalea kendu zioten, eta hesia Udaletxea eta Abadetxearen artean jarri zuten.
Udaletxeko aldapa sokamuturraren esparruan geratzen denez, Etxaburueta, Estaziño, Alejandro Calonge eta Zeleta auzuneko bidea moztuta segitzen zen. Horregatik 1960 hamarkadan Udaletxeko aldapa ere esparruari kendu zioten.
Gaur eguneko esparruak Plaza Barria, Kalebarren eta Plaza Zaharra hartzen du.
Sokamuturrarako zezenak Hiltegi zaharrean gordetzen ziren, eta hura bota zenetik Goikokaletaren behekaldean antolatzen da zezendegia.
Eszenategia
Plaza Zaharra beti izan da sokamuturraren eszenategia. Esparruaren leku zabalena da, eta beraz zezenak denbora gehien ematen duen ingurua. Gainera, bankuak direla eta aukera asko ematen die zaleei. Eta Erregetxetik ikuspegi ezin hobea dago ikuskizunaz gozatzeko.
Plaza Barrian askoz denbora gutxiago ematen dute zezenek. Txikiago izateaz gain, esparru garbia denez aurki egiten dute alde Plaza Zaharrerantz Kalebarren barrena.
Erreferentziak
- Tauromaquia placentina. Javier Elorza (Soraluzeko Udala 1982).
- Soraluze-Placencia de las Armas. Monografía histórica (2016-220 orrialdeak). Ramiro Larrañaga (Soraluzeko Udala 1993)