«Aparejero gremioa (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
[[Fitxategi: Aparejero_gremioa._Koloretan_(Florencio_Joseph_Lamot_1756).png | thumb | 500 px | center | ''Es el Gremio de aparejeros, compuesto igualmente como el de los cajeros, de 77 Maestros que tienen asiento. Son los aparejeros los que hacen las guarniciones y aparejos para armar el cañón y llave en su caja; los que junto con los cajeros hacen la entrega final del arma, y por ser su profesión la mas impertinente, es muy nesesaria en la Real Fábrica.'']] | |||
[[Armagintza gremioak (eu)|Armagintza gremioetako]] bat zen. Besteak [[Kainoigile gremioa (eu)|kainoigile]], [[Giltzagile gremioa (eu)|giltzagile]] eta [[Kutxagile gremioa (eu)|kutxagile]] gremioak ziren. | [[Armagintza gremioak (eu)|Armagintza gremioetako]] bat zen. Besteak [[Kainoigile gremioa (eu)|kainoigile]], [[Giltzagile gremioa (eu)|giltzagile]] eta [[Kutxagile gremioa (eu)|kutxagile]] gremioak ziren. | ||
16. lerroa: | 18. lerroa: | ||
Gremio honen langileek tunika luzeak erabiltzen dituzte. | Gremio honen langileek tunika luzeak erabiltzen dituzte. | ||
20:54, 28 urtarrila 2019(e)ko berrikuspena
Armagintza gremioetako bat zen. Besteak kainoigile, giltzagile eta kutxagile gremioak ziren.
Lanaren azalpena
Kainoia eta giltza kutxan lotzeko tresneria egiten zituzten. Baita uhaleria ere.
Maisu bakoitzak bere laguntzaile zuen, eta aparejero bakoitzak bere forja zuen, uraren indarraz mugitzen zela.
Lana bukatu eta gero, Erret Lantegira eramatzen zuten, bertan aztertzeko.
Lan egiteko era
Florencio Josep de Lamot-en Mapa Topographica de Plasencia agertzen den irudiak oso ondo erakusten du lan egiteko era.
Grabatuan fundizio txikia ikusten da, bere labe eta bi hauspoekin, azken honek bi langilek erabiltzen dituztela. Beste bat ingudean ari da, tenazekin eusten duen piezari forma emanten. Mahai batean fusila edo karabina bukatzen ari dira, jarritako ofizial batek armak muntatu eta aurkezteko osagarriak egiaztatzen dituen bitartean.
Gremio honen langileek tunika luzeak erabiltzen dituzte.
Maisu eta langile kopurua
Hiru momentuko datuak gordetzen dira:
- 1756 urtean Florencio Josepf de Lamot jaunak[1] 77 maisu aparejero aipatu zituen.
- XVIII mende bukaeran[2], 20 maisu zeuden Soraluzen, eta beste 46 inguruko herrietan (44 Eibarren, 1 Ermuan, 1 Arrasaten).
- 1856 urtean Juan Cruz Fernández-ek[3] jaso zuenez, 53 maisu zeuden Soraluzen, eta beste 60 Eibarren.
Honetaz gain, gogoratu behar da maisu bakoitzeko beste lagun batek lan egiten zuela. Hala, XVIII mende bukaeran guztira 40 aparejero zeuden Soraluzen, eta beste 92 inguruko herritan.
Erreferentziak
- ↑ Mapa Topographica de Plasencia. Florencio Josepf de Lamot (Madril 1756)
- ↑ Noticia del número de maestros asentistas matriculados... J.Ignacio Tellechea Idigorasen aipamena (Diario Vasco 1974/03/02)
- ↑ Apuntes para un cuadro topográfico. Juan Cruz Fernández (Madril 1856)