«SAPAren arma ekoizpena (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
47. lerroa: | 47. lerroa: | ||
* 1945. [[Placencia 75/13 kainoia (eu)|Infanteriako Placencia 75/13 kainoi azkarra]], eta jaurtigaiak. Hurrengo urteetan asko eta asko egin zituzten. | * 1945. [[Placencia 75/13 kainoia (eu)|Infanteriako Placencia 75/13 kainoi azkarra]], eta jaurtigaiak. Hurrengo urteetan asko eta asko egin zituzten. | ||
* 1945. Tankeen kontrako [[Placencia 60/45 kañoia (eu)|''Placencia 60/45'']] kainoia, eta jaurtigaiak. Kainoi honek ere ekoizpen ugaria izan zuen. | * 1945. Tankeen kontrako [[Placencia 60/45 kañoia (eu)|''Placencia 60/45'']] kainoia, eta jaurtigaiak. Kainoi honek ere ekoizpen ugaria izan zuen. | ||
* 1950. Tankeen kontrako 88/51 kainoia. Prototipo fasea ez zuen gainditu. | * 1950. Tankeen kontrako [[Placencia 88/51 kañoia (eu)|''Placencia 88/51'']] kainoia. Prototipo fasea ez zuen gainditu. | ||
* 1951. Tankeen kontrako [[Placencia 60/50 kañoia (eu)|''Placencia 60/50'']] kainoia. Kainoi honek eskaera handiak izan zituen. | * 1951. Tankeen kontrako [[Placencia 60/50 kañoia (eu)|''Placencia 60/50'']] kainoia. Kainoi honek eskaera handiak izan zituen. | ||
10:58, 11 iraila 2018(e)ko berrikuspena
SAPA armagintza inguruan aritu da bere historia osoan. Vickers-en diseinuekin aurretik, SAPA berak garatutako produktu berriekin gero eta Bofors lizentziarekin ostean.
1960. urte inguruan, Espainiako armadaren eskaerak jeistearekin batera, dibertsifikaziora jo zuen: osagai elektrikoak, engranajeko hortzak lantzeko lanabesak, pneumatika osagaiak, ehungailuak...
Baina aurki trasmisio mekanikotan zentratu zen, batez ere ibilgailu militarrentzat.
Lehen aroa (1935-1939)
(handitzeko, sakatu gainean)
- Vickers 40-40 kainoi antiaereoa 01. Bitubo.jpg
Vickers 40/40 bitubo
- Vickers 40-40 kainoi antiaereoa 02. Monotubo.jpg
Vickers 40/40 monotubo
- Vickers 40-40 kainoi antiaereoa 03. Monotubo.jpg
Vickers 40/40 monotubo
SAPA sortu eta Espainiako gerra bukatu artean edo, hobeto esateko, bigarren mundo gerra hasi arte, The Placencia de las Armas Company Limited enpresaren produktuak ekoizten jarraitu zuen, martxan zeuden eskaerei erantzuteko:
- Kainoien osagaiak: altzak, tiro zuzenketak, itxiturak, seaskak eta trineoak.
- Kalibre anitzeko jaurtigaiak: 40 mm (antiaereoak), 47 mm, 76 mm (itsasokoak).
- Ur azpiko minen antenak.
- Grupo elektrogenoak.
Eta produktu berriak ere ekoizten hasi zen:
- 40/40 kainoi antiaereo bikoitza (Vickers lizentziarekin).
Berezko garapen produktuak (1940-1960)
(handitzeko, sakatu gainean)
SAPA sortu zenerako bazegoen iritzi orokorra, atzerriko litzentziak behar zituzten produktuak gerora begira fidagarriak ez zirela, eta bigarren mundo gerra sortu zenean iritzi hau areagotu egin zen.
Horregatik SAPAk Oficina de Estudios y Proyectos izenekoa eratu zuen, hainbat produktu berri sortuz:
- 1939. Tankeen kontrako 45/44 kainoia, Placencia edo Nacional izenekoa. Oinarri gisa, 1.937 urtean SESBek[1] Espainiara bidalitako kainoi mota bat erabili zuten.
- 1940. Placencia 240/14 mortero berria, arima lisokoa.
- 1941. 75 mmtako mendi-kainoia.
- 1941. 60 mmtako tankeen kontrako kainoia.
- 1943. Tankeen kontrako 60/45 kainoia[2]
- 1945. Infanteriako Placencia 75/13 kainoi azkarra, eta jaurtigaiak. Hurrengo urteetan asko eta asko egin zituzten.
- 1945. Tankeen kontrako Placencia 60/45 kainoia, eta jaurtigaiak. Kainoi honek ere ekoizpen ugaria izan zuen.
- 1950. Tankeen kontrako Placencia 88/51 kainoia. Prototipo fasea ez zuen gainditu.
- 1951. Tankeen kontrako Placencia 60/50 kainoia. Kainoi honek eskaera handiak izan zituen.
Honetaz gain, epe honetan SAPAk beste produktu batzuk ere ekoiztu zituen:
- 1943. 88/56 kainoi antiaereoaren osagaiak, Trubiako Lantegi Nazionalarentzat (Asturias).
- 1945. 120/50 itsas kainoientzako osagaiak: altzak eta itxiturak.
- Engranajeak orokorrean.
Atzerriko lizentziak atzera
Autarkia garaiak pasa zirenean, nabarmen geratu zen Espainian dena asmatzeak eta egiteak bide motza zuela, eta Suediako Aktiebolaget Bofors (AB Bofors) enpresari 40/L70 kainoi antiaereoa egiteko litzentzia erosi zioten, oso emaitza onekin. Lehen kainoia 1952 urte bukaeran bukatu zuten.
Ramiro Larrañaga Arma Museoan
SAPAk egindako kainoi gehienak suntsitu dira, baina oraindik bakar batzuk gordetzen dira.
Gaur eguneko teknologia digitalei esker, Ramiro Larrañaga Arma Museoa izenekoak arma horietako asko biltzen eta sailkatzen ditu, era birtualean bada ere.
Museoak gela bat eratu du SAPA-en ekoizpenarekin, Arma museoa. SAPA kainoiak (eu)
Erreferentziak
- Artillería española a escala. Materiales de artillería que han estado (y/o están) en servicio en el Ejercito Español (Pepe Oller Real).