«Armagintza gremioak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
24. lerroa: | 24. lerroa: | ||
* Aprendizak. Ofizioa ikasten ari zirenak. Normalean, bost bat urteko epean janari eta ohearen truke lan egiten zuten. | * Aprendizak. Ofizioa ikasten ari zirenak. Normalean, bost bat urteko epean janari eta ohearen truke lan egiten zuten. | ||
Maila batetik bestera pasatzeko azterketa zorrotzak izaten ziren. Eta ez zen posible armagintzan aritzea gremio basten kide izan barik. | |||
Hiru langile motaz gain, diputatuak ziren, gremio eta herri bakoitzeko maisu bat. Eskaera heltzen zenean (''asientoa''), diputatuek prezioak eta epeak negoziatzen zituzten, eta lana banatzen zuten kideen artean. | |||
Frantziako Konbentzioaren Gerra zela eta, 1.793 urtean armagile asko Oviedo eta Trubiara eraman zituztenean, bertan antolatu zuten gremio sistema paraleloa. Eta gauza bera gertatu zen Espainiako Independentzia Gerran, 1.809 urtean, Soraluze eta Eibarko hainbat armagile Sevillara ihes egin ostean. | |||
100. lerroa: | 104. lerroa: | ||
==Erreferentziak== | ==Erreferentziak== | ||
* [[Gremio de escopeteros en Placencia (eu) | Gremio de escopeteros en Placencia]]. Juan de Soraluze (Vida vasca 1961). | |||
[[Kategoria: Armagintza]] | [[Kategoria: Armagintza]] |
23:24, 26 otsaila 2018(e)ko berrikuspena
Gremioak
Gremioak[1] edota korporazioak Europako hirietan sortu ziren, Erdi Aroan. Elkarte ekonomikoak ziren, lanbide berdineko artisauak biltzen zituztenak.
Helburua kideen lana eta ongizate ekonomikoa bermatzea zen. Horretarako monopolioa eskuratzen zuten (gremiotik kanpo ez zegoen lan egiterik) eta lanbidearen ikasketa sistema.
Armagileen gremioak
Suzko armen ekoizpena lau gremioen artean egiten zuten. Aurrena piezak prestatzen ziren:
- Kainoigile gremioa kainoiak egiten arduratzen zen.
- Giltzagile gremioa, berriz, giltza edo tiroa jotzeko trepeta egiten arduratzen zen.
- Aparejero gremioak, azkenik, pieza guztiak kutxari lotzeko piezak egiteko ardura zuen.
Gremio bakoitzaren langileek beraien lanak Erret Lantegian aurkezten zuten, aztertzeko (garaiko kalitate kontrola).
Behin piezak onartuta, Kutxagile gremioa egurrezko kutxak lantzen arduratzen zen, eta bertan aurreko pieza guztiak muntatzen.
Diputatuak, maisuak, ofizialak eta aprendizak
Gremio barruko langileak hiru mailatan zeuden antolatuta:
- Maisuak. Lantegi jabeak/ arduradunak.
- Ofizialak. Lantegiko langile arruntak, soldatapekoak. Gremioaren arabera, maisu bakoitzeko 8 ofizial izaten ziren (kainoigileak), 2 (giltzagileak) edo 1 (aparejeroak eta kutxagileak).
- Aprendizak. Ofizioa ikasten ari zirenak. Normalean, bost bat urteko epean janari eta ohearen truke lan egiten zuten.
Maila batetik bestera pasatzeko azterketa zorrotzak izaten ziren. Eta ez zen posible armagintzan aritzea gremio basten kide izan barik.
Hiru langile motaz gain, diputatuak ziren, gremio eta herri bakoitzeko maisu bat. Eskaera heltzen zenean (asientoa), diputatuek prezioak eta epeak negoziatzen zituzten, eta lana banatzen zuten kideen artean.
Frantziako Konbentzioaren Gerra zela eta, 1.793 urtean armagile asko Oviedo eta Trubiara eraman zituztenean, bertan antolatu zuten gremio sistema paraleloa. Eta gauza bera gertatu zen Espainiako Independentzia Gerran, 1.809 urtean, Soraluze eta Eibarko hainbat armagile Sevillara ihes egin ostean.
Maisu eta langile kopurua
Lau momentuko datuak gordetzen dira, eta zehaztapen desberdinekin:
- 1756 urtean Florencio Josepf de Lamot jaunak[2] Soraluzeko Erret Lantegien maisuak aipatu zituen, baina ez zuen argitu Soraluzekoak ziren edo Soraluzeko Erret Lantegirako lan egiten zutenak.
- XVIII mende bukaeran[3], herriz herri zehazten dira (Soraluze, Eibar, Elgoibar, Ermua, Arrasate, Durango eta Bergara).
- 1794 urtean 1615 langile omen ziren, maisu, ofizial eta aprendizen artean[4]. Soraluzekoak bakarrik ez, Debarro osoan Erret Lantegirako lan egiten zutenak izango ziren. Hala ere, aurreko aipamenaren kopuru ia bikoitza da (893 >> 1615).
- 1856 urtean Juan Cruz Fernández-ek[5] Soraluzeko eta Eibarko kopuruak jaso zituen.
Soraluzen agertzen diren maisuak honako hauek dira:
Maisuak | (1756) | XVIII bukaera | (1856) |
---|---|---|---|
Kanoigileak | 180 | 11 | 44 |
Giltzagileak | 86 | 66 | 112 |
Aparejeroak | 77 | 20 | 53 |
Kutxagileak | 77 | 28 | 54 |
GUZTIRA | 420 | 125 | 263 |
XVIII mende bukaeran Noticia del número de maestros asentistas matriculados... txostenean maisuak ez ezik, langile guztiak agertzen dira. Soraluzeko zenbakiei erreparatuz, gizon gehienak armagintzan jarduten ziren nabarmentzen da[6].
Langileak | Soraluze | Gainontzekoak | Guztira |
---|---|---|---|
Kanoigileak | 99 | 243 | 342 |
Giltzagileak | 198 | 93 | 291 |
Aparejeroak | 40 | 90 | 130 |
Kutxagileak | 48 | 82 | 130 |
GUZTIRA | 385 | 508 | 893 |
Eskualdean (Debarroan) aipatze diren maisuak, berriz, hauek dira:
Maisuak | (1756) | XVIII bukaera | (1856) |
---|---|---|---|
Kanoigileak | 180 | 38 | 68 |
Giltzagileak | 86 | 97 | 201 |
Aparejeroak | 77 | 66 | 113 |
Kutxagileak | 77 | 71 | 92 |
GUZTIRA | 420 | 272 | 474 |
Bizitza soziala
Las munduaz gain, gremioen eragina bizitzaren beste hainbat arlotara heltzen zen.
Esateko, gremio bakoitzak bere santu patroia zuen, eta jai nagusietan gremioek ondo antolatuta hartzen zuten parte, bere bandera[7] buruan zutela, maisuak ondo uniformatuta eta kideek formazioan. Aztertzaleak eta zuzendariak ere bere uniformiaz agertzen ziren.
Erreferentziak
- Gremio de escopeteros en Placencia. Juan de Soraluze (Vida vasca 1961).
- ↑ | Gremioak. Wikipedia (euskaraz)
- ↑ Mapa Topographica de Plasencia. Florencio Josepf de Lamot (Madril 1756)
- ↑ Noticia del número de maestros asentistas matriculados... J.Ignacio Tellechea Idigorasen aipamena (Diario Vasco 1974/03/02)
- ↑ Historia de una empresa pública española: Los altos hornos de Liérganes y La Cavada 1622-1834. José Alcalá Zamora.
- ↑ Apuntes para un cuadro topográfico. Juan Cruz Fernández (Madril 1856)
- ↑ Garai hartan Soraluzek 2000/2500 bat biztanle izango zuen, eta 400/500 familia buru. Ehun bat baserritar kenduta, gehi rentista, saltzaile, abade, garraoilari... 250/350 familia buru geratuko ziren. Eta familia bakoitzeko gizon bat baino gehiagok lan egingo zuenez, hortik armagintzan jarduten ziren 385 lagunak.
- ↑ Gerra aurrean hauetako bat agertu zen Soraluzeko etxe batean. Raso zurikoa, urrezko letratan GREMIO DE APAREJEROS. PLACENCIA SIEMPRE LEAL A LA CORONA REAL