«Agerreburu trikuharria (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    t (Jcao wikilariak «Agarreburu trikuharria (eu)» orria «Agerreburu trikuharria (eu)» izenera aldatu du)
    No edit summary
    4. lerroa: 4. lerroa:
      | estiloa  = Historiaurrekoa
      | estiloa  = Historiaurrekoa
      | mendea  =  
      | mendea  =  
      | kokapena = [[Elosua-Plazentzia Estazio Megalitikoa (eu)|Elosua-Plazentzia Estazio Megalitikoa]]
      | kokapena = [[Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa (eu)|Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa]]
      | mota    = Trikuharria
      | mota    = Trikuharria
    }}
    }}

    23:14, 17 azaroa 2016(e)ko berrikuspena

    Agerreburu
    Agerreburu 01 (Gipuzkoako ondarea).jpg
    Estiloa Historiaurrekoa
    Mendea
    Kokapena Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa
    Mota Trikuharria


    Azalpena

    Bergarako udalerrian dagoen trikuharria, 11,5 metrotako diametroa eta 75 zentimetrotako altuera dituena.

    Erdialdean gutxi gorabehera 2 metrotako diametroa eta 60 zentimetrotako sakonera dituen kraterra dauka, bertan hiru harlauza ikus daitezkela. Hauek, antzinako ganbararen aztarnak, honela kokaturik daude: bat zutik dago iparraldean, beste bat barrurantz kulunkatua hegoaldean eta beste bat kanporantz kulunkatua mendebaldean. Tumuluaren gainean beste biren aztarnak daude. Eraikuntzan erabilitako materialak bertako basaltoak eta kareharri margatsuak dira.

    1921 urteko indusketan, Telesforo Aranzadik, Jose Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek ondorengo materialak berreskuratu zituzten:

    • Zeramika: ertza kanpoaldera irtena eta hondo laua duten edalontzi zatiak.
    • Giza aztarnak: hezur urri batzuk (galduak).

    2002an Xabier Larrañagak fibrolitazko aizkora aurkitu zuen bere gainazalean.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    Telesforo Aranzadik, José Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek aurkitu zuten 1921. urteko udan[1], bertako mendilerroko trikuarrien miaketa egiteko etorri zirenean.

    Agerreburu izan zen estazio megalitikoan aztertu zuten azken trikuharria.

    Eusko Jaurlaritzak 2003.eko ekainak 24an kalifikatu zuen.


    Aranzadi, Barandiaran eta Egurenen indusketak

    Kokapena eta tamaina

    Agerreburu mendi-tontorraren ipar mendebaldean dago, Leiyopagoren hegoaldean eta Prantzesbasoren hego-hegoekialdean, pagadi itxi batek estalitako tokian: galgalean bertan hogetahiru daude eta.

    Tumuluak 12 metroko diametroa du, eta erdian 1,67 metrotako altuera.

    Oraindik gordetzen dira trikuharriaren alboko bi harri, nahiz eta zertxobait mugituta izan; beste harri batzuk, duda barik garai batean trikuharriarenak, galgalean sakabanatuta daude. Lehenek ganbararen ekialde-mendebalde norabidea azaltzen dute (8.a irudia eta 18. argazkia). Hona hemen harrien neurriak eta materiala:

    Alboko harria Materiala Luzeera Altuera Lodiera
    a Arbela 1,47 m 1,27 m 0,25 m
    b Arbela 1,41 m 1,10 m 0,15 m
    c Ofita 1,00 m 0,97 m 0,28 m
    d Ofita 0,90 m 0,90 m 0,45 m
    e Arbela 1,28 m 0,62 m 0,08 m
    g Arbela 0,85 m 0,65 m 0,05 m
    h Arbela 0,82 m 0,35 m 0,22 m


    Indusketa

    Indusketa oso denbora laburrean egin genuen, trikuharria irauli zuten azken altxor bilatzaileek lana erraztu zigutelako, trikuharriaren barruko lurra albo batera metatu zuten eta; nahiz eta beste aldetik, eta hau damutzekoa da, barruan topatutako hezur guztiak apurtu eta sakabanatu zituzten. Guk giza-hezur zatiak eta zeramika pusketak topa genituen.

    Ostean, langileekin kontuak argitu eta gero, beraiek eta Plazentzia-Elosua estazio dolmenikoa agurtu genituen.


    Erreferentziak