«Atlas vniversal y cosmographico (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
24. lerroa: | 24. lerroa: | ||
Bukatzeko, lau bertso ekartzen ditu; bata orokorra eta probintziako bana. | Bukatzeko, lau bertso ekartzen ditu; bata orokorra eta probintziako bana. | ||
Hiru probintzien atal hau, Johannes Janssonius-en [[Biscaia | Hiru probintzien atal hau, Johannes Janssonius-en [[Biscaia et Gvipvscoa Cantabriae veteris pars (eu) | ''Biscaia Alava et Gvipvscoa Cantabriae veteris pars'']] mapak (1672) osatua, 1919. urtean berrargitaratu zuten, irailean Bilbon ospatu zen VII Zientzia Biltzarraren harira. | ||
[[Fitxategi: Biscaia_Alava_et_Gvipvscoa_Cantabriae_veteris_pars_(Johannes_Jansonnius_1672).jpg | thumb | center | 600px | Biscaia Alava et Gvipvscoa Cantabriae veteris pars (Johannes Janssonius 1672)]] | [[Fitxategi: Biscaia_Alava_et_Gvipvscoa_Cantabriae_veteris_pars_(Johannes_Jansonnius_1672).jpg | thumb | center | 600px | Biscaia Alava et Gvipvscoa Cantabriae veteris pars (Johannes Janssonius 1672)]] |
Hauxe da oraingo bertsioa, 20:54, 26 ekaina 2022 data duena
Atlas vniversal y cosmographico | |
---|---|
Egilea | Juan Blaeu |
Hizkuntza | Gaztelania |
Urtea | 1672 |
Argitaletxea | Officina de Juan Blaeu |
Hiria | Amsterdam |
Izenburu osoa
Atlas vniversal y cosmographico
Atlas unibertsala eta kosmografikoa
Liburua zertan den
Izenak dioen moduan, liburuak mapak eta azalpenak biltzen ditu.
Atal bat Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabari dagokie: Provincias de Vizcaya, Gvipvzcoa y Alava. Aurreko aldean azalpen orokorra dator: geografia, biztanleak, hizkuntza, historia, armarriak, zelan egin ziren Gaztelaren parte...
Gero, hiri eta herrien azalpenak datoz. Aurrena, Bizkaikoak: Urduña, Bilbao, Bermeo, Gernika, Durango, Elorrio, Lekeitio eta Portugalete. Gero, Gipuzkoakoak, askoz gehiago: Hondarribia, Donostia, Irun, Pasaia, Usurbil, Orio, Getaria, Zumaia, Tolosa, Alegia, Ordizia, Segura, Zestoa, Azpeitia, Azkoitia, Urretxu, Soraluze, Elgoibar, Eibar, Bergara, Arrasate eta Gatzaga. Azkenik, Arabakoak: Gasteiz, San Vicente de la Sonsierra, Murga, Trebiñu, Aiuda, Urizaharra, Galarreta, Lapuebla de Labarca, Guardia eta Lanziego.
Bukatzeko, lau bertso ekartzen ditu; bata orokorra eta probintziako bana.
Hiru probintzien atal hau, Johannes Janssonius-en Biscaia Alava et Gvipvscoa Cantabriae veteris pars mapak (1672) osatua, 1919. urtean berrargitaratu zuten, irailean Bilbon ospatu zen VII Zientzia Biltzarraren harira.
Soraluzeri buruzkoak
(242. orrialdea)
- Markinako haranean, Deba ibaiaren ertzetan Placencia lekutu zen, oso toki atseginean eta hortik herriaren izena. Harresi eta dorrez inguratuta, hirurehun bizilagun bizi dira, bere parrokia eta moja komentuaz. Mosketoi, arkabuz eta beste arma asko ekoizten dira bertan.
Erreferentziak
- Atlas vniversal y cosmographico. Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabari dagokien zatia.