«Osasun zerbitzuak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
|||
41. lerroa: | 41. lerroa: | ||
===1863-1866ko udal medikua=== | ===1863-1866ko udal medikua=== | ||
XIX mendean ere, Udalak medikua kontratatzen zuen. | XIX mendean ere, Udalak medikua (edo zirujaua) kontratatzen zuen. | ||
Deeialdiak, inoiz, [[Gaceta de Madrid. Udala (eu)#Osasuna|Gaceta de Madrid]] aldizkarian egiten zituen, eta hiru gordetzen dira: | Deeialdiak, inoiz, [[Gaceta de Madrid. Udala (eu)#Osasuna|Gaceta de Madrid]] aldizkarian egiten zituen, eta hiru gordetzen dira; eta beste bat ''El siglo médico: revista clínica de Madrid'' aldizkarian: | ||
* 1863/09/07. 500 auzokidentzat, urteko soldata 6.600 errealekoa (hiruhilabeoro ordaindua), gehi bisitak (baserrietakoak 2 errealetan | * 1863/09/07 (Gaceta de Madrid). 500 auzokidentzat, urteko soldata 6.600 errealekoa (hiruhilabeoro ordaindua), gehi bisitak (baserrietakoak 2 errealetan, kalekoak erreal erditan eta erditzeak 20 errealetan) gehi beste 2.880 erreal Erret Lantegietako langileak artatzeko (azken hauek, hilabetero ordainduak). | ||
* 1865/05/22. 440 auzokidentzat, hiruhilabeteko soldata 3.000 errealekoa lehen 150 familia bisitatzeko, hortik gorakoak 20 erreal familiako. | * 1864/04/24 (El siglo médico). 500 auzokideentzat, urtekomsoldata 3.300 errealetakoa (hiruhilabeoro ordaindua), gehi bisitak (baserrietakoak 2 errealetan eta kalekoak erreal erditan). Interesatuek 50 urte baino gazteagoak izan behar ziren. | ||
* 1866/05/20. 440 auzokidentzat, urteko soldata 10.000 errealekoa (hiruhilabeoro ordaindua) auzokideak eta Erret Lantegiletako langileak artatzeko, gehi bisitak (baserrietakoak 2 errealetan eta kalekoak erreal erditan), gehi erditzeak (20 erreal bakoitzeko). | * 1865/05/22 (Gaceta de Madrid). 440 auzokidentzat, hiruhilabeteko soldata 3.000 errealekoa lehen 150 familia bisitatzeko, hortik gorakoak 20 erreal familiako. | ||
* 1866/05/20 (Gaceta de Madrid). 440 auzokidentzat, urteko soldata 10.000 errealekoa (hiruhilabeoro ordaindua) auzokideak eta Erret Lantegiletako langileak artatzeko, gehi bisitak (baserrietakoak 2 errealetan eta kalekoak erreal erditan), gehi erditzeak (20 erreal bakoitzeko). | |||
Azpimarratzekoa da oso denbora gutxitan, eta alkate berarekin (Martin de Azcárate Gaztelu) baldintzak zelan aldatzen diren. | Azpimarratzekoa da oso denbora gutxitan, eta beti alkate berarekin (Martin de Azcárate Gaztelu) baldintzak zelan aldatzen diren. | ||
===XX mendeko udal osasun zerbitzua=== | ===XX mendeko udal osasun zerbitzua=== |
16:07, 31 abendua 2021(e)ko berrikuspena
Osagile "ofizialak" eta osagile "askeak"
Osasun zerbitzuak bi motakoak izan dira: "ofizialak" eta "libreak".
Zerbitzu ofizialak medikua, zirujaua eta botikarioa izaten ziren. Teorian, ikasketak egindako gizonak ziren (nahiz eta garaiko maila oso ona ez izan). Gaixoei kobratzen zietenaren gain, askotan, medikuak edota zirujauen kasuetan, Udalak oinarrizko soldata ordaintzen zien gaixo pobreak ere artatzeko.
Bestaldetik zerbitzu "askeak" izaten ziren: osagileak, petrikiloak (hezurrak osatzeko), saludadoreak (familia bateko zazpigarren semea, amorrua sendatzeko ahalmena omen zutenak), mediku karrera bukatu gabekoak, emaginak, belarrak eta ukenduak prestatzen zituztenak... Zerbitzu ofizialeen paraleloak izaten ziren (eta askoz zaharragoak) eta, orokorrean, oinarri teorikoen gabekoak.
Osagile "ofizialak" gizonak ziren denak, baina "ez ofizialetan" denetik zegoen. Lan batzuk (emaginak) andreentzat zeugen gordeta.
Osagile ofizialek herrietan lan egiten zuten, baserrietara gutxitan joaten zirela; eta garestiagoak ziren. Legea beren alde zuten, eta inoiz bestion konkurrentzia sentitzen bazuten auzitan sartzen zituzten, konkurrentzia deusezteko (nahiz eta batzutan osagile ez ofizialek musutruk lan egin).
Udal osasun zerbitzuak
1580.eko zirujaua
Soraluzen udal medikua eta zirujaua izaten zen. 1580 urtean Soraluzeko zirujaua zen Juan de Churruca hil zen, eta gaixo larrienak Bergarara joaten ziren. Zirujau berria ekartzeko batzordea izendatu zuten, bi kaletar eta beste bi baserritarrek osatua.
Segururena, kontratatu zuten zirujau berria Sebastián de Jauregui izango zen, nafarreria izurritean bera agertzen da herriko zirujaua eta.
1598.eko medikua
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
1598ko izurria Soraluzen sartu zenean, herrian ez zen medikurik. Orduan Udalak probintziari eskatu zion medikua bidaltzeko. Eta irailak 11an agindu zioten bidaliko zituztela... baina horretarako udalak 600 erreal aurreratu behar zituela.
Soraluzeko Udalak demandan egin zuen, aurreko urtean probintziak ordaindu zituelako Donostiako medikuak guztion onerako dela eta. Baina donostiarrak esan zuten ez zituztela izan halako laguntzarik.
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Izurria zela eta, Udalak soldata igo zion orduko zirujauari, Sebastian de Jauregui. Gainera, hitzartu egin zuten baserriei egindako bisitagatik erreal eta erdi kobratuko zuela. Honetaz gain, Sebastiàn de Jaureguik artatutako gaixoei aparte kobratzen zien.
XVIII. bukaerako medikuak
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Hiru izen ezagutzen dira: Juan Bautista de Alzaa (1776), Francisco Antonio de Zubeldia (1777) eta Juan Francisco de Aranguren (1779). Hirurak Juan Josef Ussi sasimedikua salatu zuten, titulu barik mediku eta zirujau aritzen zelako, odola ateratzen zuelako eta botikak errezeratzen zituelako. Salakera hauek ez zuten arrakasra handirik, Juan Josef Ussik urte asko egin zituen Soraluze eta.
1777.eko medikua
Aurretik jaso denez, urte honetan Francisco Antonio Zubeldia Zabala zen herriko medikua[1]. Alegian jaioa (1749), Altzon ezkondu zen (1775) Maria del Carmen Dorronsoro Olaberri anderearekin (Tolosa, 1756), eta laster Soraluzera etorri ziren.
Bertan zeudela José Benigno seme nagusia jaio zen (1777 urtean), medikua hau ere, XIX mendeko lehen erdialdean Bilbaon udal mediku titularra aritu zena.
Francisco Antoniok eta Maria del Carmenek ez zuten asko iraun Soraluzen, hurrengo urtean Mutrikuan zeuden eta. Handik Deba, Azkoitia, Donostia... Francisco Antonio leku askotan aritu zen.
1863-1866ko udal medikua
XIX mendean ere, Udalak medikua (edo zirujaua) kontratatzen zuen. Deeialdiak, inoiz, Gaceta de Madrid aldizkarian egiten zituen, eta hiru gordetzen dira; eta beste bat El siglo médico: revista clínica de Madrid aldizkarian:
- 1863/09/07 (Gaceta de Madrid). 500 auzokidentzat, urteko soldata 6.600 errealekoa (hiruhilabeoro ordaindua), gehi bisitak (baserrietakoak 2 errealetan, kalekoak erreal erditan eta erditzeak 20 errealetan) gehi beste 2.880 erreal Erret Lantegietako langileak artatzeko (azken hauek, hilabetero ordainduak).
- 1864/04/24 (El siglo médico). 500 auzokideentzat, urtekomsoldata 3.300 errealetakoa (hiruhilabeoro ordaindua), gehi bisitak (baserrietakoak 2 errealetan eta kalekoak erreal erditan). Interesatuek 50 urte baino gazteagoak izan behar ziren.
- 1865/05/22 (Gaceta de Madrid). 440 auzokidentzat, hiruhilabeteko soldata 3.000 errealekoa lehen 150 familia bisitatzeko, hortik gorakoak 20 erreal familiako.
- 1866/05/20 (Gaceta de Madrid). 440 auzokidentzat, urteko soldata 10.000 errealekoa (hiruhilabeoro ordaindua) auzokideak eta Erret Lantegiletako langileak artatzeko, gehi bisitak (baserrietakoak 2 errealetan eta kalekoak erreal erditan), gehi erditzeak (20 erreal bakoitzeko).
Azpimarratzekoa da oso denbora gutxitan, eta beti alkate berarekin (Martin de Azcárate Gaztelu) baldintzak zelan aldatzen diren.
XX mendeko udal osasun zerbitzua
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
1918ko gripe izurriak udalak eta diputazioak behartu zituen orduko osasun sistema indartzen eta hobeto antolatzen.
Gripearen erasoa pasa eta gero, 1918/10/31an[2], Udal Batzordeak baldintza plegua onartu zuen, udal osasun zerbitzua sortzeko.
Zerbitzu honek bi mediku titular izango zituen, bakoitza urteko 1.500 pezeta ordainduta; eta praktikante[3] bat, 1.000 pezeta ordainduta.
Aldiberean, Juan Lasa praktikantearekin aurretik sinatutako kontratua errespetatzen zen hurrengo bi urteetarako. Kontratu hau gripe izurritea herrian sartu zenean egin zuten.
XX mendeko mutuak
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Langileen eta, orokorrean, inoren gaixotasun edo istriouei aurre egiteko, XX mende hasieran mutuak sortu ziren herrian.
Lehena fabrika berak[4] sortu zuen 1905 urtean; gero herriko "autonomoak" eta 1914 urterako 4 mutua zeuden eratuta. Bigarren aro sortzailea 1932-1935 izan zen,beste hiru mutuekin. Batzuk partidu politiko edota sindikatuen itzalean sortu ziren.
Izena | Arautegia | Sortua | Helbidea |
---|---|---|---|
Socorros Mútuos de la fábrica de Compañía Anónima de Placencia | 1905/03/06 | 1905/03/14 | Lantegia[5] |
Socorros Mútuos de Artesanos | 1910/05/31 | 1910/08/26 | Etxaburueta, 10, 1. |
La Humanitaria | 1913/04/30 | 1913/05/10 | Errabal, 1, 1. |
Zintzotasuna, socorros del Círculo Tradicionalista | 1914/08/14 | 1914/10/10 | Círculo Tradicionalista |
La Protectora | 1932/06/25 | Santa Ana, 1, 1. | |
Mutualidad Catequística | 1934/02/08 | Kalebarren[6] | |
La Infancia Previsora | 1934/02/14 | 1934/02/17 | Mutilen eskola, 2 |
Babesetxeko eritegia eta ospitalea
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Zaharrak babesteaz gain, Babesetxean eritegia zegoen gaixoak artatzeko.
Lehen hiru urteetan (1896-1898) 56 lagun artatu zituzten eritegi edo ospitalean. Zazpi urte pasa eta gero kopuru hau 85ra igo zen.
1975 urtean herriko kontsultategia bertan zabaldu zuten, itxitako ikastetxearen ikasgeletan.
Anbulatorioa
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
1975 urtean herriko kontsultategia babesetxean zabaldu zuten, itxitako ikastetxearen ikasgeletan.
Txikia geratu zenez, handik 10 urtetara (1985) Osakidetzak Plaza Zaharreko anbulatorio edo Osasun Zentro berria zabaldu zuten, hiltegi zaharraren orubean.
Erreferentziak
- ↑ Los médicos de Bilbao. Juan Gondra (José Luis Goti Medikuntza eta zientzia historiaren euskal museoa 2005)
- ↑ Pliego de condiciones establecidas por la Junta Municipal de esta Villa para el servicio sanitario de la misma.
1ª. La Junta Municipal, dándose cuenta del estado actual del término municipal y de la necesidad de establecer un servicio médico sanitario, acuerda establecer dos titulares Médicos dotados con 1.500 pesetas cada uno anuales, más una plaza de Practicante dotada con mil pesetas también anuales, esta última respetando el compromiso que el Ayuntamiento contrajo con el Practicante D.Juan Lasa en la reinante epidemia de grippe que invadió a la localidad, viéndose obligada a ajustarla por dos años… (eta halaxe 11 puntu osatu artean. Felipe de Aguirregomozcorta alkateak sinatzen du). - ↑ Gaur egun, erizaina.
- ↑ Compañìa Anònima de Placencia de las Armas.
- ↑ Fábrica jatorrizko agirian
- ↑ Barrencalle jatorrizko agirian