«Zuloaga sendia (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
38. lerroa: | 38. lerroa: | ||
Placido Zuloaga armagile eta damaskinatugilea Eusebioren seme zaharrena izan zen. Eta Placidoren hirugarren semea Ignacio Zuloaga margolari ospetsua izan zen. | Placido Zuloaga armagile eta damaskinatugilea Eusebioren seme zaharrena izan zen. Eta Placidoren hirugarren semea Ignacio Zuloaga margolari ospetsua izan zen. | ||
Nahiz eta leku batetik bestera ibili (Madril, Ingalaterra, Erroma, Andaluzia, Paris, Segovia, Zumaia…), Ignacio noiz ipiñian Eibarra etortzen zen. Eta horietako batean, behintzat, Soraluzeraino heldu zen, Euskal portua grabatuak erakusten duenez. | Nahiz eta leku batetik bestera ibili (Madril, Ingalaterra, Erroma, Andaluzia, Paris, Segovia, Zumaia…), Ignacio noiz ipiñian Eibarra etortzen zen. Eta horietako batean, behintzat, Soraluzeraino heldu zen, [[Euskal portua grabatua (eu)|Euskal portua]] grabatuak erakusten duenez. | ||
22:28, 4 abuztua 2021(e)ko berrikuspena
Zuloaga sendia, eibartarra jatorriz, harreman estuak izan zituen Soraluzekin.
Ramon Zuloaga Ubera
Manuel Zuloaga Olasolo eibartar armagilearen seme zaharrena, Eibarren jaio zen (1768).
Frantziako Konbentzioaren gerran frantsesek Eibar erre zuten 1794ko abuztuan, tartean Zuloagatarren etxea.
Orduan Ramonek Madril aldera jo zuen, armagintzan aritzeko. Geroago "maisu aztertzaile" titulua eskuratu zuen. Honi esker edozein Erret Lantegian lan egin zezakeenez, Soraluzera etorri zen, Ana Maria de Larrue emaztearekin.
Maisu aztertzailea zenez, Ramonek Erregetxean lan egiten zuen. Horregatik Etxaburueta kalean jarri ziren bizitzen, Pintorekua etxean hain zuzen (6. zenbakia).
Seme bat izan zuten, Phelipe Mariano Zuloaga Larrue (Soraluze, 1817/05/26), eta hiru alaba: Maria Luisa, Antonia eta Agustina.
Maisu aztertzaile zenez, eta ez armagilea peto peto, oso arma gutxi egin zituen. Pistola bat Zuloaga Bilduman gordetzen da, eta arkabuz bat Madrilgo Lazaro Galdiano museoan.
Bera izan zen Eusebio Zuloaga González loibaren maisua (Blas anaiaren semea).
Eusebio Zuloaga González
Blas, Ramonen anaia gazteena, Madrila joan zen 1804. urtean. Espainiako Independentzia gerran armagile moduan aritu ostean, Madrilgo Erret Jauregian hasi zen lanean: alabarderoen armagilea lehen, armero nagusiaren tenientea gero eta, azkenik, armagile nagusia. 1856. urtean zendu zen.
Blasek seme zaharrena Eusebio izan zen (1808). Hamalau urte zituela, aitak Soraluzera bidali zuen, Ramon anaiarengana, arkabuzgile ikasteko. Eusebio Pintorekuan bizi izan zen hamalau eta hemeretzi urte bitartean.
Madrila itzulita, aita lagundu zuen Erret Jauregiko armategian. Frantzian eta Belgikan hainbat aldiz egon zen teknika berriak ikasteko. Damaskinatuari hasiera eman zitzaion, "estriado a cuchilla" teknika garatuz, urre edo zilarrezko haria altzairuan sartzeko.
Hainbat izendapen lortu zituen: armagile nagusiaren tenientea (1834), erret arkabuzgilea (1843) eta ballestaria (1847).
Hiru aldiz ezkondu zen. Lehen eta bigarren emazteak soraluzetarrak ziren bere lehengusinak Antonia eta Agustina, Ramon Zuloagaren alabak biak. Hirugarrena iloba txikia zuen, Ramona, Ramon Zuloagaren biloba.
Kontadorekua jauregia erosi zuen Eibarren, 1936. urtean bonbardaketek eraitsi zutena.
Ignacio Zuloaga Zabaleta
Placido Zuloaga armagile eta damaskinatugilea Eusebioren seme zaharrena izan zen. Eta Placidoren hirugarren semea Ignacio Zuloaga margolari ospetsua izan zen.
Nahiz eta leku batetik bestera ibili (Madril, Ingalaterra, Erroma, Andaluzia, Paris, Segovia, Zumaia…), Ignacio noiz ipiñian Eibarra etortzen zen. Eta horietako batean, behintzat, Soraluzeraino heldu zen, Euskal portua grabatuak erakusten duenez.
Erreferentziak
Familia Zuloaga. Zuloaga fundazioa (gazteleraz).