«SAPAren arma ekoizpena (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
57. lerroa: | 57. lerroa: | ||
[[Fitxategi: SAPA._Bofors_40-70_(Cartagenako_artilleria_museoa).jpg | thumb | center | 800px | Soraluzen egindako ''Bofors 40/70'' kañoi antiaereoa <br> (Cartagenako artilleria museoa)]] | [[Fitxategi: SAPA._Bofors_40-70_(Cartagenako_artilleria_museoa).jpg | thumb | center | 800px | Soraluzen egindako ''Bofors 40/70'' kañoi antiaereoa <br> (Cartagenako artilleria museoa)]] | ||
==Atzerriko lizentziak atzera == | ==Atzerriko lizentziak atzera == | ||
Autarkia garaiak pasa zirenean, nabarmen geratu zen Espainian dena asmatzeak eta egiteak bide motza zuela, eta Suediako Aktiebolaget Bofors (AB Bofors) enpresari 40/70 kañoi antiaereo egiteko litzentzia erosi zioten, oso emaitza onekin. Lehen kañoia 1952 urte bukaeran bukatu zuten. | Autarkia garaiak pasa zirenean, nabarmen geratu zen Espainian dena asmatzeak eta egiteak bide motza zuela, eta Suediako Aktiebolaget Bofors (AB Bofors) enpresari 40/70 kañoi antiaereo egiteko litzentzia erosi zioten, oso emaitza onekin. Lehen kañoia 1952 urte bukaeran bukatu zuten. | ||
<gallery> mode="packed-hover" heights="150"> | |||
SAPA._Bofors_40-70_(La_Voz_de_España_1958).jpg | Bofors 40/70 | |||
SAPA._Bofors_40-70_Andoaingo_fabrikaren_aurrean_(1958).jpg | Andoaingo fabrikaren aurrean | |||
SAPA._Bofors_40-70_Soraluzeko_probaderoan_(1953-01).jpg | [[Probaderoa (eu)|SAPAko probaderoan]] (Placencia-Aldazabal 1953) | |||
</gallery> | |||
1969 urtean, berriz, CETMEk<ref>CETME. Centro de Estudios Técnicos de Materiales Especiales.</ref> 20/120 kañoi antiaereoak ekoizteko eskatu zion SAPAri. Kañoi honek istorio luzea zuen, lehen bertsioak II Mundu Gerra baino lehen sortu ziren eta. Lizentzia Hispano Suiza enpresari erosi zioten: ''404 motako Birkigt patentea'' hain zuzen. Kañoiekin batera, beren afusteak<ref>Afuste. Suzko arma handien euskarria.</ref> ere SAPAk egin zituen. | 1969 urtean, berriz, CETMEk<ref>CETME. Centro de Estudios Técnicos de Materiales Especiales.</ref> 20/120 kañoi antiaereoak ekoizteko eskatu zion SAPAri. Kañoi honek istorio luzea zuen, lehen bertsioak II Mundu Gerra baino lehen sortu ziren eta. Lizentzia Hispano Suiza enpresari erosi zioten: ''404 motako Birkigt patentea'' hain zuzen. Kañoiekin batera, beren afusteak<ref>Afuste. Suzko arma handien euskarria.</ref> ere SAPAk egin zituen. |
22:14, 10 urtarrila 2021(e)ko berrikuspena
SAPA armagintza inguruan aritu da bere historia osoan. Vickers-en diseinuekin aurretik, SAPA berak garatutako produktu berriekin gero eta Bofors lizentziarekin ostean.
1960. urte inguruan, Espainiako armadaren eskaerak jeistearekin batera, dibertsifikaziora jo zuen: osagai elektrikoak, engranajeko hortzak lantzeko lanabesak, pneumatika osagaiak, ehungailuak...
Baina aurki trasmisio mekanikotan zentratu zen, batez ere ibilgailu militarrentzat.
Lehen aroa (1935-1939)
(handitzeko, sakatu gainean)
SAPA sortu eta Espainiako gerra bukatu artean edo, hobeto esateko, bigarren mundo gerra hasi arte, The Placencia de las Armas Company Limited enpresaren produktuak ekoizten jarraitu zuen, martxan zeuden eskaerei erantzuteko:
- Kañoien osagaiak: altzak, tiro zuzenketak, itxiturak, seaskak eta trineoak.
- Kalibre anitzeko jaurtigaiak: 40 mm (antiaereoak), 47 mm, 76 mm (itsasokoak).
- Ur azpiko minen antenak.
- Grupo elektrogenoak.
Eta produktu berriak ere ekoizten hasi zen:
- 40/40 kañoi antiaereo bikoitza (Vickers lizentziarekin).
Berezko garapen produktuak (1940-1960)
(handitzeko, sakatu gainean)
SAPA sortu zenerako bazegoen iritzi orokorra, atzerriko litzentziak behar zituzten produktuak gerora begira fidagarriak ez zirela, eta bigarren mundo gerra sortu zenean iritzi hau areagotu egin zen.
Horregatik SAPAk Oficina de Estudios y Proyectos izenekoa eratu zuen, hainbat produktu berri sortuz:
- 1939. Tankeen kontrako 45/44 kañoia, Placencia edo Nacional izenekoa. Oinarri gisa, 1937 urtean SESBek[1] Espainiara bidalitako kañoi mota bat erabili zuten.
- 1940. Placencia 240/14 mortero berria, arima lisokoa.
- 1941. 75 mmtako mendi-kañoia.
- 1941. 60 mmtako tankeen kontrako kañoia.
- 1943. Tankeen kontrako 60/45 kañoia[2]
- 1945. Infanteriako Placencia 75/13 kañoi azkarra, eta jaurtigaiak. Hurrengo urteetan asko eta asko egin zituzten.
- 1945. Tankeen kontrako Placencia 60/45 kañoia, eta jaurtigaiak. Kañoi honek ere ekoizpen ugaria izan zuen.
- 1950. Tankeen kontrako Placencia 88/51 kañoia. Prototipo fasea ez zuen gainditu.
- 1951. Tankeen kontrako Placencia 60/50 kañoia. Kañoi honek eskaera handiak izan zituen.
Honetaz gain, epe honetan SAPAk beste produktu batzuk ere ekoiztu zituen:
- 1943. 88/56 kañoi antiaereoaren osagaiak, Trubiako Lantegi Nazionalarentzat (Asturias).
- 1945. 120/50 itsas kañoientzako osagaiak: altzak eta itxiturak.
- Engranajeak orokorrean.
Atzerriko lizentziak atzera
Autarkia garaiak pasa zirenean, nabarmen geratu zen Espainian dena asmatzeak eta egiteak bide motza zuela, eta Suediako Aktiebolaget Bofors (AB Bofors) enpresari 40/70 kañoi antiaereo egiteko litzentzia erosi zioten, oso emaitza onekin. Lehen kañoia 1952 urte bukaeran bukatu zuten.
SAPAko probaderoan (Placencia-Aldazabal 1953)
1969 urtean, berriz, CETMEk[3] 20/120 kañoi antiaereoak ekoizteko eskatu zion SAPAri. Kañoi honek istorio luzea zuen, lehen bertsioak II Mundu Gerra baino lehen sortu ziren eta. Lizentzia Hispano Suiza enpresari erosi zioten: 404 motako Birkigt patentea hain zuzen. Kañoiekin batera, beren afusteak[4] ere SAPAk egin zituen.
Ramiro Larrañaga Arma Museoan
SAPAk egindako kañoi gehienak suntsitu dira, baina oraindik bakar batzuk gordetzen dira.
Gaur eguneko teknologia digitalei esker, Ramiro Larrañaga Arma Museoa izenekoak arma horietako asko biltzen eta sailkatzen ditu, era birtualean bada ere.
Museoak gela bat eratu du SAPA-en ekoizpenarekin, Arma museoa. SAPA kañoiak (eu)
Erreferentziak
- Artillería española a escala. Materiales de artillería que han estado (y/o están) en servicio en el Ejercito Español (Pepe Oller Real).