«Zutik ozta-ozta nator (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    66. lerroa: 66. lerroa:
    [[Fitxategi: Zutik_ozta-ozta_nator._Bi_liburuak.jpg | thumb | 400px | right | Euskarazko eta erderazko liburuak]]
    [[Fitxategi: Zutik_ozta-ozta_nator._Bi_liburuak.jpg | thumb | 400px | right | Euskarazko eta erderazko liburuak]]
    ==Gaztelaniazko bertsioa eta artxibategia==
    ==Gaztelaniazko bertsioa eta artxibategia==
    Gogora, Eusko Jaurlaritzaren Memoria Institutuak, interesa azaldu zuen liburua berriz argitaratzeko. Euskarazko lehen bi tiradak ia agortuta zeudela eta (Soraluzen bertan 300 ale inguru banatu ziren), 2017 urtean Gogorak berrargitaratu egin zuen liburua, oraingoan euskaraz eta gazteleraz ere bai, "A duras penas", izenburupean, eta bere "Memoriak Bilduma"ko bigarren alea osatzen dute.
    Gogora, Eusko Jaurlaritzaren Memoria Institutuak, interesa azaldu zuen liburua berriz argitaratzeko. Euskarazko lehen bi tiradak ia agortuta zeudela eta (Soraluzen bertan 300 ale inguru banatu ziren), 2017 urtean Gogorak berrargitaratu egin zuen liburua, oraingoan euskaraz eta gazteleraz ere bai, [[A duras penas (es)|"A duras penas"]], izenburupean, eta bere "Memoriak Bilduma"ko bigarren alea osatzen dute.





    00:19, 24 azaroa 2019(e)ko berrikuspena

    Zutik ozta-ozta nator
    Zutik ozta-ozta nator. Azala.jpg
    Egilea Benan Oregi
    Hizkuntza Euskaraz (eta gaztelaniaz)
    Urtea 2016
    Argitaletxea Autoedizioa
    Hiria Soraluze


    Izenburu osoa

    Zutik ozta-ozta nator. Kartzelatik idatzitako gutunak (1936-1940)


    Liburua zertan den

    Benan Oregik Benantzio Iñurrieta aititak espetxetik bidalitako gutunak jaso, antolatu eta komentatu ditu. Honela hasten da kontakizuna:

    Kalebarreneko etxean ezagutu genituen txikitatik, kutxa batean ondo tolestuta eta gordeta, gerra-denborako ehunka karta. Umetan egindako aurkikuntza izan zen: misterioz inguratutako kartoizko kutxa batean zeuden, amamaren logelako armairuan gordeta, hariz inguratuta eta horituta.

    Lau urteko lana behar izan du 288 orrialdeko liburu mardula ontzeko. Argazki, gutun eta agiriz hornitua dago eta laurehundik gora lagunen erreferentziak jasotzen ditu, baita aititak egindako hainbat bertso ere. Liburua euskaraz idatzita dago, tartekatzen dituen gutunak eta agiriak gazteleraz badaude ere.

    Benanen helburua ez da izan aititari omenaldia egitea, istorio partikular bat kontatuta belaunaldi oso baten historia kontatzea baizik. Nahi nuke liburu honek balio izatea antzeko egoerak bizi izan zituzten familiak anima daitezen euren historia kontatzera.


    Benan Oregi Iñurrieta liburuaz (E. Unamuno 2016)

    Benantzio Iñurrietari buruzkoak

    Gerraurreko urteetan EAJko zinegotzia izan zen Benantzio Iñurrieta[1].

    Gerra sortu zenean, SAPAtik Irunera eraman zituzten kainoiek tiro-akatsak izan zituzten eta, horregatik, kainoi-fabrikako hainbat bururen destituzioa agindu zuten, zuzendaria zen Rafael Hernández komandantea eta José Sirvent zuzendariordearekin hasita. Hiltzeko mehatxuak ere izan ziren, baina egoera bideratzea lortu zen, eta azkenean bere etxean atxilotuta geratzera behartu zuten, Gonzalo Iraetaren notario-aurreko adierazpenean jasota datorrenez.

    Irailak 21an Soraluze hustu zen, nazionalek aurki hartuko zuten eta. Baina Benantzioren azken umea aurki jaiotzekoa zenez, familiak ezin izan zuen alde egin. Irailak 25ean kartzelaratu egin zuten, eta lau urte eta erdi eman zituen preso, frankisten esku; besteak beste, 1938. urtean San Kristobal gotorlekuan (Ezkaba mendia, Iruña) egon zen, ihesaldi sonatuaren garaian[2].

    1936-1940 bitartean preso zegoela, kartzeletatik etxera bidali zituen 256 gutunetatik abiatuta idatzi du Benan Oregik – lehengusuen laguntzarekin- aititaren ibilbide politiko, erlijioso eta kulturalaren gaineko liburua: Zutik ozta-ozta nator.


    Etxera bueltatu zeneko bertsoak

    Ondorengoa da kartzelatik etxera bueltatu zenean Benantziok senideei kantatu zizkien bi bertsoetako bat, liburuari izenburua ematen diona:

    Zutik ostostan nator
    ni kartzelatikan
    azurrak agirian
    da indarrik barikan.
    Ez uste orregaitik
    ni aldatzerikan
    kastigatuagatik
    gogor arturikan
    burua oraindik dakart
    lengo lepotikan.
    Lenbiziko agurra
    sendi maiteari:
    guraso, ta emaste
    seme-alaberi.
    Besarkada goxo bat
    emanik danori
    otoitz egin dayogun
    gaur goiko Jaunari
    Bisirik etorri naiz
    eskerrak Berari.


    Liburuaren aurkezpenak

    Liburua Boisen (Idaho) aurkeztu zuen 2016eko abuztuan. Benanek hogeita zazpi urte daramatza Gasteizen bizitzen eta hogei urte inguru Eusko Jaurlaritzak Diasporako Euskal Komunitatearentzako eratuta duen zuzendaritzan lanean. Ondorioz, lotura sendoak ditu Boiseko euskal komunitatearekin.

    Aurkezpen ofiziala Soraluzen egin zen, 2016eko irailak 22, herriko antzokian, nazionalak herrian sartu ziren egune berean, laurogei urtera. Herritar mordoxka hurreratu ziren bertara, tartean, Iñurrietatarren familiako kide asko.

    Une hunkigarriz betetako ekitaldia izan zen. Aititak etxera bueltatu zenean kantatu zituen bertsoak kantatuz hasi zen ekitaldia eta, ostean, Benan Oregik aitititak Iruñeako Ezkabako San Cristobal gotorlekuan egindako gartzelaldiaren berri eman zuen, bitartean Joxean Iñurrietak gutunen pasarteak irakurri zituela. Aurkezpenaren amaieran Benanek aititari idatzi dion gutuna irakurri zuen hunkituta eta ostean, Maite Iñurrietak, Ane Ugaldek eta Joanes Iñurrietak gerraren inguruko hiru bertso kantatu zituzten ekitaldiari amaiera emanez.

    2016ko urrian beste aurkezpen bat egin zen Gasteizko Oihaneder, Euskararen Etxean, Mikel Urdangarik musikariaren laguntzarekin. Hartara ere jende ugari bildu zen. Aurkezpen horri beste batzuk jarraitu zioten: Ansoainen, Ezkaba mendiaren magalean (2017ko maiatzean), bertan baitago Iruñako "Fuerte de San Cristóbal" presondegi izandakoa; hurrengo aurkezpena Zarautzen izan zen (2017ko irailean); eta azkenik Redondelako (Pontevedra) San Simon irlan egin zen azkena (2017ko urrian), irla hartara eraman zituzten izan ere Ezkabako ihesaldiaren ondoren, bertan geratu ziren preso asko eta asko.

    Handitzeko sakatu


    Euskarazko eta erderazko liburuak

    Gaztelaniazko bertsioa eta artxibategia

    Gogora, Eusko Jaurlaritzaren Memoria Institutuak, interesa azaldu zuen liburua berriz argitaratzeko. Euskarazko lehen bi tiradak ia agortuta zeudela eta (Soraluzen bertan 300 ale inguru banatu ziren), 2017 urtean Gogorak berrargitaratu egin zuen liburua, oraingoan euskaraz eta gazteleraz ere bai, "A duras penas", izenburupean, eta bere "Memoriak Bilduma"ko bigarren alea osatzen dute.


    Euskadiko Artixbategi Historikoa

    Azkenik, jatorrizko eskutitzak Bilbon kokatuta dagoen Euskadiko Artxibategian utzi zituen Iñurrieta familiak, 2018ko urtarrilean egindako ekitaldi hunkigarri baten bidez[3].

    "Venancio Iñurrieta" bilduma Gogora Institutuaren[4] funtsa dokumentaleen parte da, eta Euskadiko Artxibategi Historikoan gordetzen da[5].

    Handitzeko sakatu


    Erreferentziak