«Mendotz baserria (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
29. lerroa: | 29. lerroa: | ||
Izenak ''mendi hotza'' esan nahi du, eta Euskal Herrian hainbat baserri eta herri daramate izen hau: Mendoz, Mendoza... | Izenak ''mendi hotza'' esan nahi du, eta Euskal Herrian hainbat baserri eta herri daramate izen hau: Mendoz, Mendoza... | ||
Akta zaharretan ageri denez, Mendotz [[Mendiola baserria (eu)|Mendiolako]] txabola zen hasieran. Pedro de Arana y Mendiola zen jabea XVIII mende erdialdean. Eta urte batzuk geroago Juan Salaverría agertzen da. | Akta zaharretan ageri denez, Mendotz [[Mendiola baserria (eu)|Mendiolako]] txabola zen hasieran. | ||
1728. urtean Soraluzeko Udalak Manuel de Mendiola sindiko prokuradorea ahalbidetu zuen 850 dukateko auzia hasteko. Berme gisa, 25 jauntxok (eta gainontzeko biztanleek) beren ondasunak bahian eman zituzten; tartean Andrés de Arana Mendiola zen, Mendiola eta Mendotz baserriak hipotekatu zituela<ref>(Soraluzeko Udal Artxibategia. Eskritura Publikoen Erregistroa 1728/10/25).</ref>. | |||
Pedro de Arana y Mendiola zen jabea XVIII mende erdialdean. Eta urte batzuk geroago Juan Salaverría agertzen da. | |||
Madozen hiztegi famatuan ([[Diccionario de Madoz (eu)|Diccionario de Madoz]]) agertzen da<ref>[https://books.google.es/books?id=JQ8a_k0SCtIC&hl=es&pg=PA3#v=onepage&q=Mendoz&f=false Diccionario de Madoz]. Madrileko Konplutense Unibertsitatea (''Universidad Complutense de Madrid'')</ref>: | Madozen hiztegi famatuan ([[Diccionario de Madoz (eu)|Diccionario de Madoz]]) agertzen da<ref>[https://books.google.es/books?id=JQ8a_k0SCtIC&hl=es&pg=PA3#v=onepage&q=Mendoz&f=false Diccionario de Madoz]. Madrileko Konplutense Unibertsitatea (''Universidad Complutense de Madrid'')</ref>: |
23:02, 28 apirila 2021(e)ko berrikuspena
Mendotz | |
---|---|
Izen formala | Mendotz |
Bailara | Ezozia |
Altuera | 380 m |
Hedadura | 7 Ha |
Kaletik | 4,7 km |
Bertako familia
Ez da inor bizi.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]
Izenak mendi hotza esan nahi du, eta Euskal Herrian hainbat baserri eta herri daramate izen hau: Mendoz, Mendoza...
Akta zaharretan ageri denez, Mendotz Mendiolako txabola zen hasieran.
1728. urtean Soraluzeko Udalak Manuel de Mendiola sindiko prokuradorea ahalbidetu zuen 850 dukateko auzia hasteko. Berme gisa, 25 jauntxok (eta gainontzeko biztanleek) beren ondasunak bahian eman zituzten; tartean Andrés de Arana Mendiola zen, Mendiola eta Mendotz baserriak hipotekatu zituela[3].
Pedro de Arana y Mendiola zen jabea XVIII mende erdialdean. Eta urte batzuk geroago Juan Salaverría agertzen da.
Madozen hiztegi famatuan (Diccionario de Madoz) agertzen da[4]:
- MENDOTZ, Ezozia ballarako baserria, Gipuzkoako probintzian, Bergarako epai-barrutian, Soraluzeko udalerrian
- (MENDOZ: cas. del valle de Ezozia, prov. de Guipúzcoa, part. jud. de Vergara, térm. de Plasencia).
Gerra denboran soldaduak egon ziren, eta bertatik antolatzen zituzten inguruko eraso asko. Horren erakusgarri dira baserri inguruan agertu izan diren bala-zorro ugariak.
Larreategitarrak urte askotan bizi izan dira bertan eta oraindik errentan daukate, nahiz eta kalean bizi. Famili honetakoak dira Larreategi anai-arreba trikitilari ezagunak.
Erreferentziak
- ↑ Soraluzeko baserriak. (83. orrialdea)
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. (241 orrialdea)
- ↑ (Soraluzeko Udal Artxibategia. Eskritura Publikoen Erregistroa 1728/10/25).
- ↑ Diccionario de Madoz. Madrileko Konplutense Unibertsitatea (Universidad Complutense de Madrid)