«Osintxu. Jaiak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
9. lerroa: | 9. lerroa: | ||
Hurrengo urteetan Kalagorriko elizbarrutiko patroiak izandatu zituzten. Eta mairuek Ebro arroa hartu zutenean, santuen erlikiak (buruak) Santanderra eraman omen zituzten, gaur egun bertako katedealean gordetzen dituztela. | Hurrengo urteetan Kalagorriko elizbarrutiko patroiak izandatu zituzten. Eta mairuek Ebro arroa hartu zutenean, santuen erlikiak (buruak) Santanderra eraman omen zituzten, gaur egun bertako katedealean gordetzen dituztela. | ||
Ertaroan Espainiako "errekonkistak" aurrera egin ahala, elizbarrutiak berrantolatu ziren | Ertaroan Espainiako "errekonkistak" aurrera egin ahala, elizbarrutiak berrantolatu ziren. Bizkaia, Araba eta Deba arroa Valpuestako elizbarrutian geratu ziren hasieran<ref>Gainontzeko Gipuzkoa Iruñeko elizbarrutiarena zen, eta Bidasoaldea Baionakoarena.</ref>, eta Kalagorriko elizbarrutira pasa ziren gero. Garai haietan, tokian tokiko jauntxoek eliza eta ermitak babssteko ardura hartu zuten, eta ordainetan hauen ondasunak erabiltzen zituzten, batez ere Bizkaian eta Deba Arroan. | ||
XV mendean Kalagorriko apezpikuak ''erasoa'' jo zuen ondasun horiek berreskuratzeko. Besteak beste, Kalagorriko elizbarrutiko patroien omenez, San Emeterio eta San Zeledonio alegia, ermita eta eliza berriak egiteko agindu zuen, edo aurretik zeudenak berrizendatu. | XV mendean Kalagorriko apezpikuak ''erasoa'' jo zuen ondasun horiek berreskuratzeko. Besteak beste, Kalagorriko elizbarrutiko patroien omenez, San Emeterio eta San Zeledonio alegia, ermita eta eliza berriak egiteko agindu zuen, edo aurretik zeudenak berrizendatu. |
16:09, 20 iraila 2019(e)ko berrikuspena
Osintxuko patroiak
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Osintxuko patroiak San Emeterio eta San Zeledonio dira.
Kalagorriko anaiak ziren, III mendean erromatar armadan gudari. Diokleziano enperadoreak kristauen jazarraldia hasi zuenean, Emeteriok eta Zeledoniok fedeari eutsi zioten, eta burua moztu zieten (298/03/03).
Hurrengo urteetan Kalagorriko elizbarrutiko patroiak izandatu zituzten. Eta mairuek Ebro arroa hartu zutenean, santuen erlikiak (buruak) Santanderra eraman omen zituzten, gaur egun bertako katedealean gordetzen dituztela.
Ertaroan Espainiako "errekonkistak" aurrera egin ahala, elizbarrutiak berrantolatu ziren. Bizkaia, Araba eta Deba arroa Valpuestako elizbarrutian geratu ziren hasieran[1], eta Kalagorriko elizbarrutira pasa ziren gero. Garai haietan, tokian tokiko jauntxoek eliza eta ermitak babssteko ardura hartu zuten, eta ordainetan hauen ondasunak erabiltzen zituzten, batez ere Bizkaian eta Deba Arroan.
XV mendean Kalagorriko apezpikuak erasoa jo zuen ondasun horiek berreskuratzeko. Besteak beste, Kalagorriko elizbarrutiko patroien omenez, San Emeterio eta San Zeledonio alegia, ermita eta eliza berriak egiteko agindu zuen, edo aurretik zeudenak berrizendatu.
Deba arroan gutxienez bi tokitan eratin zuen: Bergarako Osintxu auzoan eta Soraluzeko San Martzialen. Soraluzeko kasuan ermita aurretik zegoen, San Martzialen izenean.
1834 uholdeak Osintxuko eliza zaharra, zubiaren beste aldean zegoena, bota eta eraman zuen. Santuak ere eraman zituen, baina uretatikm salbatu zituzten.
Jaia noiz ospatu?
Sasoi batean San Emeterio eta San Zeledonio jaia martxoak 3an ospatzen zen, burua moztu zieten eguna. Kalagorrian oraindik erabiltzen dute egun hau.
Baina Santanderreko apezpikuak eskatuta, 1669 urtean orduko Aita Santuak abuztuak 30ra aldatu zuen santuen eguna.
Nahoz eta Deba arroa Kalagorrikomelizbarrutian egon, bai Osintxun zein Soraluzen jaiak egun berrira aldatu zuten, sefururena eguraldiak gehiago laguntzen duelako.
Jaiak egun berean egiten zirenez, jendeak baten eta bestearen artean aukeratu behar zuen. Horregatik, eta jaiek talka ez egiteko, 1701 urtean soraluzetarrak eta osintxuarrak bildu ziren, eta San Martzialeko kopraixak astebete atzeratzea erabaki zuten, iraileko aurreko domekara hain zuzen.
Garai bateko kopraixak
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Garai batean bai kopraixak zein karitatea oso zabalduta zeuden. Ermiten gorabeherak antolatzeko kofradiak ziren, maiordomo batek gobernatuta. Bertako jaiarekin batera urtero maiordomo berria aukeratzen zen. Hortik jaiei kopraixak esateko ohitura.
Eta jaietan karitatea (ogia) banatzeko ohitura, askotan okelaz edota saldaz, oso zabalduta izan da. Bergarako Murinondoko San Blas ermitan, Osintxu ondoan, XVII mendean oraindik banatzen zen karitatea, eta Soraluzeko Ezozian ohitura XVIII mendean galdu zen.
Osintxuko zein Soraluzeko San Martzialeko kopraixek eta karitateak gaur arte iraun dute, nahiz eta aldaketa batzuk izan. Garai batean, txahala plazan hiltzen zuten bezpera goizean, mailumbatez buruan joz. Ostean zatitu eta kofeadeen artean banatzen zuten, okela zati bat gordetzen zutela; eta domekako ordu txikitan egozten hasten ziren, salda egiteko. Egusentian salda banakera hasten zen, etorritakoen artean. Meza ostean karitatea banatzen zuten: ogia eta okela egosia. Karitatea bertan hartzen zen, eta gaixoei etxera eraman ere.
Cruz Abarrategi abade soraluzetarrak, artean apaizgai zela, 1936 urtean ohitura honen (era beste askoren) ezaugarriak bildu zituen Jose Miguel Barandiaranen (Cuestionario etnográfico-an):
- ...iraileko lehen domekan ospatzen da, aurreko domekan Bergarako Osintxun egiten den moduan. Ordu txikitan ermitako maiordomoa eta laguntzaileak bertara igotzen dira, okela eta opilak daroiazela. Ermita ondoan sua pizten dute eta bertan bi pertz handi jartzen dituzte; pertzetan okela, espezie batzuk eta ur asko. Goizeko lau edo bostetarako herriko jendea hasten da agertzen: familia bakoitzeko pertsona bat, gehienetan zaharrena, ontzi batekin eta ogi pusketa batekin. Ermitara heltzerakoan ogia "sopan" bustitzen du eta ontzian sartzen du; gero etxera eramaten du, familiako guztiek dastatzeko.Hamarretan meza kantatua izaten da, eta lehenago abadeak okela eta opilak bedeinkatzen ditu; okela eta opilak etxerik etxe banatzekoak dira, zentimo batzuren truke, eta karidadea esaten zaie. Ofertorio aurretik meza-emaileak hitzaldi laburra egiten du, aurkeztu den maiordomo berriaren izena zabaltzen duela. Egun horretan jasotzen diren limosnekin eguneko meza, sermoia... ordaintzen dira, eta domeka zein gorde beharreko jai guztietan ermitan pizteko tximeleta bat."Soparen" ohitura hau, diotenez, garai bateko oroigarria da. Orduan martiri hauek oso jauretsiak ziren, eta jaira kanpotar asko zetozenez, maiordomoak txekorra hiltzen zuen eta gaur eguneko moduan prestatzen zuen.
Gaur eguneko jaiak
XX mende hasieran jaiak beste ekitaldi batzurekin osatzen hasi ziren, dantzak era erromeriak hain zuzen.
Gaur egun jaien programa hiru egunetakoa da, barixakutik domekara. Bertan denetikmtopa daiteke: txupinazoa, kalejirak, bazkari eta afariak, txapelketak, erromeria eta kontzertuak, buru-handiak... eta ez dira falta meza nagusia eta karitatearen banaketa.
Dena dela, gaur egun ez da txahalik hiltzen plazan. 1970 hamarkadan talde ekologista batek salatu zuen, baina ez zuen ezer lortu. Baina urte batzuk geroago debekatu zuten, osasun-arautegitik kanpo zegoelako.
2000 hamarkadan ohitura berri bati hasiera eman zitzaion, osintxuarren eta soraluzetarren harreman onei segida emateko. Uztaila bukaeran, Santa Ana festetan, soraluzetarrak Osintxura joaten dira bertakoak inbitatzeko. Eta Osintxuko jaietan, ostilarean, osintxuarrak bizikletaz etortzen dira Soraluzeraino gonbitea luzatzeko.
Erreferentziak
- ↑ Gainontzeko Gipuzkoa Iruñeko elizbarrutiarena zen, eta Bidasoaldea Baionakoarena.