«Komunikabideak. Autobideak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    92. lerroa: 92. lerroa:
    ===Larreategiko zubia===
    ===Larreategiko zubia===
    ::<small>''Gehiago jakiteko, sakatu [[Larreategiko zubia (eu) | hemen]].''</small>
    ::<small>''Gehiago jakiteko, sakatu [[Larreategiko zubia (eu) | hemen]].''</small>
    Larreategiko zubiak 680 metro ditu, 77 metroko altura eta zutabeen arteko 90 metrotako tarteak.  
    Larreategiko zubiak 680 metro ditu, 77 metroko altura eta zutabeen arteko 90 metrotako tarteak. Berez, bi zubi paralelo dira, bakoitza norabide batekoa.

    Eibar-Gasteiz autobidea egiten ari zirela, zubiak oso modu desberdinetan eraiki zituzten. Larreategikoa egiteko, esateko, hegalgaineko eraikuntza<ref>''Construcción de sobrevuelo.''</ref> teknika erabili zuten. Teknika honek ez du enkofraturik erabiltzen: behin zutabeak altxatuta, alde bietako lehen dobelak lotzen dira elkarrekin, gero bigarren dobelak, hirugarrenak... Larreategi zubiaren kasuan dobela hauek, gutxi gorabehera, 40 toneladakoak ziren.

    98. lerroa: 98. lerroa:
    2003eko urtarrilak 8an, arratsaldeko ordu batean, 4. zutabeko hiru dobela askatu ziren; 70 zm behera egin zuten, baina ez ziren erori: zintzilik geratu ziren. Bada ezpada, GI-627 errepidea moztu zuten, erortzeko arriskua zegoelakoan (dobelak, zutabeak... zubi osoa). Errepidea astebetez egon zen moztuta.

    istripua izandako zubia ez atzera ez aurrera geratu zen hainbat hilabeteetan, baina besteak aurrera egin zuen. Autobidea zabaldu zutenean zubi bakarra zegoen bukatuta. Bigarrena ia urtebete geroago zabaldu zuten.
    Istripua izandako zubia ez atzera ez aurrera geratu zen hainbat hilabeteetan, baina zubi paraleloak aurrera egin zuen. Autobidea zabaldu zutenean zubi bakarra zegoen bukatuta. Bigarrena ia urtebete geroago zabaldu zuten.
     
    ==Ondorioak==
    ==Ondorioak==

    17:31, 30 abuztua 2019(e)ko berrikuspena

    Komunikabideak historian zehar ikusteko, Komunikabideak (eu)

    Soraluzerako sarrera-irteerak

    Soraluzek hiru norabidetan ditu autobideak: mendebaldera (sarrera Azitainen, 4,3 km-tara), ekialdera (sarrera Elgoibarren, 9,5 km-tara) eta hegoaldera (sarrera Bergaran, 11,8 km-tara).

    Hasiera batean, Mendebaldera joateko Ermuako sarrera zegoen, Soraluzeko udaletxetik 8,7 km-tara. Eibar osoa zeharkatu behar zen, bertako trafikoa jasanez. Eibarko saihesbideko tarteak zabaldu zituztenean arazoa asko arindu zen. Eta azkenik 1990 hamarkadaren bukaeran Azitaingo sarrera zabaldu zuten, Soraluzetik 4,3 kilometrotara dagoena (2,8 Mendiola industrialdetik).

    Ekialdera joateko, berriz, gaur egun bi aukera daude. Hasiera hasieratik Elgoibarreko sarrera dago, 9,5 km-tara. Eta 1990 hamarkada bukaeratik Azitaingo sarrera ere eskuragarri dago (nahiz eta Maltzagan "atzera" egin behar).

    Hegoaldera joateko, azkenik, Bergara (iparra) sarrera-irteerak ez die soraluzetarrei balio, Gasteizerako aukerarik ematen ez duelako, erdilotunea da eta. Beraz, Bergara (hegoa) sarreraino joan behar da, 11,8 km-tara.

    Bilbao-Behobia autobidea

    1967-1977 urteetan Bilbao-Behobia autobidea eraiki zuten.

    Ez zuten batera zabaldu, tarteka baizik Bilbotik hasita. Soraluzeri dagokionez, Ermuako sarrera[1] 1972/09/14an zabaldu zuten, Elgoibarkoa 1973/06/23an, Donostiakoa 1974/07/24an eta Behobiakoa 1975/09/05.

    1990 hamarkadaren bukaeran Azitaingo sarrera zabaldu zuten, Soraluzendako oso mesedegarria izan zena.

    Eibar-Gasteiz autobidea

    Aurrekariak

    1970 hamarkadakoa da lehen proiektua, Burgos-Maltzaga autobidearena, alegia. Autobide hau beste bi autobiderekin lotuko zen: Ebroko Miranda inguruan Bilbao-Zaragozarekin, eta Maltzagan bertan Bilbao-Behobiarekin.

    Eurovías enpresak lortu zuen emakida (kontzesioa), baina eraikuntzarekin hasi eta gero 1973 krisiak bere goia jo zuen. Lanak moteldu ziren eta, azkenean, 1984 urterako Burgos-Aramiñon tartea besterik ez zuten zabaldu (84,3 km). Eta emakida egokitzea lortu zuten ere.

    Autobidearen euskal zatia "libre" geratu zenean, euskal aldundiek hartu zuten lekukoa... baina Gipuzkoakoak N-I errebidea bikoizteari eman zion lehentasuna, eta hainbat urteetan Deba arroko autobidea (Eibar-Gasteiz) ahaztuta geratu zen.

    Azkenean, 2000 hamarkadan, Araba eta Gipuzkoako Aldundiak ados jarri ziren Eibar-Gasteiz (edo Etxebarri-Maltzaga) autobidea egiteko.

    Trazadura

    Mapa kargatzen...

    Soraluzeko tartea

    Eibar-Gasteiz autobide berria hiru zatitan egitekoa zen: Maltzaga-Bergara (iparra), Bergara (iparra)-Aretxabaleta eta Aretxabaleta-Etxabarri.

    Lehen zatia, Soraluzeko udalerritik pasatzen dena, 2003 urtean zabaldu zen, nahiz eta 2004 arte modu behin-behinekoan.

    Lehen proiektua herriaren gainean pasatzen zen, Txaratik. Maltzagatik gaur eguneko trazadura zuen, baina Larreategiko zubiak ezkerrera jotzen zuen; Eitzako tuneletan sartu beharrean albotik pasatzen zen, eta Sagar-erreka zeharkatzen zuen San Martzial atzetik segitzeko. Handik Txara guztia korritzen zuen Erlai errekara heldu arte; bertan eskumara jotzen zuen eta tunelean sartzen zen Osintxuraino. Proiektu hura herrirako oso kaltegarria zelakoan, Aldundiaren tekniko eta politikoekin asko eztabaidatu ostean orduko Udalak (Luis Felipe Galarraga zen alkatea) lortu zuen autobidea "atzetik" botatzea; hau da, Gallaztegi tuneletik.

    Soraluzeko udalerrian autobideak 3.900 metro pasatxo egiten ditu:

    • (350 m) Lehen tartea Maltzagako lotuneari dagozkio, tartean Donostiarako zein Bilborako tunelen hasiera (100 bat metro).
    • (730 m) Gero, Deba ibaiko eskumaldeko maldako tartea dator.
    • (700 m) Ostean Larreategiko zubia dago, Deba ibaia eta Belakotegi erreka zeharkatzeko.
    • (680 m) Larreategiko zubia pasa eta Zabale baserriaren parean Eitzako tuneletan sartzen da.
    • (250 m) Eitzako tuneletik irten eta Sagar-errekako zubia zeharkatzen du.
    • (1.200 m) Azkenik, Gallaztegi tunelean sartzen da. Tunelaren beste erdia Bergarako udalerrian dago.

    Bertako orografia malkartsuaren eraginez, erdia baino gehiago tunelean egiten du, beste laurdena zubi gainean eta, azkenik, bidearen laurden eskasa mendi magalean.

    Larreategiko zubiko dobelak askatuta

    Larreategiko zubia

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Larreategiko zubiak 680 metro ditu, 77 metroko altura eta zutabeen arteko 90 metrotako tarteak. Berez, bi zubi paralelo dira, bakoitza norabide batekoa.

    Eibar-Gasteiz autobidea egiten ari zirela, zubiak oso modu desberdinetan eraiki zituzten. Larreategikoa egiteko, esateko, hegalgaineko eraikuntza[2] teknika erabili zuten. Teknika honek ez du enkofraturik erabiltzen: behin zutabeak altxatuta, alde bietako lehen dobelak lotzen dira elkarrekin, gero bigarren dobelak, hirugarrenak... Larreategi zubiaren kasuan dobela hauek, gutxi gorabehera, 40 toneladakoak ziren.

    2003eko urtarrilak 8an, arratsaldeko ordu batean, 4. zutabeko hiru dobela askatu ziren; 70 zm behera egin zuten, baina ez ziren erori: zintzilik geratu ziren. Bada ezpada, GI-627 errepidea moztu zuten, erortzeko arriskua zegoelakoan (dobelak, zutabeak... zubi osoa). Errepidea astebetez egon zen moztuta.

    Istripua izandako zubia ez atzera ez aurrera geratu zen hainbat hilabeteetan, baina zubi paraleloak aurrera egin zuen. Autobidea zabaldu zutenean zubi bakarra zegoen bukatuta. Bigarrena ia urtebete geroago zabaldu zuten.

    Ondorioak

    Autobideak gertu izateak soraluzetarron mugikortasuna hobetu du, eta bertako industriaren irisgarritasuna ere.

    Baina Eibar-Gasteiz autobidea zabaldu zenetik Soraluze albo batera geratu da: Soraluzetik ia ez da pasatzen, bertara joan behar da. Eta hau nabarmen ikusten da zerbitzu publikoetan: Eibar-Debagoiena, Debagoiena-Donostia, Debagoiena-Bilbo (eta aireportua)… hainbat eta hainbat autobus autobidetik joaten dira zuzenean.

    Honetaz gain, Soraluze albo batera geratzerakoan, askoren eta askoren buruetatik "desagertu" egin da. Ez ba zara bertan bizitzen, edota lan egiten, Soraluze ez da ikusten.

    Erreferentziak

    1. Eibar mendebaldea esaten zitzaion orduan.
    2. Construcción de sobrevuelo.