«Komunikabideak. Deba bailarako tranbia (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    (Orria sortu da. Edukia: ==Aurrekariak== 1967/12/31 egunean EFEk<ref>EFE. Explotación de Ferrocarriles por el Estado.<ref> ‘’The Anglo Vasco-Navarro Railroad Company’’ itxi zuen; hau da,...)
     
    No edit summary
    1. lerroa: 1. lerroa:
    ==Aurrekariak==
    ==Aurrekariak==
    1967/12/31 egunean EFEk<ref>EFE. Explotación de Ferrocarriles por el Estado.<ref> ‘’The Anglo Vasco-Navarro Railroad Company’’ itxi zuen; hau da, Mekolalde-Gasteiz-Lizarra trenbidea.
    1967/12/31 egunean EFEk<ref>EFE. Explotación de Ferrocarriles por el Estado.</ref> ‘’The Anglo Vasco-Navarro Railroad Company’’ itxi zuen; hau da, Mekolalde-Gasteiz-Lizarra trenbidea.


    Debagoieneko udalek saiatu ziren Eskoriatzaraino tartea martxan mantentzen, horretarako MTM izeneko konpainia sortu zutela. EFE ados zegoela ematen bazuen ere, azkenean ez zuen baimenik eman eta ideia bertan behera geratu zen.
    Debagoieneko udalek saiatu ziren Eskoriatzaraino tartea martxan mantentzen, horretarako MTM izeneko konpainia sortu zutela. EFE ados zegoela ematen bazuen ere, azkenean ez zuen baimenik eman eta ideia bertan behera geratu zen.

    19:00, 16 abuztua 2019(e)ko berrikuspena

    Aurrekariak

    1967/12/31 egunean EFEk[1] ‘’The Anglo Vasco-Navarro Railroad Company’’ itxi zuen; hau da, Mekolalde-Gasteiz-Lizarra trenbidea.

    Debagoieneko udalek saiatu ziren Eskoriatzaraino tartea martxan mantentzen, horretarako MTM izeneko konpainia sortu zutela. EFE ados zegoela ematen bazuen ere, azkenean ez zuen baimenik eman eta ideia bertan behera geratu zen.


    Egitasmoa

    Deba bailarako herriak tranbiaren bidez lotzea, lerro nagusia eta adarra erabiltzen.

    Lerro nagusia Eskoriatzatik Maltzagaraino hoango zen, bertan Eusko Trenbidearekin lotzeko: Eskoriatza >> Artexabaleta >> Arrasate >> Bergara >> Soraluze >> Maltzaga. Eta adarra San Prudentziotik Oñatiraino joango zen.

    Aurrikusitako maiztasuna 20 minututakoa zen.


    Eraikuntza faseak

    Dena batera egin beharrean, tranbiaren eraikuntza lau fasetan aurrikusten zen:

    1. Bergara - Mondragón – Aretxabaleta. 15,7 km eta 19 geraleku.
    2. Aretxabaleta – Eskoriatza. 2,6 km eta 3 geraleku.
    3. San Prudentzio – Oñati. 9,6 km eta 10 geraleku.
    4. Bergara – Maltzaga. 9,8 km.


    Historia

    1999 urtearen inguruan Álvaro Amannek, orduko Garraio salburua, proiektua sortu zuen.

    2000-2005 epean proiektuak gauzatu ziren, eta 2005 urtean Debagoieneko herri guztietan aurkeztu ziren. Lehen fasea (Bergara-Aretxabaleta) burutzeko muga ere jarri zuten: 2010 urtea.

    Baina hurrengo urteetan proiektuak ez zuen aurrera egin. Alde batetik, sozialistak Eusko Jaurlaritzan sartu zirenean, batez ere Gasteizko tranbia eta Donostiako metroa bultzatzea nahiago izan zuten. Eta bestetik, Debagoienetik bertatik alegazio asko aurkeztu ziren kontra, Udaleetatik hasita.

    2010 urtean orduko Eusko Jaurlaritzak bertan behera laga zuen proiektua[2].


    Ondorioak

    Tranbia derrigor Soraluze bertatik pasa beharko zuenez, komunikabide ezin hobea Ermua-Elgoibar-Bergara triangeluan mugitzeko[3]. Baina asmoa zapuztu zenez, ezin onurak aprobetxatu.


    Erreferentziak

    1. EFE. Explotación de Ferrocarriles por el Estado.
    2. [ https://www.diariovasco.com/v/20100221/alto-deba/tranvia-descarrila-segunda-20100221.html El tranvía descarrila por segunda vez] Kepa Oliden (Diario Vasco 2010/02/21).
    3. Nahiz eta Osintxuko bidegorria izorratu.