«Atxolin Txiki II zista (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
42. lerroa: | 42. lerroa: | ||
==Erreferentziak== | ==Erreferentziak== | ||
* [https://www.debabarrenaturismo.com/eu/dolmenen-ibilbidea/dolmenak/atxolintxiki-ii Atxolintxiki II]. Debabarrena Turismoa. | |||
[[Kategoria: Historiaurrea]] | [[Kategoria: Historiaurrea]] |
22:35, 16 abendua 2020(e)ko berrikuspena
Atxolin Txiki II | |
---|---|
Estiloa | Historiaurrekoa |
Mendea | Brontze Aroa |
Kokapena | Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa |
Mota | Zista |
Azalpena
Atxolin Txiki tumuluaren hamalau metrotara dago. Harripilo batean, erdian pagoa duela, zista antzeman daiteke.
Hilobiaren ganbara funtzioa zuen monumentu megalitikoa dira. Zistak trikuharrien moduko itxura dute, baina tamainaz txikiagoak dira.
Trikuharriak zaharragoak dira, neolito garaikoak (6.000 urte k.a.); zistak ordea, brontze arokoak (3000-4000 urte k.a.).
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Historia
Nahiz eta Atxolin Txiki tumuluaren ondoan egon, Telesforo Aranzadik, José Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek ez zuten aurkitu 1921. urteko udan[1], bertako mendilerroko trikuarrien miaketa egiteko etorri zirenean.
2001.eko abenduak 1ean, talde batek (B. Barrero. I. Gaztelu. G.Mercader. L.Millán. eta M.Tamayo) monumentua antzeman zuen, eta Kultura Saileko Arkeoikuska aldizkarian aurkikuntza zabaldu zuten[2].
2003.eko ekainak 24an Eusko Jaurlaritzak Mendigaineko monumentuak kalifikatu zituenean, zista hau kanpoan geratu zen, aztertu gabe zegoen eta.
Arbasoak proiektuaren barruan, 2015 urtean Aranzadi Elkarteko teknikoek zundaketak egin zituzten, eta megalito berria baieztatu zuten. Egitura ikertu eta gero, zista bat zela ikusi zuten[3].
Atxolin txiki II bataiatu zuten. Gaur egun egoki identifikatuta dago.
Erreferentziak
- Atxolintxiki II. Debabarrena Turismoa.
- ↑ Exploración de dieciseis dólmenes de la sierra Elosua-Plazentzia
- ↑ 2011-2014 urteetan aurkitutako megalito berriak. Luis del Barrio Bazaco (Arkeoikuska 14).
- ↑ Aranzadik aztarna bila dihardu Atxolin inguruetan. Plaentxia.eus (2015).