«Txurruken auzunea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    34. lerroa: 34. lerroa:
    Horregatik, herriko enpresa handien nagusiak bildu ziren<ref>SAPA, Construcciones Sacia, Alberdi Hermanos, Agustín Arias e Hijo eta Eugenio Argárate</ref>, auzunea berria egiteko asmoarekin. Horretarako Gipuzkoako ''Obra Sindical del Hogar y Arquitectura'' erakundearen laguntza izan zuten.
    Horregatik, herriko enpresa handien nagusiak bildu ziren<ref>SAPA, Construcciones Sacia, Alberdi Hermanos, Agustín Arias e Hijo eta Eugenio Argárate</ref>, auzunea berria egiteko asmoarekin. Horretarako Gipuzkoako ''Obra Sindical del Hogar y Arquitectura'' erakundearen laguntza izan zuten.


    [[Fitxategi: Serafin_Achotegui._Erretratua.png | left | 300 px | thumb | Serafin Achotegui (1898-1936)]]
    [[Fitxategi: Serafin_Achotegui._Erretratua.png | left | 200 px | thumb | Serafin Achotegui (1898-1936)]]


    Nahiz eta herri kaskotik oso urruti egon, [[Txurruken baserria (eu)|Txurruken]] eta [[Salon baserria (eu)|Salon]] baserrien ortuak begiz jo zituzten, erreka eta errepidearen artekoak, eta erosketa oso bizkor 'adostu' zuten, gerra osteko giroari esker: 1947 urtarrilaren 7an 4.307,82 m2 erosi zituzten, metro koadroko 32 pezetatan. Hori bai, kontratuak erosleak baimentzen zituen gehiago ordaintzeko, hala nahi izan eta gero.
    Nahiz eta herri kaskotik oso urruti egon, [[Txurruken baserria (eu)|Txurruken]] eta [[Salon baserria (eu)|Salon]] baserrien ortuak begiz jo zituzten, erreka eta errepidearen artekoak, eta erosketa oso bizkor 'adostu' zuten, gerra osteko giroari esker: 1947 urtarrilaren 7an 4.307,82 m2 erosi zituzten, metro koadroko 32 pezetatan. Hori bai, kontratuak erosleak baimentzen zituen gehiago ordaintzeko, hala nahi izan eta gero.

    18:19, 4 apirila 2019(e)ko berrikuspena

    Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago.
    
    Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
    

    Kokapena

    Txurruken auzunea Bergararako irteeran dago: Txurruken baserria zena eta Arantzazuko Ama plaza pasa eta gero, herriko azken etxeak dira.

    Nahiz eta auzune izan, lerro batean antolatuta dago, 140 metroko luzeerakin. Zabalera 4 metrokoa da, eta 12koa aurretik pasatzen den errepidea kontutan hartu eta gero.

    Mapa kargatzen...


    Argazkiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Txurruken baserriari erositako lurrak (Múgica familia 1943)

    Historia

    Gerra ostean Soraluzek biztanle asko irabazi zuen, batez ere etorkinak. Hogei urtetan 3.000 bat biztanletik (1.940 urtea) 5.000 biztanle izatera (1.960 urtea) pasa zen.

    Herria ez zegoen prestatuta honenbeste jende hartzeko, eta etxebizitza falta ikaragarria zegoen.

    Horregatik, herriko enpresa handien nagusiak bildu ziren[1], auzunea berria egiteko asmoarekin. Horretarako Gipuzkoako Obra Sindical del Hogar y Arquitectura erakundearen laguntza izan zuten.

    Fitxategi:Serafin Achotegui. Erretratua.png
    Serafin Achotegui (1898-1936)

    Nahiz eta herri kaskotik oso urruti egon, Txurruken eta Salon baserrien ortuak begiz jo zituzten, erreka eta errepidearen artekoak, eta erosketa oso bizkor 'adostu' zuten, gerra osteko giroari esker: 1947 urtarrilaren 7an 4.307,82 m2 erosi zituzten, metro koadroko 32 pezetatan. Hori bai, kontratuak erosleak baimentzen zituen gehiago ordaintzeko, hala nahi izan eta gero.

    Ia urtebete pasa zen lanak hasi barik, eta jabeek lurrak berreskuratzeko aukera ikusi zuten... baina alferrik! Egun gutxi batzuk falta zirela erosleak agertu ziren, notario batekin, lau atxurkadak jotzeko, modu honetan lanak hasitzat emateko eta eskubideak ez galtzeko.

    Auzune hau Serafin Achótegui izendatu zuten. Serafin Achotegui Sacia enpresaren sortzailea izan zen, eta gerran erail zuten karlista zelako.

    Dena dela, Txurruken baserriaren alboan egonda, herriak Txurruken esaten zion auzuneari. Horregatik, eta bertakoek hala eskatuta, 2016 urte bukaeran Soraluzeko Udalak Txurruken izena ofizial egin zuen.


    Bertako etxeak

    Auzunea 7 etxek osatzen dute, elkarren ondoan eraikita eta 1-tik 7-ra izendatuta. Hormigoizkoak dira, herrian aurrenetakoak (Alejandro Calonje auzunekoak, esateko, harrizkoak dira).

    Zazpiak oso antzekoak dira: beheko solairua barne, lau solairu daukate, eta bakoitzean bi etxebizitza, ezker-eskuma. Kalea aldapan dagoenez, eskilarak daude atarietaraino; atariek hiru tarteko aterpea dute, etxe barruko arkupe modukoa.

    Erdiko etxea, 4 zenbakiduna, besteak baino atzerago dago. Honi esker, arkupe zabalagoa du, zazpi tartekoa, gainean terraza ederra duela.

    Orokorrean, Calonge auzuneko etxeek baino diseinu zainduago eta dotoreagoa dute.

    Erreka aldetik belardi luzea daukate, umeen jolastoki dena.


    Erreferentziak

    1. SAPA, Construcciones Sacia, Alberdi Hermanos, Agustín Arias e Hijo eta Eugenio Argárate