«Zezenak XVIII mendean (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    1. lerroa: 1. lerroa:
    ==Hainbat zezenketen berri==
    ==Hainbat zezenketen berri==
    [[Fitxategi: 23_Hiltegi_zaharra._Lehen.jpg | thumb | 400px | right | Hiltegi zaharra]]
    1713 urtean, tabernariek Santiago eta Santa Ana zaindarien festetarako bi zezen ekartzeko baldintza zuten urte hartan. Bat gainera hiltzeko zezena zen, baina kanpotik zetorren jendeak istiluak sortuko zituelakoan, plazan korritu ondoren ez hiltzea erabaki zuten udalgizonek.

    7. lerroa: 6. lerroa:
    1736ko apirilaren 8an Udalak bi zezen sokamuturrean erabiltzeko erabakia hartu zuen, Frantzisko Antonio Orbe Larreategi-ren etxeari Felipe V.ak Gaztelako titulua eman ziolako; Orbe jaunaren amaren aldekoak soraluzetarrak ziren eta.

    1745 urtean Udalak diru gutxi zuen Andramariko festetan zezen-korrida antolatzeko. Horregatik, otsaileko 24eko bileran, haragi eta ardo-hornitzaileei sei nafar-zezen suhar eta on ekartzeko baldintza ipini zieten: ardo gorria saltzen zuten bi tabernariek bina zezen, Nafarroako ardoa saltzen zuenak bat eta haragia saltzen zuenak bat. Harakinaren zezen hau behintzat, plazan hiltzekoa zen, agirian agertzen denez.

    28. lerroa: 28. lerroa:

    [[Fitxategi: Plaza_zaharra._Zezenketa_(Florencio_Lamot_1756).jpg | thumb | 800px | center | Zezenketa Plaza Zaharrean (Josepf Florencio Lamot 1756)]]
    ==Lamoten grabatua==
    ==Lamoten grabatua==
    1753 urtean Soraluze Arma Lantegietako Florencio Joseph Lamot Gondesoone flandestar ikuskatzaileak grabatua egin eta inprimatu arazi zuen Madrilen, Soraluzeko fabrika eta inguruetako xehetasunak erakutsiz.

    Herriko ikuspegian, besteak beste, herriko Plaza Zaharrean zezenak eta lau toreatzaile agertzen dira, barreratan jende asko ikusten dela.
    Herriko ikuspegian, besteak beste, herriko Plaza Zaharrean zezenak eta lau toreatzaile agertzen dira, barreratan jende asko ikusten dela.
    [[Fitxategi: Plaza_zaharra._Zezenketa_(Florencio_Lamot_1756).jpg | thumb | 800px | center | Zezenketa Plaza Zaharrean (Josepf Florencio Lamot 1756)]]

    23:08, 18 martxoa 2019(e)ko berrikuspena

    Hainbat zezenketen berri

    1713 urtean, tabernariek Santiago eta Santa Ana zaindarien festetarako bi zezen ekartzeko baldintza zuten urte hartan. Bat gainera hiltzeko zezena zen, baina kanpotik zetorren jendeak istiluak sortuko zituelakoan, plazan korritu ondoren ez hiltzea erabaki zuten udalgizonek.

    Ez bakarrik herrian, kanporako zaletasuna ere bazegoen. Lau urte geroago (1717 urtea) Soraluzetik sanferminetara jende andana joan zen, eta horien artean armagintzan ziharduten langileak beren erremintak salduta zezenetara joan ziren Iruñera. Ondorioz, Antonio Hidalgo arma-fabrikako zuzendaria kexu zen, 120 tresna behar baino beranduago egiteagatik.

    1736ko apirilaren 8an Udalak bi zezen sokamuturrean erabiltzeko erabakia hartu zuen, Frantzisko Antonio Orbe Larreategi-ren etxeari Felipe V.ak Gaztelako titulua eman ziolako; Orbe jaunaren amaren aldekoak soraluzetarrak ziren eta.

    Hiltegi zaharra

    1745 urtean Udalak diru gutxi zuen Andramariko festetan zezen-korrida antolatzeko. Horregatik, otsaileko 24eko bileran, haragi eta ardo-hornitzaileei sei nafar-zezen suhar eta on ekartzeko baldintza ipini zieten: ardo gorria saltzen zuten bi tabernariek bina zezen, Nafarroako ardoa saltzen zuenak bat eta haragia saltzen zuenak bat. Harakinaren zezen hau behintzat, plazan hiltzekoa zen, agirian agertzen denez.

    1757ko abuztuaren 19an, herriko alkateak eta Inazio Larreategi barrerazaleak zezenketarako plaza ixten erabiltzen zituzten barreren inbentarioa egin zuten. Hari esker jakin daiteke Soraluzeko herriko plazan jendea hegira nondik eta nola egoten zen.

    Abuztuko Andramari egunean zezenak izan ziren. 307 erreal kostatu ziren banderila eta ezten-hagak.

    Santiago, Santa Ana eta abuztuko Andramariaren omenez zezenak antolatu zituzten. Urtero zezen bat ekartzeko obligazioa zutenek, 45 erreal ordainduko zuten. Diru horrekin beste batzuk erosita, Andres Agirre udalgizonak zuenarekin eta idi erasokor batekin, zezenfestak prestatu ziren, toreatzaileak ere ekarri zituztela.

    Herriko biztanleak haragiz hornitzeko enkantea egin zuten urtarrilaren 21ean. Hornitzaileak, 70 dukateko errenta ordaindu behar zuen harategiagatik errentan (hiltegi zaharragatik). Horretaz gain lau idi ekarri behar zituen festetan korritzeko eta etxeko gela eta balkoia libre utzi behar zizkion Udalari abuztuko Andramarietan eta Santiagotan. Abuztuko festetarako danbolina ere berak ordaindu behar zuen.

    Hiltegi zaharra

    1730eko maiatzaren 19an Soraluzeko herritarrak bilduta, Martin Isasi Isasmendi alkate jaunak proposamena egin zuen herriko plazan[1], torilak zeuden lekuan, etxe berria egiteko. Han toril berriak, harategi berria, harakinarentzako bizilekua eta balkoi luzea egingo zuten, udalgizonek handik zezenak behar bezala ikusteko.

    Etxe berria egiten (gero hiltegi zaharra izenez ezagutuko zena), urte hartako ekainaren 19an hasi ziren.

    Hurrengo urteko (1731) urrian hiltegi zaharra bukatua zuten bere balkoi eta guzti. Aurreko plazan zezenak jokatu nahi izan zituztenean ordea, Joakin Larreategi apaiza (Arregi Garaikoa etxeko maiorazkoa) kontra atera zitzaien, plazako lurrak bereak zirela esanez. Udalgizonek, berriz, laster frogatu zuten lurrak herriari zezenplaza egiteko laga zizkioteka. Beraz, handik aurrera han korritu ziren zezenak soraluzetarren gozagarri, Lamot-en grabatuan ederki asko ikus daitekeenez.

    1970 hamarkadan bota zuten arte, berrehun urte eta gehiagotan erabili izan zen jaietan zezen-korta moduan, eta bere balkoi ederrean Udalako zinegotziak bere familia eta lagunekin hartu ditu, zezenketan eta sokamuturrak bertatik ikusteko.

    Lamoten grabatua

    1753 urtean Soraluze Arma Lantegietako Florencio Joseph Lamot Gondesoone flandestar ikuskatzaileak grabatua egin eta inprimatu arazi zuen Madrilen, Soraluzeko fabrika eta inguruetako xehetasunak erakutsiz.

    Herriko ikuspegian, besteak beste, herriko Plaza Zaharrean zezenak eta lau toreatzaile agertzen dira, barreratan jende asko ikusten dela.

    Zezenketa Plaza Zaharrean (Josepf Florencio Lamot 1756)

    Debekuak

    Zezenketen kontrako herra ez da berria: mende honetan hainbeste aldiz debekatu zuten eta.

    Esateko, 1752 urtean abuztuko Andramaritako bi egunetan zezenak izan behar ziren, urtero bezala; baina trabak eta debekuak medio bakarrik egun bakar batean izan ziren.

    1774 urtean beste debekua izan zen. Bi urte geroago (1776) beste herritan zezenak toreatu zirela jakiterakoan, soraluzetarrek zezenketak antolatu zituzten. Enteratzerakoan, Gaztelako Erret Kontseiluko gobemadoreak (Manuel Ventura Figueroa jaunak) Probintziako korrejidorearen bitartez abisua bidali zien, zezenak debekatuz: Nafarroako zezen edo zezenkoak ekainean korritzekotan zirela jakin zuen eta bere baimenik gabe ez zegoela ez Soraluzen ezta Probintziako beste edozein herritan zezenak antolatzerik, kalteak sortzen zirela eta.

    Dena den, soraluzetarrek abuztuko Andramaritako baimena eskatu zioten, Nafarroako zezenkoak korritu nahi zituzten eta. Ez dakigu erantzunik jaso zuten ala ez.

    Bi urte geroago, (1778) Soraluzen debekurik ezean zezenak korritu ziren. Baita hurrengo urtean ere, baimen-emaileak iskanbila eta zor.alceriak baztertzen saia zitezela gomendatu zuela.

    Eta zezenketen kontrako jarrera hau herri barruan ere bazen. Pedro Pablo Iribek, Soraluzeko diputado del común, Santiago eta Santa Ana eguneko zezenketak bertan behera lagatzeko eskatu zuen[2], baimenik gabe ospatzen zirelako.

    Frantsesak herrian

    1808 Napoleon Bonaparteren soldaduak Hego Euskal Herrira sartu ziren eta Soraluzeraino etorri, bertako Arma Lantegiak kontrolatzeko asmoz.

    Urte hartan herritarrak zezen-festarik gabe gelditu ziren. Eta hurrengo urteetan, gehienez ere sokamuturra korrituko zuten kaleetan zehar eta plazan.

    Erreferentziak

    1. Plaza Zaharra.
    2. Agiriak ez du datarik.