«Sologoeneko zentrala (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |

60. lerroa: | 60. lerroa: | ||
Sologoeneko_zentrala._Turbina_02_(Juan_Carlos_Astiazaran_2019).jpg | Turbina
(J.C. Astiazarán 2019) | Sologoeneko_zentrala._Turbina_02_(Juan_Carlos_Astiazaran_2019).jpg | Turbina
(J.C. Astiazarán 2019) | ||
Sologoeneko_zentrala._Alternadorea_(Juan_Carlos_Astiazaran_2019).jpg | Alternadorea
(J.C. Astiazarán 2019) | Sologoeneko_zentrala._Alternadorea_(Juan_Carlos_Astiazaran_2019).jpg | Alternadorea
(J.C. Astiazarán 2019) | ||
Sologoeneko_zentrala._Deba_ibaiaren_azpiko_tutua_(Juan_Carlos_Astiazarán_2019).jpg | Deba ibaiaren azpiko tutua
(J.C. Astiazarán 2019) | |||
</gallery> | </gallery> | ||
00:32, 28 otsaila 2019(e)ko berrikuspena
Izenak
Izen ofiziala Sologoeneko Elektra-etxea da.
Garai baten Elektrika edo la eléctrica moduan ezagutzen zen.
Aurreneko urteak
Zentral honek hainbat tokitako urak biltzen zituen: Deba ibaitik, Urruztitik eta Joangoerreketatik.
Emari nagusia Deba ibaitik hartzen da. 1898. urteko ekainak 4an Jose Miguel Aranguren Pagoegik emakida lortu zuen, baina bi urte geroago Bargarako Juan Jose Larrañaga eta Santos Gallastegiri saldu zien, 1900.eko urtarrilak 14an hain zuzen. Ostean Larrañaga jauna jabe bakarra bihurtu zen. Cristina Francisca alabak eta Jose Francisco Sologaistua suhiak zentralaren ardura hartu zuten.
1911.ko urriak 19an Juan Jose Larrañagak beste emakida bat lortu zuen, Urruztitik (Osuma eta Oitturri lurretatik) datorren ura ustiatzeko. Ur hauek Deba azpitik ekarri zituen zentraleraino, baina ez ziren ubide nagusiko urekin nahasten: turbina propioa zuten, Pelton motakoa.
Juan Jose Larrañaga hil zenean semeek hartu zuten zentrala, Higinio Larrañaga y hermanos izenpean.
1913.ko martxoak 14an Juan Jose Larrañagaren semeek zentrala eta emakidak Antonio Zabala Garai jaunari saldu zizkioten. Honek Sagar-erreka zentrala ere erosi zuen 1915. urtean.
1920.ko otsailak 13an, jabe berriak hiru emakidak Elektra Irurak-Bat enpresari pasa zion. Enpresa hau Antonio Zabala y Cía enpresarena zen, eta jabea beti Antonio Zabala.
1934. urteko uztailak 18an Elektra Irurak-Bat enpresak izena aldatu zuen, Zabala, Unzurrunzaga y Cía bihurtuz, Antonio Zabalaren familia politikoari lekua egiteko.
Mari Cruz Larrañañgak eta Jose Francisco Sologaistuak zentrala utzi zutenean, Santi Etxeberriaren aita eta osaba aritu ziren urte askotan.
EVEren garaia
Jose Luis Larrañaga alkatea zela, 1965. urteko uztailak 13an Soraluzeko Udalak zentrala erosi zuen, dagozkion emakidekin.
Urteetan geldituta egon zen, Iberduero inguruko monopolioa zuelako. Egoera kaxkarrean bazegoen ere, urte batzuk geroago paretik Guardia Zibilen konboia pasatzen ari zela ETAk bonba eztandarazi zuen eta eraikin zaharra zeharo hondatu zuen.
Eusko Jaurlaritza eratu zenean, Energiaren Euskal Erakundea sortu zuen[1]. Energia esparruan kanpoko mendekotasuna arindu nahian, erakunde honek zentral zaharren berrizteak bultzatu zituen. Bertxineko (Andoain) eta Ereñozuko (Errenteria) zentralen ostean, Soraluzekoa hirugarrena izan zen.
Zaharberritze honetan Joanerreketatik eta Urruztitik zetozen urak ez ziren erabili. Beraz, zentrala turbina bakarrarekin geratu zen, Deba ibaiaren urek eragindakoa.
Sologoeneko Zentral Hidroelektrikoa (Central Hidroelectrica Sologoen S.A sozietate publikoa) 1989ko abenduaren 28an eratu zen, eskritura publiko bitartez. Eta Gipuzkoako Lurraldeko Industria Ordezkaritzaren baimena lortu ondoren, 1991ko irailaren 19an ipini zen martxan Sologoeneko zentrala, orduko alkatea Luis Felipe Galarraga zela.
Zentrala eratu zenean, akziodunek eginiko ekarpenak eta partaidetza ondorengoak izan ziren:
- Soraluzeko Udala. Ekarpena: 75 urterako ur-emakida edo kontzesioa (5.000l/s) eta 10 milioi pezetatan baloratutako zentrala. Partaidetza: 10.000 akzio.
- Eusko Jaurlaritza. Ekarpena: 2 milioi pezetatan baloratutako bideragarritasun txostena eta 50 milioi pezeta. Partaidetza: 147.016 akzio.
EEE (Energiaren Euskal Erakundea) kudeaketaz arduratzen zen. Sortutako indarra Iberdrolari saltzen zioten.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Gaur eguneko egoera
2013. urtean Eusko Jaurlaritzak, Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren arrazionalizatzeko eta berrantolatzeko estrategiaren barruan, beste neurri batzuen artean, Sologoen sozietate publikoaren likidazioa aurreikusi zuen.
2016ko maiatzaren 4an izandako Osoko Bilkuran, Soraluzeko Udalean ordezkaritza politikoa duten alderdiek aho batez onartu zuten Sozietatearen likidazioa. Eta 2016ko abenduaren 16an, sozietatearen likidazioa eskrituratu zen. Ondoren, Sozietatearen aktiboaren banaketa gauzatu zen akziodunek zuten portzentajearen arabera. Azkenean, Soraluzeko Udala 2017ko abuztuaren 9an egin zen Sologoeneko zentral hidroelektrikoaren jabe, aurretik zentrala ustiatzen zuen Sozietate Publikoa likidatuta.
Sologoengo zentrala bideragarriago eta errentagarriago izateko, 60.000 eurotako inbertsioa egin zen 2018 urtean: 40.000 € inguru zentrala automatizatzeko, eta gainontzekoa erretena garbitzeko eta mantenimiento integrala kontratatzeko. Eta helburua hobeto lortzearren Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailarekin elkarlana lortu zen, horretarako Jose Inazio Asensio zentrala bertatik bertara ezagutzeko 2018ko urtarrilak 15ean[2].
Kokapena
Datu teknikoak
Sologoeneko zentralak hiru tokitako urak erabiltzen zituen: Deba ibaitik, Ozuma eta Urruzti arteko errekatik eta Joangoerreketatik (Sologoen erreka).
Gaur egunean Deba ibaiko ura besterik ez du erabiltzen.
Presa
Presa nagusia Deba ibaian dago, Osintxuko auzoan (Bergara), Mugarri baserriaren bestekaldean, udal mugarritik 350 bat metrotara.
31 metro luze, 3,5 metro altu eta 2,5 metro zabala da. Gaur egun arrainek presa igotzeko azpiegitura ere badauka.
Erretena
Presaren ezkerreko aldetik hasiera ematen zaio 56 metroko luzerako kanalari. Hasieran iragazia du, automatikoki garbitzen dena: orbelek, adarrek eta enparauok urari traba egiten diotenean, iragaziak alde batera botatzen du metatutako zikina.
Erretenak errepidea lur azpitik igarotzen du eta 247 metrotako tunel bitartez, Mugarri mendia zeharkatzen du. Ondoren beste 286 metroko kanal irekiak jarraitzen du eta berriz ere beste 138 metrotako tunel baten bidez Irukurutzetako errebueltako mendia zeharkatzen du. Azkenik beste 96 metrotako kanalaren bitartez, zentraleko makina gelara iristen da. Hemen beste iragazia du, hau ere garbiketa automatikoa duena.
385 metrotako luzera daukate tunelek eta 438 metro kanal irekiak. Beraz erretenaren luzera, guztira, 823 metrokoa da.
Makina gela
Gaurko eraikinak, EVEk berritua, 145 m2 ditu. Ur jauzia 9 metrotakoa da. Berau ustiatzeko Kaplan[3] izeneko ardatz bertikaleko eta erregulazio bikoitzeko Kossler Iberica S.A turbina dago, eta 425 kW alternadorea ere.
Urak behin turbinatu ondoren, badago berauek Deba ibaira berriz isurtzeko hustubidea.
Zentralaren energia-ekoizpena
Zentralak urtero bataz beste 815.000 kwh ekoizten ditu, baina kontutan hartu behar da gaur egun %50eko etekina duela. 2018 urteko inbertsioa etekin hau igotzeko da.
Konparazio batera, esan liteke 2017. urtean Soraluzeko argiteria publikoak eta udal eraikinek (Kiroldegia, Udaletxea, Itxaropena, EPA, futbol zelaia etabar.) 559.571 kwh-ko kontsumoa izan zutela.
Zentralak sortutako indarra enkantean saltzen da, Espainiako gainontzeko indarren moduan. Prezioak orduro jartzen dira.
Garai bateko sistema osagarriak
Hasiera batean zentralak gaur eguneko sistemaren oso antzekoa zuen, baina 1911 urtean bigarren turbina erantsi zioten.
Deba ibaiaren beste aldean Ozuma eta Urruztitik datozen urak biltegi batean biltzen ziren; ur-biltegi hau makina gela baino 325 metro altuago dago.
Handik 634 metrotako tutu batez zentraleraino ekartzen ziren. Tutua Deba ibaia azpitik pasatzen da, Irukurutzeta errebuelta parean, sifoia erabiliz.
Ur honek Pelton motako turbina mugitzen zuen; izatez, turbina mota hau oso egokia da aldapa handiko urak ustiatzeko, nahiz eta emari eskasa izan.
Honetaz gain, 200 metrotako beste tutu batek Joanerreketatik (Sologoen errekatik) ekartzen duen ur gehiago
Gaur egun azpiegitura hauek erdi galduta daude, eta ez dira erabiltzen.
Erreferentziak
- ↑ EVE, Ente Vasco de la Energía.
- ↑ Ingurumen diputatuak Sologoengo zentrala bisitatuko du. Plaentxia.eus
- ↑ Kaplan turbinak oso egokiak dira emari handientzat, nahiz eta aldapa gutxikoa izan.