«Keixetako Egiya (hegoaldea) trikuharria. Indusketak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    2. lerroa: 2. lerroa:


    ==1.921ko kanpaina (indusketa historikoa)==
    ==1.921ko kanpaina (indusketa historikoa)==
    Aranzadi, Barandiaran eta Egurenek 1921 urtean [[Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa (eu)|Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa]] ikertu zuten. [[Dólmenes de Elosua-Plazentzia (eu) | Exploración de dieciseis dólmenes de la sierra Elosua-Plazentzia]] liburuan, [[Keixeta Egiya (hegoaldea) trikuharria (eu)|Keixeta Egiya (hegoaldea)]] trikuharriari buruz honako hau idatzi zuten:
    Aranzadi, Barandiaran eta Egurenek 1921 urtean [[Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa (eu)|Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa]] ikertu zuten. [[Dólmenes de Elosua-Plazentzia (eu) | Exploración de dieciseis dólmenes de la sierra Elosua-Plazentzia]] liburuan, [[Keixetako Egiya (hegoaldea) trikuharria (eu)|Keixetako Egiya (hegoaldea)]] trikuharriari buruz honako hau idatzi zuten:


    :'''Kokapena'''
    :'''Kokapena'''

    19:29, 31 urria 2018(e)ko berrikuspena

    Trikuharria berreraiki aurretik (Gipuzkoako ondarea)

    1.921ko kanpaina (indusketa historikoa)

    Aranzadi, Barandiaran eta Egurenek 1921 urtean Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa ikertu zuten. Exploración de dieciseis dólmenes de la sierra Elosua-Plazentzia liburuan, Keixetako Egiya (hegoaldea) trikuharriari buruz honako hau idatzi zuten:

    Kokapena
    Trikuharri hau Leiyopagoren ipar-mendebaldean dago, Irukûtzetatik hego-hegoekialdean eta Kûtzebakarren hego-ekialdean.
    Pagoz betetako lautada txikia betetzen du; trikuharria inguratzen duen tumuluan berrogetahar pago daude, batzuk oso sendoak, eta ezin izan genuen multzoaren argazkirik lortu. Barometroak itxas gaineko 725 metro markatzen du.
    Tamaina
    Tumulua harri puska oker eta formabakoek osatzen dute. 20 metrotako diametroa du, eta 2,5 metrotakoaltuera erdialdean. Goroldoiaz estalita dagoenez, menditxo naturala ematen du. Ipar-ekialdean lubaki sakona du, ertzetik erdiraino heltzen dena, eta honek erakusten du inoiz arakatua izan dena.
    Erdian harlosa itzela datza (trikuharriaren estalkia) eta aldamenetan beste hiru zutik, ganbararen albokoak. Lehena, estalkia alegia, hego-ekialdera mugitu izan da, eta mendebalde eta iparraldeko albokoetakoen sostengua galdu arte; hauek, berriz, kanporutz erori dira (7.a irudia). Garai batean trikuharriaren barrualdeak 1,77 metrotako luzeera (ekialde-mendebalde) eta 1,38 metrotako zabalera izango zituen, gutxi gora behera. Ekialde-mendebalde orientazioa zuen:
    • T estalkiak 2,60 metrotako luzeera, 2,50ko zabalera eta 0,35ko lodiera du.
    • a albokoak 0,88 metrotako luzeera, 0,55ko altuera eta 0,24ko lodiera du.
    • b albokoak 1,05 metrotako luzeera, 0,95ko altuera eta 0,15ko lodiera du.
    • c albokoak 1,05 metrotako luzeera, 1,35ko altuera eta 0,37ko lodiera du.
    Indusketa
    Uztailak 9. 8an Keixetako egia trikuharria induskatu ezin izan genuenez, biharamunean itzuli izan behar genuen. Indusketa betiko moduan burutu genuen, ekialdetik hasita, eta ateratako lurra bahetu genuen gero. Azeri hezurrez gain, zeramika beltzaxka landugabe zati bat, silex harraskagailu bat, beste baten pusketa, bi printza formagabeak, material bereko gezi punta ederra eta leundutako harrizko aizkora txiki bat, eder askoa hau ere.
    Gero, induskatutako trikuharriaren argazkia hartu genuen ekialde-iparrekialdetik (15. argazkia).



    1.980 hamarkada (berreraikitzeko saioak)

    1.980 hamarkadan berreraikitzeko saio amateurrak izan ziren, inolako emaitzarik eman ez zituztela: azken finean, trikuharriaren ganbara osatzen duten harlosak sakabanatu besterik ez zuten egin. Batez ere harlosa handia, zangaren Ekialdeko ertzera eraman zutela.

    2.014 urtean egindako indusketetan oraindik agertu ziren erabilitako egituraren ondarrak.


    Keixetako Egiya (hegoaldea). 2.014 urteko indusketa (Manu Ceberio 2.014)

    2.014 eta 2.018 kanpainak (azterketa modernoak)

    2012 urtetik aurrera, Dolmenen ibilbidearen inguruan Arbasoak egitasmoa martxan jarri zen. Herri arteko egitasmoa da, Elgoibar, Soraluze eta Bergarako Udalek sustatua, Debegesa Garapen Agentziaren koordinaziopean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

    2014 urtean, besteak beste, Keixetako Egiya (hegoaldea) trikuharrian egin zituzten indusketak. Megalitoa oso desitxuratuta zegoen. Alde batetik, tumuluaren harriak berrantolatuta zaudela ikusi zuten, ehizarako postu moduan erabiltzeko segururena. Eta trikuharria osatzen zuten harlosak ere lekuz kanpo zeuden, 80eko hamarkadan trikuharria berreraikitzeko saiakeraren ondorioz.

    Trikuharriaren ganbara izandakoan, aztarna arkeologikoez (sukarri puntak eta zeramika puxkak) ehiztarien zabor ugari ere topa zuten. Arkeologia lan guztiak bukatuta, egitura 3D eskaneatu zuten eta ortoargazkiak hartu.

    Trikuharria berreraikitzeko erabakia hartuta, 2.108 urteko udan lurra prestatzeko lanak hasi ziren, eta iraila-urrian ekin zieten berreraikitze lanei Aranzadi Zientzia Elkarteak eta EHUko Arkitektura eta Zaharberritze alorreko teknikariek UNED Bergarako kideekin elkarlanean.

    Trikuharrian egin den esku-hartzea, bereziki, zentratuko da hilobiko ganberaren berreraikitzan, baina tumuluaren zati bat ere berreraiki dute, osorik ez bada ere. Asmoa zen trikuharri arrunt baten egitura nolakoa den ezagutzera ematea: masa tumularra, hilobiko kamara, orientazioa, eraikitze elementuen disposizioa, neurriak eta abar.

    Keixetako Egiya (hegoaldea) trikuharria. Berreraikin birtuala


    Erreferentziak