«Maala ermita (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
3. lerroa: | 3. lerroa: | ||
| irudia = Errekalde_kalea._Gurutzea.jpg | | irudia = Errekalde_kalea._Gurutzea.jpg | ||
| estiloa = | | estiloa = | ||
| mendea = | | mendea = | ||
| kokapena = [[Herrigune historikoa (eu)|Herrigune historikoa]] | | kokapena = [[Herrigune historikoa (eu)|Herrigune historikoa]] | ||
| mota = | | mota = Ez zen eraiki | ||
}} | }} | ||
14. lerroa: | 14. lerroa: | ||
Mende bukaeran Soraluzeko orduko ospitala ([[Errabal kalea (eu)|Errabal]] 18) oso egoera txarrean zegoenez, 1.685 urtean berria eraikitzea erabaki zuten. Horretarako Maala ermitaren ondoko tokia aukeratu zuten | Mende bukaeran Soraluzeko orduko ospitala ([[Errabal kalea (eu)|Errabal]] 18) oso egoera txarrean zegoenez, 1.685 urtean berria eraikitzea erabaki zuten. Horretarako Maala ermitaren ondoko tokia aukeratu zuten | ||
::''hiriaren beste orube bat dago, Madalena donaren izenean ermita bat egiteko... Madalena ermitaren gurutzea dagoen tokian...'' | ::''...hiriaren beste orube bat dago, Madalena donaren izenean ermita bat egiteko... Madalena ermitaren gurutzea dagoen tokian...'' | ||
Ospitalea 1.701 urterako bukatuta zegoen; ermita, berriz, ez zen inoiz eraiki. Hala ere, orduko gurutzearen ordezkoa oraindik bertan dago, Errekalde kaleko 1. zenbakian. Baina gurutze honen jatorria azaltzeko herriak beste istorioa asmatu du. | Ospitalea 1.701 urterako bukatuta zegoen; ermita, berriz, ez zen inoiz eraiki. Hala ere, orduko gurutzearen ordezkoa oraindik bertan dago, Errekalde kaleko 1. zenbakian. Baina gurutze honen jatorria azaltzeko herriak beste istorioa asmatu du. |
19:30, 4 urria 2018(e)ko berrikuspena
Maala ermita Santa Maria Magdalena ermita | |
---|---|
Estiloa | |
Mendea | |
Kokapena | Herrigune historikoa |
Mota | Ez zen eraiki |
Azalpena
Ermita hau egiteko asmoa zegoen, eta XVII mendean herriak horretarako esparrua prest zeukan, Errekalde eta Atxuri artean hain zuzen. Eta ermita eraikitzeko dirua lortu artean, gurutzea jarri zuten paraje hartan.
Mende bukaeran Soraluzeko orduko ospitala (Errabal 18) oso egoera txarrean zegoenez, 1.685 urtean berria eraikitzea erabaki zuten. Horretarako Maala ermitaren ondoko tokia aukeratu zuten
- ...hiriaren beste orube bat dago, Madalena donaren izenean ermita bat egiteko... Madalena ermitaren gurutzea dagoen tokian...
Ospitalea 1.701 urterako bukatuta zegoen; ermita, berriz, ez zen inoiz eraiki. Hala ere, orduko gurutzearen ordezkoa oraindik bertan dago, Errekalde kaleko 1. zenbakian. Baina gurutze honen jatorria azaltzeko herriak beste istorioa asmatu du.
Errekaldeko gurutzea
- (Maria Larrañagak kontatuta, 1940. hamarkadan)
Behin Soraluzeko Nazarenoaren irudia Bergarara eramatea erabaki zuten. Gurdi gainean jarri, eta bideari ekin zioten.
Baina Erlai erreka parera heldu zirenean bat-batean zerua goibeldu zen, eta idiak bertan behera geratu ziren, ez atzera eta ez aurrera.
Egun hartan parrokiara itzuli ziren, lanak hurrengo egunerako lagata. Baina biharamonean gauzak errepikatu ziren: Erlai errekara helduta, zerua goibeldu eta idiek ez zuten aurrera egin nahi.
Nazareno irudia Soraluzeko parrokiara itzuli zuten, eta Erlai erreka inguruan gurutzea jarri zuten, mirariaren oroigarri. Oraindik ikus daiteke, Errekalde kaleko 1. zenbakian, Errekaldeko iturriaren beste aldean.
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)