«Laguntza:Hastapenak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
15. lerroa: | 15. lerroa: | ||
Ekarpenak egiteko kontua erabili behar da. Ez badaukazu, beti erabil dezakezu kontu anonimoa (erabiltzailea: '''berria'''/ hitz-gakoa: '''sorapedia'''). | Ekarpenak egiteko kontua erabili behar da. Ez badaukazu, beti erabil dezakezu kontu anonimoa (erabiltzailea: '''berria'''/ hitz-gakoa: '''sorapedia'''). | ||
Informazio zehatzagoa eskuratzeko, [[Laguntza:Kontuak eta saioak (eu)# | Informazio zehatzagoa eskuratzeko, [[Laguntza:Kontuak eta saioak (eu)#Saioa hasi|saioan hasteko]] hemen eta [[Laguntza:Kontuak eta saioak (eu)#Kontua sortu|kontu bat sortzeko]] hemen. | ||
Hauxe da oraingo bertsioa, 17:52, 1 abendua 2017 data duena
Ongi etorri Sorapediara!
Honaino heldu bazara, zeuretik emateko gogoa daukazula seinale. Beraz, berriro diogu: ongi etorri Sorapedian lanera!
Sarrera honetan Sorapedian lan egiteko oinarrizko azalpena topako dituzu. Hauek irakurri, eta helburua zera da, Sorapedian 'enredatzen' hasteko.
Eta ez izan bildurrik sarrerak idazteko edota osatzeko orduan! Seguru izan idazten duzuna beste batek osatuko duela, eta inoiz ortografi akatsen bat egiten baduzu ere, beste batek zuzenduko du. Azken finean, Sorapedia ez da zurea, ezta inorena: Sorapedia guztiona da, eta guztion artean egiten ari gara.
Eta ezer aldatzeko bildurrik ez izan! Sorapediak dena gordetzen du, bertsio zaharretatik hasita. Beraz, ezer egokitzen, aldatzen, moldatzen... ari zarela, ez izan bildurrik! Hanka sartzen baduzu, konponduko duzu. Eta ezin baduzu konpondu, eskatu laguntza! Galdutako bertsioa berreskuratuko dugu atzera, eta ez da ezer galduko.
Egile modutan sartu
Ekarpenak egiteko kontua erabili behar da. Ez badaukazu, beti erabil dezakezu kontu anonimoa (erabiltzailea: berria/ hitz-gakoa: sorapedia).
Informazio zehatzagoa eskuratzeko, saioan hasteko hemen eta kontu bat sortzeko hemen.
Sarrera bat argitaratu
Dagoen sarrera bat argitaratzeko (zuzentzeko, mamia gehitzeko...) lehenik eta behin sarrera hori zabaldu behar duzu.
Gero, goiko eskumako Aldatu izeneko erlaitza sakatu, eta eskatutako sarreraren kodea ikusiko duzu. Bertan, nahi adina aldaketa egin dezakezu.
Kodea diogu, zeren Sorapedia ez da wysiwyg motakoa (ingelesez, what you see is what you get; hau da, ikusten duzuna lortzen ari zara). Horregatik, noizean behin Aurreikuspena sakatzea komeni da, egiten ari garenak zer itxura izango duen egiaztatzeko.
Nahikoa litzateke Wikitestua berriro sakatu argitaratzen jarraitzeko.
Gogoratu egiten ari garen aldaketak ez direla gordetzen guk eskatu arte. Horretarako, orriaren behekaldera joan eta Gorde orria sakatu. Orduan bai, orduan Sorapediak guk egindakoa gordeko du (eta ez ahaztu aurreko bertsioa ere gordetzen duela, inoiz kriston hankasartzea egiten badugu ere...)
Mugak
Sorapedian idaztea libre da, edozeinek egin dezake inolako trabarik gabe...
Hala ere, gogoratu egin behar da Sorapediak badituela bere mugak:
- Soraluzeri buruzko sarrerak izan behar direla, edo bestela Soraluzerekin zerikusi sendoa dutenak.
- Soraluzetarren interesekoak behar dira izan. Hau da, famili bateko ipuinak, lagun talde bateko argazkiak... sartu baino lehen, pentsatu zeinen interesekoak izan daitezkeen.
- Azkenik, gogoratu Sorapediak ez duela inor mindu nahi, ez duela nahi inor minduta sentitzea. Kontuz demostratzerik ez dagoen ipuinekin, kontuz adjetiboekin, kontuz argazkiekin: idazterakoan, argazkiak igotzerakoan... pentsatu inor mindu daitekeen.
Formatua eman
Testuari formatoa emateko hamaika modu daude, eta atal honetan oinarrizkoenak bilduko ditugu. Goiko menuan agertzen dira, hurrenez hurren:
- Letra lodia (negrita). Testua aukeratuko dugu eta botoi hau sakatu. Automatikoki hiru kakotx aurretik eta beste hiru atzetik agertuko dira; menua erabili beharrean eskuz ere jar daitezke.
- Letra etzana (itálica). Testua aukeratuko dugu eta botoi hau sakatu. Automatikoki bi kakotx aurretik eta beste bi atzetik agertuko dira; menua erabili beharrean eskuz ere jar daitezke.
- Lotura. Sorapedia barruko beste sarreretarako jauziak sartzeko, ala Sorapediatik kanpoko Internetera. Ikus Esteka sartu beherago.
- Menu honen gainontzeko aukerei kasurik ez, oraingoz.
Baina Aurreratu sakatu eta gero, bigarren formatu menua agertzen da, aukera interesgarri batzurekin:
- Izenburua. Testua aukeratuko dugu eta botoi hau sakatuz izenburu maila aukeratuko dugu. Automatikoki bi, hiru... berdin ikur ('=') aurretik eta beste bi, hiru... atzetik agertuko dira; menua erabili beharrean eskuz ere jar daitezke.
- Formatua. Ez du ezer egiten, hurrengo ikonoen izenburua da.
- Zerrenda puntuduna. Hitzen edo parrafoen zerrenda aukeratu, eta botoia sakatu. Aurretik '* ' ikurra gehituko die, eta zerrenda puntudun moduan erakutsiko da; menua erabili beharrean eskuz ere jar daitezke. Testuak aukeratzerakoan kontuz, paragrafo osoak hartu behar dira eta.
- Lerro berria. Lerro jauzia sartzeko, errezena eta argiena bi return sartzea da; baina botoi hau zapalduta Sorapediak berak lerro jauzia sartzen du.
- Irudi galeria. Irudi edo argazki askoren galeria sartu nahi dugun puntuan punteroa jarri, eta botoia sakatu. Gero, fitxategien izenak eta izenburuak egokitu beharko ditugu.
Menu hauen azalpen zehatzagoa lortzeko, hona jo.
Esteka sartu
Gehienetan, sarrera baten barruan aipamen asko egiten dira: Soraluzeko beste pertsona, toki, eraikin, dokumentu...
Ez du merezi informazio guzti hau bertan kopiatzerik: Sorapedian horri buruz sarrera balego, nahikoa litzateke esteka bat jartzen. Gero, irakurleak bertan sakatu eta aipatutako sarrerara salto egingo du.
Oso komenigarria da, sarrerak aberasten duelako modu errezean, eguneratzeak ere errazten duelako, eta irakurlearen arreta Sorapedia barruan mantentzen duelako: sarrera batetik bestera salto egiten, Soraluzeri buruzkoak ikusten eta ikasten.
Esteka sartzeko hiru urrats egin behar ditugu:
- Esteka lotu nahi diogun testua saguaz aukeratu
- Goiko menua esteka sakatu (hiru begiko katea) eta
- Sorapediak erakusten duen menuan, goiko lerroan sarreraren izena sartu, (eu) edo (es) edo… ahaztu barik! Menuan bertan, Sorapediak esaten digu eskatutako esteka Sorapedia barrukoa den, eta eskatutako orria dagoen ala ez.
Kanpo estekak ere sar daitezke; hau da, Wikipedia edo Interneteko beste edozein lekutara. Informazio gehiagorako, begiratu Estekak.
Irudia erabili
Irudia edo argazkia erabiltzeko, aurretik Sorapedian sartuta (igota) egon beharko da. Ez balego, irudia sartu/igo atala begiratu.
Irudia txertatzeko, sartu nahi dugun tokian zera idatziko dugu:
[[Fitxategia: izena.jpg]]
eta behar bada tamaina, markoa, izenburua, kokapena… adierazle guztiak:
[[Fitxategia: izena.jpg | 400px | thumb | Izenburua | center | ... ]]
Argazkiak eta irudiak hiru lekutan sar daitezke:
- Sarrerak goiko eskumako taulatxoa badauka, segururena taula berak argazki bat jartzeko tokia izango du. Hemen sartu beharreko argazkiak politena edota erakargarriarena izan behar du.
- Sarrerako beste edozein tokian argazkiak sar daitezke.
- Azkenik, sarrera askok Irudiak edo Argazkiak izeneko atala izango dute. Hemen nahi adina argazki sar daitezke, sarreran agertu direnak ere.
Irudiaren izena ezagutzen ez badugu, edo erabiltzeko zehaztapen gehiago bilatzeko, begiratu Fitxategiak. Baita beste motako fitxategiak ere: soinua, pdf txostenak...
Irudia igo
Irudi bat igotzeko (hau da, Sorapediaren biltegian gordetzeko) kontua behar duzu, eta saioan sartu. Hau da, erregistratuta ez bazaude ezin duzu fitxategirik igo.
Behin zure saioan sartu eta gero, ezkerreko menuan, azpikaldean, aukera berriak agertuko dira; horietako bat, Fitxategiak igo izenekoa.
Bertan sakatu, eta argazkiaren fitxategia aukeratu behar da.
Sorapediak fitxategiaren deskribapena idazteko aukera ematen du, eta ONDO EGITEA komeni da… nahiz eta gehienetan ez dugu egingo!. Deskribapenik gabe, askoz zailago izango da argazkia bilatzea eta berrerabiltzea, bai zuri eta bai beste inori.
Fitxategiak banan banan igo behar dira. Gogoratu Sorapediak irudi luzapen hauek onartzen dituela: jpg, jpeg, png eta gif.