«Ezkontza agiriak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
(Erabiltzaile berak tartean egindako 2 ekarpen ez dira erakusten) | |||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
[[Fitxategi: Agiri_sakramentalak._Ezkontzak_(urtez_urte).png | thumb | center | 800px | Soraluzeko agiri sakramentalak: ezkontzak | [[Fitxategi: Agiri_sakramentalak._Ezkontzak_(urtez_urte).png | thumb | center | 800px | Soraluzeko agiri sakramentalak: ezkontzak urtez urte]] | ||
==Ezkontzak eta agiriak== | ==Ezkontzak eta agiriak== | ||
11. lerroa: | 11. lerroa: | ||
::{| class="wikitable col1izq col2cen col3cen col4der" | ::{| class="wikitable col1izq col2cen col3cen col4der" | ||
! width= "100 px" style="background:Lime" | | ! width= "100 px" style="background:Lime" | Liburuak | ||
! width= "100 px" style="background:Lime" | Urteak | ! width= "100 px" style="background:Lime" | Urteak | ||
! width= "80 px" style="background:Lime" | Orriak | ! width= "80 px" style="background:Lime" | Orriak | ||
|- | |- | ||
| 01. | | 01. liburua || 1587-1664 || 161 | ||
|- | |- | ||
| 02. | | 02. liburua || 1665-1741 || 248 | ||
|- | |- | ||
| 03. | | 03. liburua || 1741-1775 || 270 | ||
|- | |- | ||
| 04. | | 04. liburua || 1775-1819 || 285 | ||
|- | |- | ||
| 05. | | 05. liburua || 1819-1876 || 469 | ||
|- | |- | ||
| 06. | | 06. liburua || 1877-1900 >> || 268 ++ | ||
|} | |} | ||
135. lerroa: | 135. lerroa: | ||
===Ezkontza gutxiko urteak=== | ===Ezkontza gutxiko urteak=== | ||
Beste aldetik, 1687 urtean ez zen ezkontzarik errejistratu Soraluzen, eta beste hiru urtetan ezkontza bakarra izan zen: 1594, 1629, 1874 eta 1875. Azken bi urteetan bigarren karlistada puri purian zegoen, Soraluze karlistek hartuta, gazte "liberalak" ihes eginda eta gainontzekoak errekrutatuta... Honetaz gain, 1601 urtean bi ezkontza izan ziren ([[ | Beste aldetik, 1687 urtean ez zen ezkontzarik errejistratu Soraluzen, eta beste hiru urtetan ezkontza bakarra izan zen: 1594, 1629, 1874 eta 1875. Azken bi urteetan bigarren karlistada puri purian zegoen, Soraluze karlistek hartuta, gazte "liberalak" ihes eginda eta gainontzekoak errekrutatuta... Honetaz gain, 1601 urtean bi ezkontza izan ziren ([[1598.eko izurritea (eu)|1598.eko izurritea]] pasa berria zen) eta hiruna 1616, 1626 eta 1675. | ||
Hauxe da oraingo bertsioa, 17:41, 28 apirila 2022 data duena
Ezkontzak eta agiriak
Errejistro Zibila sortu artean[1], ezkontzak ezagutzeko modu bakarra eliz agiri sakramentalak dira, ezkontza liburuak hain zuzen.
Trentoko Kontzilio Ekumenikoan, 1563ko azaroaren 11n, erabaki zuten parrokia bakoitzean bataiatutakoen eta ezkontzen erregistro bat eraman beharko zela aurrerantzean. Baina ordurako halako liburuak bazeuden parrokia askotan.
Ezkontza liburuak
1900. urtera arte Soraluzen 6 ezkontza liburu erabili izan dira[2]:
Liburuak Urteak Orriak 01. liburua 1587-1664 161 02. liburua 1665-1741 248 03. liburua 1741-1775 270 04. liburua 1775-1819 285 05. liburua 1819-1876 469 06. liburua 1877-1900 >> 268 ++
Gordetzen den ezkontza liburu zaharrena Trentoko erabakiaren ostekoa da, eta lehen errejistroa 1587/02/08 egunekoa, Sebastian Ybarra Mendiola eta Ysabela Olariagaren ezkontzari dagokiona.
Gipuzkoan, aldiz, Antzuolako Juan Marutegui eta Gracia Madariaga ezkondu zirenekoa da (1501).
Inguruko herrietako ezkontza liburuen aintzinatasuna kontutan harturik, 1587. urtean hasten den liburu hau ba daiteke Soraluzeko lehen ezkontza liburua ez izatea.
Hasiera batean, erregistroan datu hauek jaso behar ziren: ezkontzaren data eta lekua, eta ezkontideen eta aita-ama pontekoen izen-abizenak. Hamarkada batzuk geroago, beste datu batzuk eransten hasi ziren, hala nola ezkontideen gurasoen izen-abizenak, aitaren zein amaren aldeko aitona-amonen izen-abizenak, eta ezkontideen egoera zibila eta lanbidea.
Datuak
1587-1900 tartean Soraluzen 3.791 ezkontza errejistratu dira guztira.
Epea Bataioak Ezkontzak Heriotzak 1531-1540 30 0 0 1541-1550 282 0 4 1551-1560 133 0 2 1561-1570 161 0 3 1571-1580 304 0 124 1581-1590 352 31 111 1591-1600 349 57 224 1601-1610 384 66 111 1611-1620 331 55 88 1621-1630 316 58 163 1631-1640 302 90 160 1641-1650 322 65 133 1651-1660 313 73 167 1661-1670 403 102 181 1671-1680 319 69 161 1681-1690 361 58 155 1691-1700 499 107 218 1701-1710 663 119 161 1711-1720 545 98 248 1721-1730 508 94 366 1731-1740 531 126 489 1741-1750 604 164 471 1751-1760 549 108 515 1761-1770 598 120 449 1771-1780 691 197 467 1781-1790 789 157 441 1791-1800 686 149 483 1801-1810 718 163 537 1811-1820 542 132 319 1821-1830 646 175 390 1831-1840 692 157 449 1841-1850 626 166 398 1851-1860 713 224 590 1861-1870 893 219 682 1871-1880 607 110 540 1881-1890 587 138 457 1891-1900 726 144 553 Guztira 18.075 3.791 11.010
Azterketa
Bilakaera
Urteetan zehar herriko biztanle kopuruak gora egin zuenez, ezkontza kopurua ere gora egin zuen. Baina ez modu uniformean: urte-tarte batzuetan, ekonomia oparoa zela edo beste arrazoi batengatik, besteetan baino askoz ezkontza gehiago egin ziren. Esateko, 1631-1640 (90 ezkontza), 1661-1670 (102), 1741-1750 (164), 1771-1780 (197), 1801-1810 (163), 1821-1830 (175), 1851-1860 (224) eta 1861-1870 (219).
Tarte hauen artean ezkontza kopurua askoz apalagoa da, batzuetan %60-%70ra ere heltzen ez dela. Azpimarratzekoa da 1871-1880 tartea, bigarren karlistadari dagokiona: aurrekoan baino ezkontza erdiak egin ziren (110 vs. 219).
Ezkontza askotako urteak
Bost urte nabarmendu ziren ezkontza kopuruarengatik, eta ez denak XIX mendekoak: 1778 (34 ezkontza), 1820 (34), 1831 (34), 1857 (34) eta 1865 (32). Bost kasuetan aurreko eta osteko urteak ere oparo izan izen ezkontzetan.
Ezkontza gutxiko urteak
Beste aldetik, 1687 urtean ez zen ezkontzarik errejistratu Soraluzen, eta beste hiru urtetan ezkontza bakarra izan zen: 1594, 1629, 1874 eta 1875. Azken bi urteetan bigarren karlistada puri purian zegoen, Soraluze karlistek hartuta, gazte "liberalak" ihes eginda eta gainontzekoak errekrutatuta... Honetaz gain, 1601 urtean bi ezkontza izan ziren (1598.eko izurritea pasa berria zen) eta hiruna 1616, 1626 eta 1675.