«Arzabaleta baserria (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
25. lerroa: | 25. lerroa: | ||
1720. urteko agiri batean Juan de Issa agertzen da, bertan bizi zela. | 1720. urteko agiri batean Juan de Issa agertzen da, bertan bizi zela. | ||
Hogetabost urte geroago, 1745.ean, María Francisca Josepha de Orduña y | Hogetabost urte geroago, 1745.ean, María Francisca Josepha de Orduña y Otalora andrearena zen, Oñatin bizi zen alarguna. Handik sei urtetara (1751) baserria erre zen. Baserria aseguratuta zenez Bergarako [[Suteak (eu)#Bergarako suteen aurkako ermandadea|''Hermandad de casas germadas'']] izenekoan, gainontzeko bazkideek dukat t'erdi ordaindu zuten baserria berreraikitzeko<ref>Auto de pago contra los dueños de casas y caserías de la jurisdicción de la villa de Placencia, de 1 ducado y medio de vellón, para que María Francisca de Orduña Otalora, viuda, vecina de la villa de Oñate, reedifique la casería de Arrizavaleta, en virtud de una escritura de hermandad de incendios fortuitos (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1751/11/13).</ref>. | ||
XX mende hasieran Conde del Valle-rena zen baserria, eta maizterrak Juan Jose Aldazabal Aldazabal (1838-1913) eta Benita Andresa Maiztegi Agirregomezkorta (1846-1922) andra-gizonak. | XX mende hasieran Conde del Valle-rena zen baserria, eta maizterrak Juan Jose Aldazabal Aldazabal (1838-1913) eta Benita Andresa Maiztegi Agirregomezkorta (1846-1922) andra-gizonak. |
Hauxe da oraingo bertsioa, 14:59, 5 azaroa 2021 data duena
Arzabaleta | |
---|---|
Izen formala | Arrizabaleta |
Bailara | Ezozia |
Altuera | 125 m |
Hedadura | |
Kaletik | 0 km |
Bertako familia
Azken biztanleak Aldazabal Maiztegi familia izan zen (1907).
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Baserriaren inguruko kontuak [1]
Arzabaleta edo Arrizabaleta, bietan agertu izan da eta.
Baserria trenbide gainean zegoen, Ezozirako errepidea gainetik pasatzen zen tokian, hain zuzen. Garai batean errepidea puntu honetan bukatzen zen, eta Ezozirako bide zaharrarekin lotzen zen harrizko aldapa batez.
1720. urteko agiri batean Juan de Issa agertzen da, bertan bizi zela.
Hogetabost urte geroago, 1745.ean, María Francisca Josepha de Orduña y Otalora andrearena zen, Oñatin bizi zen alarguna. Handik sei urtetara (1751) baserria erre zen. Baserria aseguratuta zenez Bergarako Hermandad de casas germadas izenekoan, gainontzeko bazkideek dukat t'erdi ordaindu zuten baserria berreraikitzeko[2].
XX mende hasieran Conde del Valle-rena zen baserria, eta maizterrak Juan Jose Aldazabal Aldazabal (1838-1913) eta Benita Andresa Maiztegi Agirregomezkorta (1846-1922) andra-gizonak.
1906ko irailarean 29an baserria erre egin zen ia osorik[3]. Sua garo-meta batean hasi bazen, aurki etxeraino heldu eta osorik hartu zuen. Laguntzeko jende asko inguratu zen: herritarrak, mikeleteak, guardia zibilak, tren geltokiko buruzagia bere langileekin, Alejandro de Calonje fabrikako azpizuzendaria bere langileekin... Sua amatatzeko Compañía Anónima de Placencia de las Armasek zuen bonba erabili zuten. Baserria ia osorik erre bazen, denbora izan zuten ganaua ateratzeko, eta altzari eta lanabes gehienak ere.
Familia baserrian jarraitu zen bizi izaten, zutik zegoen zatian. Baina hilabete batzuk geroago, 1907ko otsailaren 7an hain zuzen, gaueko hamar t'erdian zaratak eta dardarak sentitu zuten[4]. Familia guztia baserritik atera, eta Juan Jose Aldazabal eta Daniel (1884-1907) bere semea atzera sartu ziren baliozko gauzak ateratzen; baina bapatean etxeak barruan harrapatu egin zituen biak: aita larri zaurituta, eta semea hilda.
Baserria bertan behera jausita, Aldazabal Maiztegi familia kalera jaitsi zen. Ordutik aurrera ardiborda moduan erabiltzen zuten; inoiz motxaileak ere bertan egon omen ziren bizi izaten. Gaur egun horma sendoa baino besterik ez da geratzen.
Erreferentziak
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. (243 orrialdea)
- ↑ Auto de pago contra los dueños de casas y caserías de la jurisdicción de la villa de Placencia, de 1 ducado y medio de vellón, para que María Francisca de Orduña Otalora, viuda, vecina de la villa de Oñate, reedifique la casería de Arrizavaleta, en virtud de una escritura de hermandad de incendios fortuitos (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1751/11/13).
- ↑ La Voz de Guipúzcoa. (1906ko irailak 30)
- ↑ La Voz de Guipúzcoa. (1907ko otsailak 8)