«Udala. Foru garaia (1695-1766) (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
(Erabiltzaile berak tartean egindako 2 ekarpen ez dira erakusten) | |||
14. lerroa: | 14. lerroa: | ||
Urte honetan errejimendu<ref>Errejimendua (regimiento). Udalbatza batean, agintarien multzoa.</ref> sistema ezarri zen. | Urte honetan errejimendu<ref>Errejimendua (regimiento). Udalbatza batean, agintarien multzoa.</ref> sistema ezarri zen. | ||
Ordenantzek hiru aldaketa handi ekarri zituzten: errejimendu bera, hautesleak izendatzeko modua eta milaristak. | |||
==Errejimendua== | ===Errejimendua=== | ||
Sistema honekin hautetsien kopurua handitzen zen, eta hainbat eta hainbat erabaki beren eskuetan utzi, Udal Orokorrei (biztanle guztiei) kenduz. Sistema eraginkortasunaren izenean ezarri zuten, baina udal demokraziaren kaltetan izan zen. | Sistema honekin hautetsien kopurua handitzen zen, eta hainbat eta hainbat erabaki beren eskuetan utzi, Udal Orokorrei (biztanle guztiei) kenduz. Sistema eraginkortasunaren izenean ezarri zuten, baina udal demokraziaren kaltetan izan zen. | ||
136. lerroa: | 136. lerroa: | ||
1746 urtean udal kudeatzaileak hauek ziren: Juan Tomás de Solarte (alkatea), Bartolomé de Beristain (tenientea), Ventura de Armendia (sindiko-prokuradorea), Manuel de Mendiola (erregidorea) eta José de Arzamendi (erregidorea). | 1746 urtean udal kudeatzaileak hauek ziren: Juan Tomás de Solarte (alkatea), Bartolomé de Beristain (tenientea), Ventura de Armendia (sindiko-prokuradorea), Manuel de Mendiola (erregidorea) eta José de Arzamendi (erregidorea). | ||
Urte hartan Agustín de Azcarate eskribauak Soraluzeko errolda osatu zuen (gizon helduen errolda, hain zuzen). Bost taldetan bereizi zituen biztanleak: milarista kapare kaletarrak, baserriko milarista kapareak, kaletar kapare EZ milarista, baserritar kapare EZ milarista eta gainontzeko | Urte hartan Agustín de Azcarate eskribauak Soraluzeko errolda osatu zuen (gizon helduen errolda, hain zuzen). Bost taldetan bereizi zituen biztanleak: milarista kapare kaletarrak, baserriko milarista kapareak, kaletar kapare EZ milarista, baserritar kapare EZ milarista eta gainontzeko biztanle kanpotarrak. | ||
::{| class="wikitable col1cen col2der col3rig" | ::{| class="wikitable col1cen col2der col3rig" | ||
191. lerroa: | 191. lerroa: | ||
[[Kategoria: Udala]] | [[Kategoria: Udala]] | ||
[[Kategoria: XVIII. mendeko historia]] |
Hauxe da oraingo bertsioa, 13:39, 29 urria 2021 data duena
- Udalaren bilakaera historian zehar ikusteko, Udala (eu)
Aurrekariak
1499ko ordenantzak oso demokratikoak ziren, teorian: denok zuten aukera hautesleak eta hautagaiak izateko.
Baina, emakumeak, gazteak eta kanpotarrak sistematik at lagatzeaz gain, endogamia sortu zuten: familia batzuk udal ordezkari postuak beren artean banatzen zituzten, gainontzekoak albo batera utziz. Eta azken hauek ez zeuden ados.
Beste aldetik, aurreko urteetan gero eta herri gehiagotan "Errejimenduak" osatzen ari ziren; hau da, eskumenak Udal Orokorretatik hautetsietara pasatuz.
Azkenean, arazoari aurre egiteko 1695. urtean ordenantza berriak onartu zituzten.
1695.ko ordenantzak
Urte honetan errejimendu[1] sistema ezarri zen.
Ordenantzek hiru aldaketa handi ekarri zituzten: errejimendu bera, hautesleak izendatzeko modua eta milaristak.
Errejimendua
Sistema honekin hautetsien kopurua handitzen zen, eta hainbat eta hainbat erabaki beren eskuetan utzi, Udal Orokorrei (biztanle guztiei) kenduz. Sistema eraginkortasunaren izenean ezarri zuten, baina udal demokraziaren kaltetan izan zen.
Inguruan, Gasteiz izan zen lehena (1470), Donostia gero (1489), eta ostean Bergara (1490), Arrasate (1525), Tolosa (1532), Deba (1536), Oiartzun (1538), Hernani (1542), Gatzaga (1548) eta Errenteria (1606)[2].
Soraluzeko Errejimendua, 1695.eko ordenantzen arabera, honako hauekmosatzen zuten: alkatea, bigarren eta hirugarren alkateak (tenienteak), sindiko diruzaina eta prokuradore orokorra, hiru errejidore eta hiru maiordomo (Santa Maria la Real parrokia-elizarena, Hirutasun Santuaren ospitalena eta pobre lotsatien erakundearena).
Hautesleak
Aurrerantzean, hautesleak zozketaz aukeratuko ziren. Modu honetan, denok zuten aukera berbera hauteslea izateko, aurreko endogamiarekin bukatuz.
Milaristak
Baina, hautesle eta hautagaia izan ahal izateko bigarren baldintza ezarri zituzten. Aurrerantzean, kapare izatea (ia gizon soraluzetar gehienak) ez zen nahikoa izango, milarista ere izan behar zen; hau da, Soraluzeko etxe (edo baserri) baten jabeak izan behar ziren.
Aldaketa honentzako ageriko arrazoia zera izan zen, inoiz hautagaiaren erabakiak herriaren kalterako baziren, udalak haren kontra egin zezakeen eta, errudun topa eta gero, kalteak berdintzeko haren aberastasunak erabil zitezkeen; pobreen kasuan ez zen halakorik eta. Baina, erabaki honekin, udalaren kudeaketa aberatsen esku geratzen zen legez.
Honetaz gain ordenantza berriek kapare milaristen zerrenda prestatzeko agintzen zuten, eta eguneratuta mantentzeko.
Hautaketak
Hautesleen aukeraketa
San Migel egunean, herri-meza ostean, Espiritu Santuari otoitza egiten zioten, hauteskundetan laguntzeko. Ostean, kanpaiak jotzen zuen Udal Orokorra deitzeko, udaletxean. Eskribauak paperak prestatzen zituen, kapare milaristen izenekin, ozen irakurtzen dituen bitartean denok entzuteko eta, beharbada, demandan egiteko.
Ostean, alkateak paperak banan banan tolestu eta ontzi baten sartzen zituen. Ondo nahastu ostean, ume batek lau aukeratzen zituen eta alkateari ematen zizkion. Hauek ziren hautesleak. Inoiz paperak guztion erdira bota ziren, eta umeak handik lau hartu zituen.
Alkate hautaketa
Bere lana zuzen beteko zutela zin egin eta gero, lau hautesleak beste gela batetara pasatzen ziren lau paper prestatzeko, izen banarekin. Alkate izateko proposatutakoak kapare milaristak izan behar ziren. Hautesleak halaxe nahi izan eta gero, paper bitan, hirutan edo guztietan izen berbera egon zitekeen.
Gelatik irten, eta lau paperak alkateari ematen zioten, honek erditik tolestu eta ontzian sartzen zituela. Ume batek horietako bat ateratzen zuen, eta alkateari ematen zion. Honek alkate berriaren izena ozen irakurtzen zuen, eta besteei papera luzatzen zien denok egiaztatu ahal izateko. Gainontzeko hiru izenak isilpean gordetzeko, paperak apurtzen zituzten.
Beste hautaketak
Sistema berbera erabiltzen zen beste bederatzi kargu aukeratzeko: bigarren eta hirugarren alkateak (tenienteak), sindiko diruzaina eta prokuradore orokorra, hiru errejidore eta hiru maiordomoak.
Tenienteak eta sindikoa kapare-milaristak izan behar baziren, gainontzeko postuendako edozein kapare, pobre ala aberats, hautagai izan zitekeen. Dena dela, hiru errejidoreetatik bata herri-kaskoari zegokion (ibaitik elizaraino), beste bat errabal edota inguruko auzoei eta, azkenik, hirugarrena baserriei.
Izendapenak
San Migel egunean bertan, Elizako bezperak bukatu bezain pronto, alkatea, sindikoa eta errejidoreak bildu behar ziren udaletxean urteko izendapenak egiteko: lau diputatu eskribau, lau mendizain, ermiten maiordomoak, alguazila eta bi bula kobratzaile (bata kalean eta baserrietan).
Izendapenak, ahal bazen, aho batez egiten ziren. Bestela, botazioz. Enpate kasuan, zozketaz.
Alkateak (eta beste postu batzuk)
Urtea Postua Izena 1696 Alkatea Joaquín de Espilla 1700 Alkatea Juan Andrés de Mendiola 1706 Alkatea José de Lasalde 1711 Errejidorea Ignacio de Aguirre 1713 Alkatea Juan Sebastián de Isasi 1716 Alkatea Lorenzo de Arana 1716 Sindikoa Juan de Lizarriturri 1721 Sindikoa Domingo de lraola Lasalde 1727 Sindikoa Andrés de Mendiola 1740 Alkatea Ignacio de Sarasqueta 1742 Alkatea Manuel de Mendiola 1743 Alkatea José de Mendiola 1743 Errejidorea Antonio de Goenechea 1774 Alkatea Francisco Antonio de Juaristi 1745 Alkatea Juan Tomás de Solarte 1745 Alkateordea Bartolomé de Beristain 1745 Sindikoa Ventura de Armendia 1745 Errejidorea Manuel de Mendiola 1745 Errejidorea José de Arzamendi 1746 Alkatea Juan Ignacio de Beiztegui 1747 Alkatea Juan Tomás de Solarte 1747 Alkatea Martin de Iraolabeitia 1749 Alkatea Manuel de Mendiola 1752 Errejidorea José de Mendiola 1757 Errejidorea Andrés de Goenechea 1757 Errejidorea José Manuel de Zigaran 1757 Errejidorea Juan de Iduriaga 1757 Errejidorea Bartolomé de Unamuno 1758 Errejidorea Agustín de Maiztegui 1758 Alkatea José de Lasalde 1759 Errejidorea José Manuel de Beiztegui 1759 Errejidorea Joaquín de Escaregui 1762 Errejidorea Joaquín de Urizar 1762 Errejidorea Juan Bautista de Irigoen
1746eko errolda eta hautesle-zentsoa
1746 urtean udal kudeatzaileak hauek ziren: Juan Tomás de Solarte (alkatea), Bartolomé de Beristain (tenientea), Ventura de Armendia (sindiko-prokuradorea), Manuel de Mendiola (erregidorea) eta José de Arzamendi (erregidorea).
Urte hartan Agustín de Azcarate eskribauak Soraluzeko errolda osatu zuen (gizon helduen errolda, hain zuzen). Bost taldetan bereizi zituen biztanleak: milarista kapare kaletarrak, baserriko milarista kapareak, kaletar kapare EZ milarista, baserritar kapare EZ milarista eta gainontzeko biztanle kanpotarrak.
Mota Kaletarrak Baserrietakoak Guztira Milaristak 25 21 46 14% Ez milaristak 112 50 162 51% Kanpotarrak 111 111 35% Guztira 248 71 319 100%
Errolda azterketa
Errolda honetan badira hainbat puntu nabarmentzen direnak.
Alde batetik, "kanpotarren" kopuru altua. Hau da, kapare ez zirenak edo, behintzat, Soraluzen bere kaparetasuna aitortua ez zutenak. 111 gizon dira, guztien %35a. Soraluze herri industriala izanik, eta XVIII mendea ekonomikoki oso oparoa izan zenez... etorkin asko etorri ziren. Gehienek, euskaldunak izatez, kaparetasuna frogatzeko aukera garbia zuten, baina prozesuak zekarren kostuak ez zuen merezi, milaristak ez baziren behintzat.
Herriko biztanleen artean kaletarrak %77a da, oso kopuru altua inguruko herriekin alderatzen badugu. Honen atzean arrazoi bikoitza dago; alde batetik, Soraluzeko lurrak nekazaritzarako oso egokiak ez izatea, eta bestetik industriak betidanik izan duen indarra. Milaristen (etxejabeen) artean, berriz, banaketa askoz orekatuagoa dago: 25 eta 21.
Kaletarren artean, eta kanpotarrak kontutan hartu barik, gehienak jende arrunta ziren, milaristak (etxejabeak) %20ra heltzen ez zirela. Gainontzekoek ez ziren etxe oso baten jabeak; hau da, errentan bizi ziren, edota etxe bateko etxebizitza batean. %80 hau, gehien bat, armagileak izango ziren. Baserritarrei erreparatzen badiegu, guztira 71 gizon agertzen dira (Soraluzeko baserri kopuruaren gertu), baina hoietatik bi herenak maizterrak ziren.
Hautesle zentsoa
Erroldan agertzen ez diren andreek, eta 30 urte beherako gizonek, ez zuten udalkideak izateko eskubiderik.
Errolda honen arabera, 319 lagunetatik %35k (111) ez zuten udalkideak izateko eskubiderik, "kanpotarrak" zirelako (ez ziren kapareak).
Beste %51k (162) ere ez zuten udalkideak izateko eskubiderik, milarista (etxejabeak) ez zirelako.
Azken finean, hautatuak edota hautatzeko eskubideak zutenak 46 lagunek zuten (kapare milaristak), besterik ez: 25 kaletar eta baserrietako 21.
Beraz, erregimen zaharreko "euskal foru demokrazia" hartan gizonen %14ak besterik ez zuten parte hartzeko eskubidea. 18-30 urte beherakoak eta emakumeak kontutan hartzen baditugu, udalkideak %5 inguruan egon zitekeen.
Sistemaren ajeak eta bilakaera
1499ko ordenantzek ezarritako sistema itxia bazen, 1695ko ordenantzek sistema irekiagoa ezarri zuten, itxuraz behintzat... baina aberatsentzat. Herriko %5 aberatsenak udala manejatzen zuen.
Aberats hauek, milarista izanik, lurrari lotuak zeuden, etxe eta terrenoen jabeak ziren, eta honek kontraesan handiak sortzen zituen. Udalean ari zirenez jakien ardura zuten ("abastos": garia, okela, ardoa, arraina...), herrian nahikoa eta moduko prezioan egotea bere ardura zen. Eta uzta urriko urteetan, komenigarria zen bertako garia bertan saltzea eta kanpotik ekartzea, hau dena prezioak mantenduz.
Bestaldetik, jabeak zirenez, errentak garitan eta okelatan kobratzen zuten. Eskasia zenean, herrian prezio merketan saldu beharrean nahiago zuten kanpora eramatea salneurri hobeak lortzearren. Milarista denek interes berberak zituztenek, udalak ez zien aurre egiten behar beste.
Halaxe sortu ziren matxinadak[3], ez bakarrik Euskal Herrian, baizik eta beste leku askotan ere (gogoratu Madrilgo Eskilatxe matxinada).
1766 urtean Carlos III erregeak auto acordado izenekoa atera zuen, udal batzarretan herri ordezkariak sartzeko (1766/05/05).
Erreferentziak
- Soraluze-Placencia de las Armas. Monografía histórica. Ramiro Larrañaga (Sorlauzeko Udala 1993)
- ↑ Errejimendua (regimiento). Udalbatza batean, agintarien multzoa.
- ↑ Historia del Municipalismo Español. Enrique Orduña Rebollo (Iustel, Madrid, 2005).
- ↑ Euskal Herriko matxinadak. Wikipedia (euskaraz).