«Santa Maria la Real eliza. Zaharberritzea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

Sorapediatik
No edit summary
No edit summary

(2 erabiltzailek tartean egindako 8 berrikusketa ez dira erakusten)
1. lerroa: 1. lerroa:
''(handitzeko, sakatu gainean)''
<gallery mode="packed-hover" heights="150">
Santa_Maria_la_Real_parrokia._Elizataria_01._Arantza_Cuesta_Ezeiza.jpg | Elizataria
(Arantza Cuesta Ezeiza)
Santa_Maria_la_Real_parrokia._Hegoaldeko_kaperen_teilatua_(Juan_Carlos_Astiazarán_2020).jpg | Hegoaldeko kaperak
(J.C. Astiazarán 2020)
Santa_Maria_la_Real._Zaharberritzea_01_(Xabier_Barrutieta_2007).jpg    | Barnealdeko proiektua
(Xabier Barrutieta 2007)
Santa_María_la_Real._Zaharberritzea_05_(Juan_Carlos_Astiazarán).jpg    | Dorreko atea eta koruko arkua
(J.C. Astiazarán)
</gallery>
==Aurrekariak==
==Aurrekariak==
===1950ko hamarkadaren lanak===
1950ko hamarkadan Soraluzeko elizan lan handiak egin zituzten.
Eskumako kaperen onduan ''Soraluce'' zinema eraiki zuten, eta azpian sakristia berria (komuna eta guzti!) eta bulego bat antolatu zuten, elizatik sartzen zela. Gainera, [[Frontoia (eu)|Frontoian]] eskolak egiteko aldapa eraiki zuten, eliz atariari hegoaldeko ertza moztu ziotela. Eta [[Frontoiko aldapa (eu)|frontoiko aldaparen]] azpian berogailu sistema jarri zuten, airezkoa.
Barrutik ere elizaten itxura hobetu zuten, beti garaiko estiloa jarraituz: zorua terrazoz estali zuten, burdinezko errejeria <ref>Gaur egun Labegaraietako parrokian ikus daiteke.</ref> zein egurrezko pulpitoa kendu eta marmolezko eskudelekin ordeztu, erretaula nagusiko behekaldea aldatu, sakristia zaharraren tokian (eskumako bigarren kapera) [[Santa Barbara erretaula (eu)|Santa Barbara erretaula]] jarri, dorreko ganga laua apurtu eta bertan korurako eskilarak zein ponte berria jarri...
===Eraikin zahar baten ajeak===
===Eraikin zahar baten ajeak===
XX mende bukaeran Soraluzeko eliza oso egoera txarrean zegoen. Alde batetik, burualdetik hezetasuna gogoz sartzen zenez (gogoratu [[Buztina (eu)|Buztina]] izenekotik errekatxoa pasatzen dela), pareten eta erretaula nagusiaren margoak desegiten ari ziren.

23. lerroa: 24. lerroa:

==Zaharberritzearen hiru faseak==
[[Fitxategi: Santa_Maria_la_Real_eliza._Obra_Batzordea.png | right | 200px]]
===Zaharberritzearen hiru faseak===
Eliza hiru fasetan zaharberritu zuten, batez ere arrazoi ekonomikoengatik. Eta larritasunak markatu zituen lehentasunak:
Eliza hiru fasetan zaharberritu zuten, batez ere arrazoi ekonomikoengatik. Eta larritasunak markatu zituen lehentasunak:
* Lehengo fase batean (1983-1986) eliz ataria zaharberritu zuten.
* Lehengo fase batean (1983-1986) eliz ataria zaharberritu zuten.
* Bigarren fasean (1999-2002) kanpoko aldeari ekin zioten: drenatze lanak, teilatuak eta dorrea batez ere.
* Bigarren fasean (1999-2002) kanpoko aldeari ekin zioten: drenatze lanak, teilatuak eta dorrea batez ere.
* Hirugarrenean, berriz, barrualdea zaharberritu zuten (2003-2007). Fase honen arkitektoak Xabier Barrutieta eta Gudiker Beaskoa izan ziren<ref>[https://www.plataformaarquitectura.cl/cl/02-220683/reforma-iglesia-sta-maria-la-real-de-soraluze-xabier-barrutieta-y-gudiker-beaskoa-arquitectos Reforma iglesia Sta Maria la Real de Soraluze]. Xabier Barrutieta y Gudiker Beaskoa, arquitectos.</ref>.

<gallery>
Santa_Maria_la_Real._Zaharberritzea_01_(Xabier_Barrutieta_2007).jpg | Zaharberritze proiektua
(Xabier Barrutieta 2007)
Santa_Maria_la_Real_parrokia._Erretaula_(berritua).jpg              | Erretaula
Santa_Maria_la_Real._Zaharberritzea_02_(Xabier_Barrutieta_2007).jpg | Alboko kaperak
(Xabier Barrutieta 2007)
Santa_Maria_la_Real._Zaharberritzea_03_(Xabier_Barrutieta_2007).jpg | Sarrerako atea korupean
(Xabier Barrutieta 2007)
Santa_Maria_la_Real._Zaharberritzea_04_(Xabier_Barrutieta_2007).jpg | Aitorpen kapera
(Xabier Barrutieta 2007)
Santa_María_la_Real._Zaharberritzea_05_(Juan_Carlos_Astiazarán).jpg | Dorreko atea eta koruko arkua
(J.C. Astiazarán)
</gallery>

==Lehen fasea. Eliz ataria==
==Lehen fasea. Eliz ataria==
::Gehiago jakitzeko, sakatu [[Santa Maria la Real eliza. Zaharberritzea. Eliz ataria (eu) | ''hemen'']].
::Gehiago jakitzeko, sakatu [[Santa Maria la Real eliza. Zaharberritzea. Eliz ataria (eu) | ''hemen'']].
Urteekin eliz atariaren egoera gero eta makalagoa zen. Alde batetik, XIX mendean erdia erori zen, eta berreraikitzerakoan hainbat pieza lekuz aldatu zituzten, beste batzuk apurtu berriro aprobetzatzeko, harrizko zutabea toskanoa erdi-erdian jarri... Honetaz gain, ezin dira ahaztu gainontzeko kalte txikiak: egur zatiak galduta (berez edota nahita), pipiak egindako zuloak, indar kableak edozein modutan jarrita, umeek egindako sute txikiak...

<gallery mode="packed-hover" heights="150">
<gallery mode="packed-hover" heights="150">
49. lerroa: 43. lerroa:
Elizatariaren_zahar-berritzea_4._Ignacio_Elizburu_Itxasoi.jpg            | Ignacio de Miguel "Itxasoi"
Elizatariaren_zahar-berritzea_4._Ignacio_Elizburu_Itxasoi.jpg            | Ignacio de Miguel "Itxasoi"
</gallery>
</gallery>
Urteekin eliz atariaren egoera gero eta makalagoa zen. Alde batetik, XIX mendean erdia erori zen, eta berreraikitzerakoan hainbat pieza lekuz aldatu zituzten, beste batzuk apurtu berriro aprobetzatzeko, harrizko zutabea toskanoa erdi-erdian jarri... Honetaz gain, ezin dira ahaztu gainontzeko kalte txikiak: egur zatiak galduta (berez edota nahita), pipiak egindako zuloak, indar kableak edozein modutan jarrita, umeek egindako sute txikiak...

Eta hirugarren mendeurrenean, 1966 urtean, zahar berritzeko eskaerak hasi ziren; ez bakarrik herrikosemeak, kanpokoak ere: Luis Pedro Peña Santiago (1966 eta 1972 ''El Diario Vasco''n), Juan San Martin (1.975 ''Hoja del Lunes''en), Iñaki Linazasoro (''La Voz de España''n).

67. lerroa: 59. lerroa:
<gallery mode="packed-hover" heights="250">
<gallery mode="packed-hover" heights="250">
Frontoia._Soraluce_zinema.jpg                        | ''Soraluce'' zinema
Frontoia._Soraluce_zinema.jpg                        | ''Soraluce'' zinema
Santa_Maria_la_Real_parrokia._Teilatuak_(Juan_Carlos_Astiazarán_2020).jpg | Teilatuak
(J.C. Astiazarán)
Santa_Maria_la_Real_parrokia._Buztina_pasabidea.jpg  | ''Buztina'' pasabidea
Santa_Maria_la_Real_parrokia._Buztina_pasabidea.jpg  | ''Buztina'' pasabidea
Santa_Maria_la_Real._Dorrea_(Rafael_Barrio_Goñi).jpg | Dorrea frontoitik
(Rafael Barrio Goñi)
Santa_Maria_la_Real._Dorrea_(Rafael_Barrio_Goñi).jpg | Dorrea frontoitik
(Rafael Barrio Goñi)
102. lerroa: 95. lerroa:

==Berrinaugurazioa==
==Berrinaugurazioa==
Lanak 2007 urte amaieran bukatu ziren, eta urte hartako abenduak 15ean parrokia berrinauguratu zuten. Meza Juan Mari Uriartek, Donostiako apezpikuak, eman zuen; eta beste zortzi abadek lagundu zioten, tartean Soraluzeko orduko parrokoa zein parrokoak izandakoak. Donostiako Elizbarrituko Museotik ere [[Ezoziako Andramari zaharra (eu)|Ezoziako Andramari zaharra]] ekarri zuten.
Lanak 2007 urte amaieran bukatu ziren, eta urte hartako abenduak 15ean parrokia berrinauguratu zuten. Meza Juan Mari Uriartek, Donostiako apezpikuak, eman zuen; eta beste zortzi abadek lagundu zioten, tartean Soraluzeko orduko parrokoa zein parrokoak izandakoak. Donostiako Elizbarrituko Museotik ere [[Andramari zaharra (eu)|Soraluzeko Andramari zaharra]] ekarri zuten.

Meza abestua izan zen, Soraluzeko Ezoziko Ama Abesbatzak lagunduta.
Meza abestua izan zen, Soraluzeko Ezoziko Ama Abesbatzak lagunduta.
112. lerroa: 105. lerroa:
Parrokiaren_reinaugurazioa._Meza_01.jpg      | Meza
Parrokiaren_reinaugurazioa._Meza_01.jpg      | Meza
Parrokiaren_reinaugurazioa._Meza_02.jpg      | Meza
Parrokiaren_reinaugurazioa._Meza_02.jpg      | Meza
Parrokiaren_reinaugurazioa._Ezoziako_ama.jpg | Ezoziako Ama zaharra
Parrokiaren_reinaugurazioa._Ezoziako_ama.jpg | Andra Mari zaharra
Parrokiaren_reinaugurazioa._Azala.jpg        | Liburuxkaren azala
Parrokiaren_reinaugurazioa._Azala.jpg        | Liburuxkaren azala
</gallery>
</gallery>
119. lerroa: 112. lerroa:
Santa Maria la Real elizaren zaharberritze lanak ordaintzeko hainbat bide erabili ziren.
Santa Maria la Real elizaren zaharberritze lanak ordaintzeko hainbat bide erabili ziren.

Alde batetik, herritarren hileroko ekarpenak; gero, enpresa eta erakundeen dohaintzak; azkenik, Foru Aldundiaren dirulaguntzak<ref>[http://zaharberri.gipuzkoakultura.net/datuak.php?id=588 Andre Mariaren Zeruratzea]. Zaharberri (Gipuzkoako Foru Aldundia).</ref>:
Alde batetik, herritarren hileroko ekarpenak eta enpresa eta erakundeenak, Udalak barne.

Eusko Jaurlaritzak 100.348 euro (16.724.710 pezeta) eman zituen eliz ataria zaharberritzeko.

Azkenik, Gipuzkoako Foru Aldundiak ere dirulaguntzak eman zituen<ref>[http://zaharberri.gipuzkoakultura.net/datuak.php?id=588 Andre Mariaren Zeruratzea]. Zaharberri (Gipuzkoako Foru Aldundia).</ref>:
* 1983ko plana: 12.000 € (2.000.000 pta.)
* 1986ko plana: 56.400 € (9.400.000 pta.)

* 1999ko plana: 108.000 € (18.000.000 pta.)
* 1999ko plana: 108.000 € (18.000.000 pta.)
* 2000ko plana: 39.000 € (6.500.000 pta.)
* 2000ko plana: 39.000 € (6.500.000 pta.)
* 2001ko plana: Ezer ez
* 2002ko plana: 96.150 €
* 2002ko plana: 96.150 €
* 2003ko plana: Ezer ez
* 2004ko plana: 85.000 €
* 2004ko plana: 85.000 €
* 2005ko plana: 75.000 €
* 2005ko plana: 75.000 €
* 2006ko plana: Ezer ez
* 2007ko plana: 400.000 €
* 2007ko plana: 400.000 €
* 2008ko plana: 148.000 €
* 2008ko plana: 148.000 €
* '''Guztira: 951.150 €'''
* '''Guztira: 1.019.550 €'''

Hauxe da oraingo bertsioa, 14:41, 14 apirila 2021 data duena

(handitzeko, sakatu gainean)

Aurrekariak

Eraikin zahar baten ajeak

XX mende bukaeran Soraluzeko eliza oso egoera txarrean zegoen. Alde batetik, burualdetik hezetasuna gogoz sartzen zenez (gogoratu Buztina izenekotik errekatxoa pasatzen dela), pareten eta erretaula nagusiaren margoak desegiten ari ziren.

Teilatuetan ere itokinak ziren. Gainera, habe nagusiak brintzatuta zirenez, gangen gainera etorriak ziren, teilatuko pisu guztia bertara pasatzen: gangakapurtzeko arrisku handia zegoen.

Eliz ataria ere ez zegoen hobeto. Itokinez beteta egoteaz gain, egurra oso kaltetuta zegoen ehundaka urteetako eguraldia jasan eta gero. Istalazio elektrikoa ere ez zen batere segurua, edozein momentuan sutea sortzeko arriskua zegoen eta.

Dorrearen gainean zegoen metro bateko harrizko esfera apurtu egin zen, eta zati bat Frontoiko aparkalekura erori zen. Beste ezbeharrik ez izateko bai harria zein gaineko gurutze handia bertatik kendu behar izan zuten. Ondorioz, Soraluzeren ohiko irudia desitxuratuta geratu zen.

Eliza oso iluna zen: kanpoko argi gutxi sarteaz gain, argiteri eskasa zuen eta paretak zikinez grisak zituen. Erretaulak ere grisak, zikinak kolore guztia estalita.

Eliza oso hotza zen, eta 1950 hamarkadako haizezko berogailua ez zuen gauza handirik konpondu, aire bero guztia sabaira igotzen zelako.

Soraluce zinema ordurako itxita zegoenez, botatzeko asmoa zegoen. Baina honek eliza sakristia barik lagako zuen, eta sakristiarekin batera bertako komuna ere desagertuko zen (abadendako zen, baina gizonek ereerabiltzen zuten).

Santa Maria la Real eliza. Obra Batzordea.png

Zaharberritzearen hiru faseak

Eliza hiru fasetan zaharberritu zuten, batez ere arrazoi ekonomikoengatik. Eta larritasunak markatu zituen lehentasunak:

• Lehengo fase batean (1983-1986) eliz ataria zaharberritu zuten.
• Bigarren fasean (1999-2002) kanpoko aldeari ekin zioten: drenatze lanak, teilatuak eta dorrea batez ere.
• Hirugarrenean, berriz, barrualdea zaharberritu zuten (2003-2007). Fase honen arkitektoak Xabier Barrutieta eta Gudiker Beaskoa izan ziren[1].

Lehen fasea. Eliz ataria

Gehiago jakitzeko, sakatu hemen.

Urteekin eliz atariaren egoera gero eta makalagoa zen. Alde batetik, XIX mendean erdia erori zen, eta berreraikitzerakoan hainbat pieza lekuz aldatu zituzten, beste batzuk apurtu berriro aprobetzatzeko, harrizko zutabea toskanoa erdi-erdian jarri... Honetaz gain, ezin dira ahaztu gainontzeko kalte txikiak: egur zatiak galduta (berez edota nahita), pipiak egindako zuloak, indar kableak edozein modutan jarrita, umeek egindako sute txikiak...

Eta hirugarren mendeurrenean, 1966 urtean, zahar berritzeko eskaerak hasi ziren; ez bakarrik herrikosemeak, kanpokoak ere: Luis Pedro Peña Santiago (1966 eta 1972 El Diario Vascon), Juan San Martin (1.975 Hoja del Lunesen), Iñaki Linazasoro (La Voz de Españan).

Eta proiektua martxan jarri zen. Orduko alkateek (Alberto Lersundi, Gonzalo Akizu eta Jesús Mari Akizu) gaia bultzatu zuten, eta Gustavo Kraemer Koeller jaunak, Arte Ederretako katedradunak, proiektua idatzi eta zuzendu zuen.

Egur lanak, berriz, Iñaki Itxasoi (Ignacio de Miguel) jaunak egin zituen. Lehenengo lana, 1.979 urtean, eliz atariaren maketa egitea izan zen. Gero, eliz atari osoa desmontatu, piezaz pieza osatu eta tratatu, falta ziren piezak landu, eta berriro montatu.

Zaharberritze lanek hiruzpalau urte iraun zuten, eta 1983 urtean inauguratu zen eliz atari berria.

Bigarren fasea. Kanpoaldea

Gehiago jakitzeko, sakatu hemen.

Gaur eguneko eliza egin zenetik, Santa Maria la Realek beti izan ditu hezetasun arazoak, albo batetik pasatzen den errekastoak eraginak. Konpontzeko, Soraluze zinema bota eta errekastua bideratu zuten. Honetaz gain, elizaren burualdea zein hegoaldeko hormak iragazgaiztu zituzten.

Teilatu nagusiko pisu osoa gangen gainean apoiatzen zen, habe batzuk pitzatuta zeudelako. Habeak aldatu eta egurrezko egitura sendotu zuten. Ostean, alboko nabeen gaineko terraza ureztatuak teilatu arruntekin ordeztu zituzten. Azkenik, absideari XVIII mendean erantsitako kamarinaren gaineko teilatua kendu zuten, eta kobrezko estalki barez babestu zuten.

Dorreko hormak ere sendotu zituzten eta erlaitzak zein pinakuluak egonkortu, erorketak sahiesteko. Bukatzeko, azken urteetan falta ziren harrizko esfera handia zein gurutzea bere tokira ekarri zituzten.

Hirugarren fasea. Barrualdea

Gehiago jakitzeko, sakatu hemen.

Proiektua oso erronka handia zen. Alde batetik, eraikinaren baldintzak, erabilera zein seguritate aldetik, oso eskasak ziren; honetaz gain, XXI mendeko liturgia irizpideetara egokitu behar zen; eta, azkenik, zaharberritzea aprobetxatu nahi zen sakristia eta komun berriak egiteko, berogailu sistema aldatu...

Zoru berria jarri zuten zaharraren gainean, bion tartean zoru erradiatzailea jarriz. Zorua, jatorriz hainbat mailatan zegoena, bi mailatan antolatu zituzten: presbiterioa, alboko bi kaperak eta aitortzarena alde batetik, eta gainontzekoa bestetik.

Elizaren ate nagusia ez dago erdiko ardatzarekin lerrokatuta, alde batera baizik. Hemen eta ate txikian zeuden egurrezko ate-babesak kendu eta berriak jarri ziren, metal eta beirazkoak. Baina, zuzenak izan beharrean eskumarako joera eman zien, erabiltzaileak elizaren erdira bideratzeko.

Argiteri sistema berria ezarri zuten. Alde batetik, lehen baino askoz argi gehiago eta indartsuagoak jarri zituzten elizaren azalera osoa argitzeko: hormak, gangak, erretaulak... Eta bestetik, argi guzti hauek gobernatzeko sistema bat ezarri zuten; piztu/ itzaltzeaz gain argi bakoitzaren argi indarra gobernatzen du, eta denborak ere. Ostean, elizari "argi-kutxa" esaten diote.

Erretaula XX mende hasierako egoerara lehengoratu zuten, eta margoaren altxatutako aldeak asentatu, askatutako elementuak egonkortu, zikinkeria garbitu eta hezetasunak eta gatzak hondatutako inguruak berritu zituzten. Amaitzeko, erretaula osoa babestu zuten.

Aldare berria jarri zuten, marmol zurikoa; eta pontea aurrera ekarri ere. Hormak eta gangak garbitu eta zuriz margotu, eta goiko leihoetik beirateak kendu eta berriak jarri, gardenak. Koru azpiko harrizko arko eskarzanoa (XVIII mendekoa) garbitu eta argitu zuten.

Azkenik, XVIII bi kaperak, Nazarenoarena eta Dolorosarena, zaharberritu zituzten. Gainontzeko lauak berrantolatu zituzten: presbiterioaren bi alboetan sakristia eta sagrarioa ezarri zituzten, eta hurrengo bi kaperetan esparru itxiak antolatu zituzten: batean aitorpen kapera, bestean komunak eta biltegia.

Berrinaugurazioa

Lanak 2007 urte amaieran bukatu ziren, eta urte hartako abenduak 15ean parrokia berrinauguratu zuten. Meza Juan Mari Uriartek, Donostiako apezpikuak, eman zuen; eta beste zortzi abadek lagundu zioten, tartean Soraluzeko orduko parrokoa zein parrokoak izandakoak. Donostiako Elizbarrituko Museotik ere Soraluzeko Andramari zaharra ekarri zuten.

Meza abestua izan zen, Soraluzeko Ezoziko Ama Abesbatzak lagunduta.

Zaharberritze lanen oroigarri gisa, Obra Batzordeak argazkiez osatutako Santa Maria la Real parrokiaren reinaugurazioa (2007) liburuxka argitaratu zuen.

Lanen finantziazioa

Santa Maria la Real elizaren zaharberritze lanak ordaintzeko hainbat bide erabili ziren.

Alde batetik, herritarren hileroko ekarpenak eta enpresa eta erakundeenak, Udalak barne.

Eusko Jaurlaritzak 100.348 euro (16.724.710 pezeta) eman zituen eliz ataria zaharberritzeko.

Azkenik, Gipuzkoako Foru Aldundiak ere dirulaguntzak eman zituen[2]:

• 1983ko plana: 12.000 € (2.000.000 pta.)
• 1986ko plana: 56.400 € (9.400.000 pta.)

• 1999ko plana: 108.000 € (18.000.000 pta.)
• 2000ko plana: 39.000 € (6.500.000 pta.)
• 2002ko plana: 96.150 €
• 2004ko plana: 85.000 €
• 2005ko plana: 75.000 €
• 2007ko plana: 400.000 €
• 2008ko plana: 148.000 €
• Guztira: 1.019.550 €

Erreferentziak

1. Reforma iglesia Sta Maria la Real de Soraluze. Xabier Barrutieta y Gudiker Beaskoa, arquitectos.
2. Andre Mariaren Zeruratzea. Zaharberri (Gipuzkoako Foru Aldundia).