«Ternuako Placentia herria (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
     
    (Erabiltzaile berak tartean egindako ekarpen bat ez da erakusten)
    13. lerroa: 13. lerroa:
    Euskal arrantzaleek sortu zuten, XVI mende hasieran, inguru haietan arrantzan egiteko. Placentiak hondartza luze harritsua dauka, oso ona arrainak harrietan gazitzeko eta lehortzeko, egurrezko tramankuluak egin beharrean, modu honetan denbora eta lana aurrezten zituztela.

    Placentia, uste denez, Placencia de las Armas izenetik dator. Espainiako? artibategi batean testamentu bat agertu zen, Domingo de Luca izeneko batek eskatzen zuela: ''nire gorpua Plazençia portu honetan lurperatzea nahi dut, hildakoak lurperatzen oi dituzten tokian hain zuzen''<ref>Gai honi buruz Michael Barkham doktoreak artikulua idatzi zuen.</ref> Testamentu hau Kanada osoko dokumentu zibil zaharrena omen da.
    Placentia izena Placencia de las Armas izenetik etor daiteke, ala [[Bizkaiko Placencia herria (eu)|Plentzia]]tik, garai haietan Placencia izenez ere ezagutzen zela (Placentia de Butron).
     
    Michael Barkham doktoreak Gipuzkoako Protokolo Artxibategi Historikoan 1563 urteko testamentu bat topa zuen, Hondarribiko arrantzalea zen Domingo de Luça izeneko batek eskatzen zuela: ''nire gorpua Plazençia portu honetan lurperatzea nahi dut, hildakoak lurperatzen oi dituzten tokian hain zuzen''<ref>[http://www.euskalkultura.com/euskara/albisteak/michael-barkham-historialaria-ipar-amerikako-hiru-dokumenturik-zaharrenak-euskaldunek-idatziak-dira Ipar Amerikako hiru dokumenturik zaharrenak euskaldunek idatziak dira].</ref> Testamentu hau Kanada osoko dokumentu zibil zaharrena omen da.

    1655 urterako frantsesek Ternua erdia eta Kanadako itsasertze atlantiko gehiena menperatzen zuten. Urte hartan Placentia (Plaisance, frantsesez) lurralde haien hiriburua egin zuten. 1662an Fort Plaisance eraiki zuten lehenik, Fort Royal 1687an eta Fort Saint Louis 1691ean.

    35. lerroa: 37. lerroa:

    ==Kokapena==
    ==Kokapena==
    {{#display_map: 47.2410, -53.9664 |height=900 |zoom=15}}
    {{#display_map: 47.244052, -53.960714 |height=900 |zoom=15}}

    Hauxe da oraingo bertsioa, 22:24, 4 martxoa 2017 data duena

    Ternuako Placentia herria
    Ternuako Placentia. Ikuspegi orokorra.jpg
    Mota Herria eta badia
    Kokapena Ternua (Kanada)

    Placentia[1] (frantsesez Plaisance) Kanadako hiri txikia da, bost herrik osatua: Jerseyside, Townside, Freshwater, Dunville eta Argentia.

    Izen bereko badian dago, Ternua eta Labrador izeneko probintzian, Ternua irlan, Avalon penintsulako hego-mendebaldean.

    Historia

    Euskal arrantzaleek sortu zuten, XVI mende hasieran, inguru haietan arrantzan egiteko. Placentiak hondartza luze harritsua dauka, oso ona arrainak harrietan gazitzeko eta lehortzeko, egurrezko tramankuluak egin beharrean, modu honetan denbora eta lana aurrezten zituztela.

    Placentia izena Placencia de las Armas izenetik etor daiteke, ala Plentziatik, garai haietan Placencia izenez ere ezagutzen zela (Placentia de Butron).

    Michael Barkham doktoreak Gipuzkoako Protokolo Artxibategi Historikoan 1563 urteko testamentu bat topa zuen, Hondarribiko arrantzalea zen Domingo de Luça izeneko batek eskatzen zuela: nire gorpua Plazençia portu honetan lurperatzea nahi dut, hildakoak lurperatzen oi dituzten tokian hain zuzen[2] Testamentu hau Kanada osoko dokumentu zibil zaharrena omen da.

    1655 urterako frantsesek Ternua erdia eta Kanadako itsasertze atlantiko gehiena menperatzen zuten. Urte hartan Placentia (Plaisance, frantsesez) lurralde haien hiriburua egin zuten. 1662an Fort Plaisance eraiki zuten lehenik, Fort Royal 1687an eta Fort Saint Louis 1691ean.

    Gotorlekuak eta soldaduak bertan egonik, arrantzaleek seguruago jarduten ziren inguruko badietan. Naiz eta gudari saldo txikia izan, nahikoa izan zen ingelesei aurre egiteko bai Bederatzi Urteetak Gerran zein Espainiaren Ondoretzaren Gerran.

    Honen ostean, Utrech-eko ituna zela medio, Ingalaterrak Ternua irabazi zuen, baina Frantziak arrantza monopolioa gorde zuen 1904 arte.

    1940an Estatu Batuek base militarra zabaldu zuten Argentian, eta honen eraginez Placentiak gora egin zuen. Baina 1970 inguruan basearen jarduera apaldu zuten, eta 1994an itxi zuten. Honengatik, eta urte batzuk lehenago Kanakako gobernuak ezarritako bakailao moratoriagatik, azken urteetan goitik behera ari da, biztanleen erdia baino gehiago bidean utziz.

    Ternuako Placentia (1911)

    Turismoa eta kultura

    Ternua eta Labrador probintzian, Placentia oso nabarmena da turismo aldetik.

    Badiaren sarrera estuan zintzilikatuko zubia dauka, mareen gora-behera arrapaladatsuen lekukoa. Toki arkeologiko asko ditu, batzuk berreraikiak, XIX bukaera aldeko Ternuako arkitektura adibide bikainak, bi museo (O'Reilly House eta Castle Hill).

    2009 urtean Kultura Arteen Gunea (Cultural Arts Center) zabaldu zuten, antzerkiak, arte erakusketak, musika aktuazioak... aterpetzeko. Oso ezaguna da Placentia Area Theatre D'Heritage (PATH) taldea, Placentiaren historiari buruzko antzerki lanak taularatzen dituela.

    Kokapena

    Mapa kargatzen...

    Erreferentziak