«Gvipuscoae regionis typvs (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
(Erabiltzaile berak tartean egindako 5 ekarpen ez dira erakusten) | |||
8. lerroa: | 8. lerroa: | ||
}} | }} | ||
[[Fitxategi: Gvipuscoae_Regionis_typvs_margotua_(Abraham_Ortelius_1584).jpg | thumb | 400px]] | |||
==Mapa zertan den== | ==Mapa zertan den== | ||
''Theatrum Orbis Terrarum'' | Abraham Ortelius jaunak ''Theatrum Orbis Terrarum'' liburua argitaratu zuen 1570 urtean, Berpizkunde garaiko aurrenetako Atlasa. Dena dela, Atlasa egiterakoan Orteliusek urte batzuk aurretik Gerard Mercatorrek egindako Atlasa hartu zuen oinarri. Grabatzailea Joris Hoefnagel (Georgius Hoefnaglius) izan zen. | ||
Urte haietan, 1578 urtean hain zuzen, eta Amberesen bertan, Gerard de Jodek bere atlasa argitaratu zuen (ikus [[Nova et Exactissima Descriptio (eu)|''Nova et Exactissima Descriptio Nobilis Provinciae Guipuscouae'']]). Nahiz eta mapa hobeak izan, Abraham Ortelius arrakastatsuagoa izan zen, eta askoz gehiago saldu. | |||
Atlas honek 1612 urtea arte hainbat argitalpen izan zituen. 1584ko argitalpenean mapa hau agertzen da, garaiko Gipuzkoa erakusten dena (gaur egunekoa bera). | |||
Atlasaren orrialde batek Gipuzkoako mapa dakar, Cadiz eta Toledorekin batera (ez ordea Bizkaia, Araba, Nafarroa edota Ipar Euskal Herria). Gainera, Debagoienako geografia askoz hobeto eta zehatzago jasota dago, Gainontzeko Gipuzkoakoa baino. Ematen du bertako baten batek parte hartu zuela, segururena Esteban Garibai arrasatearrak<ref>[https://eu.wikipedia.org/wiki/Esteban_Garibai Esteban Garibai]. Wikipedia (euskaraz).</ref>. | |||
Hauxe da oraingo bertsioa, 17:14, 23 apirila 2020 data duena
Gvipuscoae regionis typvs | |
---|---|
Egilea | Abraham Ortelius |
Urtea | 1584 |
Hiria | Amberes |
Tamaina | 49 x 38 zm |
Mapa zertan den
Abraham Ortelius jaunak Theatrum Orbis Terrarum liburua argitaratu zuen 1570 urtean, Berpizkunde garaiko aurrenetako Atlasa. Dena dela, Atlasa egiterakoan Orteliusek urte batzuk aurretik Gerard Mercatorrek egindako Atlasa hartu zuen oinarri. Grabatzailea Joris Hoefnagel (Georgius Hoefnaglius) izan zen.
Urte haietan, 1578 urtean hain zuzen, eta Amberesen bertan, Gerard de Jodek bere atlasa argitaratu zuen (ikus Nova et Exactissima Descriptio Nobilis Provinciae Guipuscouae). Nahiz eta mapa hobeak izan, Abraham Ortelius arrakastatsuagoa izan zen, eta askoz gehiago saldu.
Atlas honek 1612 urtea arte hainbat argitalpen izan zituen. 1584ko argitalpenean mapa hau agertzen da, garaiko Gipuzkoa erakusten dena (gaur egunekoa bera).
Atlasaren orrialde batek Gipuzkoako mapa dakar, Cadiz eta Toledorekin batera (ez ordea Bizkaia, Araba, Nafarroa edota Ipar Euskal Herria). Gainera, Debagoienako geografia askoz hobeto eta zehatzago jasota dago, Gainontzeko Gipuzkoakoa baino. Ematen du bertako baten batek parte hartu zuela, segururena Esteban Garibai arrasatearrak[1].
Soraluzeri buruzkoak
Soraluze (Plazencia) agertzen da, baina beste herrien artean ez da nabarmentzen.
Bitxikeriak
Mapa hau beste bi maparekin batera agertzen da: Carpetaniae Partis Descr. (Toledo, Leganés eta Chinchón arteko eskualdea) eta Baia de Cadiz (Cadizeko badia).
Erreferentziak
- ↑ Esteban Garibai. Wikipedia (euskaraz).