«Agerreburu trikuharria. Indusketak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |

(2 erabiltzailek tartean egindako 4 berrikusketa ez dira erakusten) | |||
12. lerroa: | 12. lerroa: | ||
:''Oraindik gordetzen dira trikuharriaren alboko bi harri, nahiz eta zertxobait mugituta izan; beste harri batzuk, duda barik garai batean trikuharriarenak, galgalean sakabanatuta daude. Lehenek ganbararen ekialde-mendebalde norabidea azaltzen dute (8.a irudia eta 18. argazkia). Hona hemen harrien neurriak eta materiala:'' | :''Oraindik gordetzen dira trikuharriaren alboko bi harri, nahiz eta zertxobait mugituta izan; beste harri batzuk, duda barik garai batean trikuharriarenak, galgalean sakabanatuta daude. Lehenek ganbararen ekialde-mendebalde norabidea azaltzen dute (8.a irudia eta 18. argazkia). Hona hemen harrien neurriak eta materiala:'' | ||
{| class="wikitable" align="center" | ::{| class="wikitable" align="center" | ||
! width="100 px" style="background:Tan" | Alboko harria | ! width="100 px" style="background:Tan" | Alboko harria | ||
! width="100 px" style="background:Tan" | Materiala | ! width="100 px" style="background:Tan" | Materiala | ||
42. lerroa: | 42. lerroa: | ||
:''Ostean, langileekin kontuak argitu eta gero, beraiek eta Plazentzia-Elosua estazio dolmenikoa agurtu genituen.'' | :''Ostean, langileekin kontuak argitu eta gero, beraiek eta Plazentzia-Elosua estazio dolmenikoa agurtu genituen.'' | ||
Topatutako zeramika zatiekin lortu zuten edalontzia osatzea, ertza kanpoaldera irtena eta hondo laua duten edalontzia hain zuzen. Giza aztarnak (hezur urri batzuk), berriz, galdu ziren. | |||
''(Handitzeko, sakatu gainean)'' | |||
<gallery mode="packed-hover" heights="150"> | |||
Dólmenes_de_Elosua-Plazentzia._Agerreburu.jpg | Trikuharriaren krokisa
(Aranzadi, Barandiaran eta Eguren 1921) | |||
Agerreburu_trikuharria._Tumuluaren_krokisa_(Eusko_Jaurlaritza).jpg | Trikuharriaren krokisa
(Eusko Jaurlaritza 2011) | |||
Agerreburu_trikuharria._Indusketak_(Aranzadi_2019).jpg | Indusketak
(Aranzadi 2019) | |||
</gallery> | |||
70. lerroa: | 76. lerroa: | ||
::''...dolmenaren pieza guztiak aurkitu baititugu. Eta ikusi dugu badagoela zaharberritzeko aukera. Harlauza guztiak aurkitu ditugu eta muntatzeko moduan daude, baita tapa ere. Orain, Diputazioko zaharberritzaileari egingo diogu kontsulta''. | ::''...dolmenaren pieza guztiak aurkitu baititugu. Eta ikusi dugu badagoela zaharberritzeko aukera. Harlauza guztiak aurkitu ditugu eta muntatzeko moduan daude, baita tapa ere. Orain, Diputazioko zaharberritzaileari egingo diogu kontsulta''. | ||

<gallery> | ==2021 kanpaina (indusketa modernoak)== | ||
Bi urte lehenago Jesus Tapiak esandako moduan, Gipuzkoako Aldundiari monumentua zaharberritzeko proposatu zioten. Eta Aldundik onartu zuen. | |||
2021.ean, Gordailuko Giorgio Studerren zuzendaritzapean, trikuharria lehengoratu zuten. | |||
Hasteko, ganbara osatzen zuten harlauza guztiak berrosatu zituzten, porlan eta erresina bereziak erabiliz eta, behar zenean, hagaxka herdoilgaitzak sartuz. Gero, harlauzak bere jatorrizko tokian kokatu zituzten; gaineko harlauzaren egonkortasuna bermatzeko, kaiola modukoa egitura arina ezarri zioten azpitik. Azkenik, tumulua berregin zuten, jatorrizko harriak erabiliz. | |||
''(handiago ikusteko, sakatu gainean)'' | |||
<gallery mode="packed-hover" heights="150"> | |||
Restauración_del_dolmen_de_Agarreburu._Hasierako_egoera.png | Hasierako egoera
(J. Tapia 2021) | |||
Restauración_del_dolmen_de_Agarreburu._Ganbara_eta_harlauzak.png | Ganbara eta harlauzak
(J. Tapia 2021) | |||
Restauración_del_dolmen_de_Agarreburu._Gaineko_harlauza.png | Gaineko harlauza
(J. Tapia 2021) | |||
Restauración_del_dolmen_de_Agarreburu._Bukaerako_egoera.png | Bukaerako egoera
(J. Tapia 2021) | |||
</gallery> | </gallery> | ||
==Erreferentziak== | ==Erreferentziak== | ||
* [https://www.debabarrenaturismo.com/eu/dolmenen-ibilbidea/dolmenak/agirreburu Agirreburu]. Debabarrena Turismoa. | |||
* [[Agerreburu trikuharriaren indusketa (eu) | Agerreburu trikuharriaren indusketa]]. Jesus Tapia (Aranzadiana 2019) | * [[Agerreburu trikuharriaren indusketa (eu) | Agerreburu trikuharriaren indusketa]]. Jesus Tapia (Aranzadiana 2019) | ||
* [https://www.debabarrenaturismo.com/eu/dolmenen-ibilbidea/txostenak/memoriaagerreburu.pdf Memoria de la excavación. Dolmen de Agerreburu (Bergara)]. Jesus Tapia (Aranzadi Zientzia Elkartea, Donostia 2019). | |||
* [https://www.debabarrenaturismo.com/eu/dolmenen-ibilbidea/txostenak/proyecto-restauracion-agerreburu.pdf Proyecto de restauración. Dolmen de Agerreburu (Bergara)]. Jesus Tapia (Aranzadi Zientzia Elkartea, Donostia 2019). | |||
* [[Restauración del dolmen de Agarreburu (eu) | Restauración del dolmen de Agarreburu]]. Jesus Tapia (Aranzadiana 2021). | |||
[[Kategoria: Historiaurrea]] | [[Kategoria: Historiaurrea]] |
Hauxe da oraingo bertsioa, 19:10, 31 uztaila 2022 data duena
1921ko kanpaina (indusketa historikoa)
Aranzadi, Barandiaran eta Egurenek 1921 urtean Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa ikertu zuten, eta Agerreburu izan zen estazioan aztertutako azken trikuharria. Exploración de dieciseis dólmenes de la sierra Elosua-Plazentzia liburuan Agerrebururi buruz honako hau idatzi zuten:
- Kokapena eta tamaina
- Agerreburu mendi-tontorraren ipar mendebaldean dago, Leiyopagoren hegoaldean eta Prantzesbasoren hego-hegoekialdean, pagadi itxi batek estalitako tokian: galgalean bertan hogetahiru daude eta.
- Tumuluak 12 metroko diametroa du, eta erdian 1,67 metrotako altuera.
- Oraindik gordetzen dira trikuharriaren alboko bi harri, nahiz eta zertxobait mugituta izan; beste harri batzuk, duda barik garai batean trikuharriarenak, galgalean sakabanatuta daude. Lehenek ganbararen ekialde-mendebalde norabidea azaltzen dute (8.a irudia eta 18. argazkia). Hona hemen harrien neurriak eta materiala:
Alboko harria Materiala Luzeera Altuera Lodiera a Arbela 1,47 m 1,27 m 0,25 m b Arbela 1,41 m 1,10 m 0,15 m c Ofita 1,00 m 0,97 m 0,28 m d Ofita 0,90 m 0,90 m 0,45 m e Arbela 1,28 m 0,62 m 0,08 m g Arbela 0,85 m 0,65 m 0,05 m h Arbela 0,82 m 0,35 m 0,22 m
- Indusketa
- Indusketa oso denbora laburrean egin genuen, trikuharria irauli zuten azken altxor bilatzaileek lana erraztu zigutelako, trikuharriaren barruko lurra albo batera metatu zuten eta; nahiz eta beste aldetik, eta hau damutzekoa da, barruan topatutako hezur guztiak apurtu eta sakabanatu zituzten. Guk giza-hezur zatiak eta zeramika pusketak topa genituen.
- Ostean, langileekin kontuak argitu eta gero, beraiek eta Plazentzia-Elosua estazio dolmenikoa agurtu genituen.
Topatutako zeramika zatiekin lortu zuten edalontzia osatzea, ertza kanpoaldera irtena eta hondo laua duten edalontzia hain zuzen. Giza aztarnak (hezur urri batzuk), berriz, galdu ziren.
(Handitzeko, sakatu gainean)
2002ko aurkikuntza
2002an Xabier Larrañagak fibrolitazko aizkora aurkitu zuen bere gainazalean.
2019 kanpaina (indusketa modernoak)
2012 urtetik aurrera, Dolmenen ibilbidearen inguruan Arbasoak egitasmoa martxan jarri zen. Herri arteko egitasmoa da, Elgoibar, Soraluze eta Bergarako Udalek sustatua, Debegesa Garapen Agentziaren koordinaziopean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
2019 kanpainan lau tokitan egin zituzten indusketak: Agerreburu, Irukurutzeta, Frantsesbaso eta Sabua. Maiatzean hasi eta azaroan bukatu zituzten aipatutako indusketak. Aranzadi Zientzia Elkarteko adituez gain, inguruko boluntarioak ere aritu ziren[1].
Jesus Tapiaren arabera, indusketen arduraduna, aurkikuntza ugari egin zituzten, batez ere Agerreburun: espero zutena baino askoz gauza gehiago aurkitu dituzte: suarri zati txiki batzuk, ia berrehun zeramika zati, ehunetik gora giza-hezur zati eta neolito garaiko leundutako aizkora. Kristo aurreko 4.000 eta 2.000 urte artekoa dela uste du Tapiak:
- Ez da arraroa halakoa aurkitzea, baina ohikoa ere ez. Oso kalitate onekoa da, nahiko handia, itxuraz bertako harri bolkanikoarekin egina; ez dago urratuta eta ez dago puskatuta, oso pieza polita da. Agerreburun beste bat ezagutzen zen, txikiagoa, baina tumulutik kanpo. Oraingoa barrenean aurkitu dugu. Uste dugu bertako harriren batekin egindakoa dela, baina orain azterketa fasean dago.
Zeramikaren inguruan berriz, ondorengoa adierazi zuen: Zatiak aztertuta, ematen du hiru ontzi behintzat bazirela; egosteko erabili zuten teknikaren arabera, hainbat koloretakoak. Ontzi horiek, hildakoarekin batera enterratzen zituzten, baina ez dago argi zein funtzio zuten: Beharbada, ipiniko zituzten hildakoak hil osteko bizitzan berarekin izan zitzan edo besterik barik, hiletako errituan erabili zirelako.
Giza-hezurren gainean ere berba egin zuen: Tamalez, txiki-txiki eginda daude baina atera dira gorputzeko hainbat ataletako hezurrak; esaterako, garezur zatiak edo hortzak. Hortzek, gainera, hildakoen adinaren berri jakiteko aukera ematen dute, zenbateko desgastea duten begiratuta. Horrez gain, aipatu zuen balitekeela aukera izatea karbono 14ko datazioak, isotopoen analisiak (zer jaten zuten jakiteko) edota analisi genetikoak egiteko ere.
Eta beste “aurkikuntza polit bat” ere aitatu zuen: lepokoak egiteko erabiltzen zituzten harrizko pieza txikiak: Harrigarria da zein pieza txikiak lantzen zituzten eta zer nolako prezisioa lortzen zuten, eskuzko teknologia erabilita.
Bestalde, jakinarazi zuen Agerreburuko tumuloa erreplika bitartez berreraikitzeko aukera proposatu diotela Aldundiari eta bere erantzunaren zain daudela:
- ...dolmenaren pieza guztiak aurkitu baititugu. Eta ikusi dugu badagoela zaharberritzeko aukera. Harlauza guztiak aurkitu ditugu eta muntatzeko moduan daude, baita tapa ere. Orain, Diputazioko zaharberritzaileari egingo diogu kontsulta.
2021 kanpaina (indusketa modernoak)
Bi urte lehenago Jesus Tapiak esandako moduan, Gipuzkoako Aldundiari monumentua zaharberritzeko proposatu zioten. Eta Aldundik onartu zuen.
2021.ean, Gordailuko Giorgio Studerren zuzendaritzapean, trikuharria lehengoratu zuten.
Hasteko, ganbara osatzen zuten harlauza guztiak berrosatu zituzten, porlan eta erresina bereziak erabiliz eta, behar zenean, hagaxka herdoilgaitzak sartuz. Gero, harlauzak bere jatorrizko tokian kokatu zituzten; gaineko harlauzaren egonkortasuna bermatzeko, kaiola modukoa egitura arina ezarri zioten azpitik. Azkenik, tumulua berregin zuten, jatorrizko harriak erabiliz.
(handiago ikusteko, sakatu gainean)
Erreferentziak
- Agirreburu. Debabarrena Turismoa.
- Agerreburu trikuharriaren indusketa. Jesus Tapia (Aranzadiana 2019)
- Memoria de la excavación. Dolmen de Agerreburu (Bergara). Jesus Tapia (Aranzadi Zientzia Elkartea, Donostia 2019).
- Proyecto de restauración. Dolmen de Agerreburu (Bergara). Jesus Tapia (Aranzadi Zientzia Elkartea, Donostia 2019).
- Restauración del dolmen de Agarreburu. Jesus Tapia (Aranzadiana 2021).
- ↑ Oparoak izan dira aurtengo indusketak Dolmenen Ibilbidean. Plaentxia.eus (2019/12/03).